Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza bihurri bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

bihurri
1 adj. Gaiztotasunera makurtua. Ik. gaizto. Judu bihurrien mendean jarri zara. Gizaldi sinesgogor eta bihurria. Ondore txit bihurri eta gaiztoaren aita izan zen.
2 adj. (Gauza abstraktuez-edo mintzatuz). Beren asmo bihurriak betetzeko. Gurari bihurriak azpiratzen. Aitzakia bihurriak. Ez dut plegu bihurririk hartzeko biderik izan.
3 adj. Haurrez-eta mintzatuz, gaiztakeriak edo bihurrikeriak egiten dituena, esanekoa ez dena. Mutil bihurri bat joan zen behin aitortzera. Gaztetan bihurria zen oso. Zer esango dute orduan kritikari bihurriek?
4 adj. Hezteko edo menderatzeko gaitza dena. Ez da jende hura, nahiz bihurria den, osoki hezigaitza. Santa Kruz bihurria eta eskuragaitza zela eta. Ematzen ditu espiriturik bihurrienak, hausten bihotzik gogorrenak. Inoiz bakerik goza gabeko ene gogo bihurria, bihotzak edan duen ur onak hil du zure egarria.
5 adj. Gauza abstraktuez-edo mintzatuz, nahasia, askatzen edo menderatzen nekeza dena. Arazo bihurria. Gai bihurri samarrak euskaraz erabiltzeko. Korapilo luze bihurria. Arras atseginak zitzaizkidan baserritar zahar haien esaera bihurriak. Hain dela bihurria euskara non euskaldunek berek ez baitakite ontsa. Aldi nahasi eta bihurri honetan. Haize bihurria zutelako.
6 adj. Gauzez mintzatuz, nolabait zuzena ez dena. Bost aker adar-bihurri. Aihen-belar zahar bihurriak. Hari luze bihurri bat. Mendi bide bihurrietan barna.

Aztergaia: bihurri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau56
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-03-24 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:Hletra
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:05
 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.