Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza bihotz bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

bihotz
1 iz. Organo haragitsua, toraxean dagoena, aldizka uzkurtuz odola gorputzean barrena barreiatzen duena. Bihotz taupadak. Bihotz pilpirak. Bihotz barrunbeak. Ez nekien bihotzetik gaixo zeundenik.
2 iz. Organo hori sentimen eta zirraren egoitzatzat hartua. Ik. bihotzondo. Joan zatzaizkit lurretik, baina ez gogotik, eta ez bihotzetik. Bihotzak dioen aldera itsu-itsuan daudenak. Bihotzeko arra. Bihotz-gogortasuna. Mariaren bihotz eztia. Bihotz handiko, zabaleko gizona. Emakume bat bihotzeko handitasunean, mundu guztiari zer pentsa eta zer ikasi eman ziona. Bihotz suharra, amultsua. Ona zen, baina bihotz hilekoa. Bihotz osoz eskatu. Bihotza hunkitu, erditu, beratu. Edertasun hutsean bihotza ipinirik daukatenak. Gogoeta bihotz-hunkigarri eta gogo-aberasgarriak. Bihotz-urragarri da ikustea euskaldun haurretan euskara hastio. Bihotza erori. Emakume hark bihotza ebatsi dio. Haren bihotza irabazteko. Eskua luzaz tinkatuz, bihotz barnetik. Bihotz barruan irakiten daramaguna. Bihotz barrenean kezka garratzak ditu. Jainkoak bihotzean ukitzen zituen. Baina bihotzak dio, zoaz Euskal Herrira. Bihotz ukaldia. Atsekabe eta bihotz-herstura handietan. Badu eleberri honek halako bere gisako bihotz isuri xamurra. Bihotz-erraietatik dariola mintzatu beharra. Atseginago zaizkigula sarritan, bihotz-bizigarriago, horrelako ardi galduen ibilerak. A!, bageneki horrela eskuz esku, bihotzez bihotz orok bat egiten! Engainuzko hitzei bihotza hetsi.
3 iz. Oso maitea edo begikoa den pertsona. Ene bihotza! Ez egin negarrik, bihotza.
4 iz. Adorea, kemena. Ez zuen behar adina bihotz izan arestian emandako hitza jateko. Izan bihotz, seme! Agerrarazi zituen ederki eta galanki bere prestutasuna eta bihotz-handitasuna.
5 iz. Zerbaiten barne-barnea, erdi-erdia. Haltzak ez du bihotzik, ez gaztanberak hezurrik. Lurraren bihotzeraino. Neguaren bihotzean.
6 iz. Karta frantsesetako lau sailetako bat, bihotz gorri baten irudia ezaugarri duena. Biko bihotza.

Esaera zaharrak

Bihotza eta zentzua guduan dira beharrago iskiluak baino. Mintzo emeak bihotz gogorra bera dezake.

Aztergaia: bihotz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau56
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1993-12-30 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:Hletra
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2010-04-20 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

Cf. aipatuetan zortziko bihotz, bederatziko bihotz.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

Zehazki: bihotz (eta bosteko bihotza), ElhHizt: bihotz (tengo trío de corazones: bihotz-hirukoa dut); Ez dugu aurkitu ap. HiruMila.

Erdaretako formak

es (RAE): corazones; fr (DLLF): coeur; en (Collins): hearts // Ez dugu aurkitu ap. it (S. Carbonell), de (Langenscheidts).

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: bihotz-altxagarri izond.: solas bihotz-altxagarriak , bihotz-bihotzetik, bihotz-bihotzez, bihotzeko izlag.: nire bihotzeko laztana , bihotz eman, bihotz-erdiragarri izond., bihotzez, bihotz izan.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehitzeko eskatuz: bihotz-belar, bihotz-bero , bihotz-berritu, bihotz-berritze , bihotz-bigun , bihotz-bihotzean, bihotz-bihotzeko, bihotz-birikak, bihotz-damu, bihotzetik , hihotzetiko , bihotzezko, bihotz-galdu, bihotz-garbi, bihotz-gogor, bihotz-gozagarri , bihotz hartu, bihotz sakratu, bihotz-ukigarri, bihotz-ukitu , bihotz-zabal , bihotz-zabaltasun , Jesusen bihotz ; eta adibide gisa: bihotz-taupada.

Forma arautuaren azalpenaz oharra

Adierak zehazterakoan, kartetako saila ere kontuan hartu, eta gehitu biko bihotz adibidea.

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

bihotz-altxagarri, bihotz eman, bihotz-bihotzetik, bihotz-bihotzez, bihotzeko, bihotz-erdiragarri, bihotz-gogor, bihotz izan

Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

kartak: ik. oharra s.u. bateko.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [A104]: "Aipatzekoak: "bihozberritu, bihozberrikuntza"" (1994-08-02)

Euskaltzainen oharrak

 - [E115]: 'bihotz: + bihotz pitzgarri?'.

 - [E116]: ''pizgarri' da onartu duguna, ez 'pitzgarri'. Hala ere, ez dut aurkitu lekukotasunik 'bihotz pizgarri'-rekin. Nik uste dut ez dagoela arrazoi aski sartzeko, non eta ez den arras erabilia nonbait'.

 - Erabakia: Erabakia (2005-06-24): 'ez sartu'.

 - Erabakia: Osoko Bilkura (2015-09-25): bihotz 1 iz.: bihotz-taupada. 2 iz. (karta-jokoan): biko bihotza.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.