Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza bihurtu bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

bihurtu, bihur/bihurtu, bihurtzen
1 da/du ad. Egoera edo itxura batetik beste batera aldatu. (Predikatu-osagarria, izen hutsa denean, artikulurik eta kasu markarik gabe doa. Izen horrek izenondoak, izenlagunak edo kidekoak hartzen baditu, orduan artikulua darama askotan). Ik. bilakatu. Ura ardo bihurtu zen. Hauts zara eta hauts bihurtuko zara. Dorre gorak eta jauregiak hauts bihurtu eta kea bezala suntsitu eta hondatu dira. Ur guztiak odol bihurtu eta arrain guztiak hil ziren. Atseginak azkenean atsekabe bihurturik. Bere eskuko zena morroi bihurtu da. Emakumerik ederrena bihurtu zen.
2 da ad. Lehen zegoen tokira joan. Ik. itzuli1 1. Atzo joan zen eta bihar bihurtuko da. Etxera bihurtu zenean. Adora ezazue eta bihurtzean, haren berri ekardazue. Bide onera bihurtzeko. Bihur zaitez nigana. Ez gara esku hutsik bihurtuko.
3 da ad. Zerbaitek edo norbaitek lehen zuen egoera berriro izan. Bizitza basatira bihurtu. Bere zereginetara bihurtu zenean. Bekatura ez bihurtzeko. Bere onera bihurtu zenean.
4 du ad. Norbaiti kendu edo hartu zaiona, edo galdu duena berriro eman. Ostu zuena bihurtu behar duela. Zor duena bihurtzeko. Gaizki eramana bihurtu behar duzu. Bihurtu diot utzi zidan liburua. Ezin dio bihurtu soinekoari eguzkiak jan aurretik zuen kolorea. || Eskerrak bihurtu.
5 du ad. Bihurritu. Zangoa bihurtu du.
6 da/du ad. Zerbait, norabidea aldatuz, norabait zuzendu. Bihur itzazu gugana zeure begi errukizkoak.
7 du ad. Hizkuntza batetik beste batera itzuli. Ez ditu euskarara hitzez hitz bihurtzen.
8 da ad. Bildu. (Dagokion osagarriak -ra atzizkia hartzen duela). Hiru alditara bihurtzen dira urte horiek. Lur mota asko dira, baina guztiak bitara bihurtzen dira.
9 zaio ad. Buru egin. Etsaiei bihurtzeko. Bihurtzen baitzaizkio Jainkoaren borondateari.
Ohiko lexiak

Esaera zaharrak

Aldi joana bihurtzen gaitz da. Duguna jan dugu eta arlote gara bihurtu.

Aztergaia: bihurtu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:Hletra 1993-12-30 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

(dirua) itzuli, bihurtu

Euskaltzaindiaren Arauak

bihurtu, bihur, bihurtzen. da eta du ad.: ura ardo bihurtu zen.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

bihurtu, bihur, bihurtzen

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [I108]: "ez 'bihurritu'" (1993-02)

Euskaltzainen oharrak

 - [E115]: 'Bihurtu: 1. bilakatu (zerbait, norbait) 2. okertu ( zerbait, norbait) 3. erresistitu (norbaiti)'.

 - [E116]: 'Holakoetan, hitzak arruntak direnean eta toki gehienetan berdintsu erabiltzen direnean, ez dugu ematen arruntean esanahirik. Beraz, nik dagoen moduan utziko nuke, besterik erantsi gabe, hau guztia lehenbiziko itzulian zehaztu baikenuen'.

 - Erabakia: Erabakia (2005-06-24): 'OK nirea'.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.