Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza beti bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

beti
1 adb. Denbora orotan; denbora-hedadura jakin bateko une guztietan, edo kontuan hartzen diren aldi guztietan. Ik. betiere. Beti dirauena. Uraren izena beti da bat; ez, ordea, ura. Beti goaz, ez gara behin ere lehengoak. Beti oroituko da egun hartaz. Beti elkarrekin ibiltzen dira. Asteburuetan bere herrira joaten da beti. Zaitegi eta ni, leunkiro esan dezadan, ez gentozen beti bat. Orain eta beti. Beti eta edonon. Maria beti Birjinari. || Beti-beti eta nonahi egiaztatua ikusten dena.
2 adb. Oraindik ere. Bagenekien gorri zela eta dela beti. Irten zen etxetik beti haserreturik. Mende erdi bat beteko dut nik mundu honetan berehala, eta ene andrea beti maitatzen hogei urtetan bezala.

Esaera zaharrak

Alferra beti lantsu. Alferrak beti asti. Antxu txarra, beti bildots. Ardi txikia, beti bildots. Erbia duenak eraikitzen, ez du beti berak hiltzen. Haurrekin dena etzaten, ez da beti mantarra xahurik jaikitzen. Nagia beti lantsu. Zekena beti on-gose.

Aztergaia: beti

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1993-12-30 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: beti bat, beti-bateko, betidaino, betidanik

Lantaldearen irizpideak
Eratorri hiztegi-sarrerarik ez dagokiona

AS gisa gehitzeko eskatuz: beti eta... -ago , beti eta beti, betitik h. betidanik .

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

beti bat, beti-bateko, betiko, betikoz, betirako

Leku-denborazko izenen eratorriak
Informazio lexikografikoa
Forma batek ez d(it)uen adiera(k)

betidaino, betidanik

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E116]: "Lantaldeak beti sarreraren AS gisa ematen du honako hau: betitik h. betidanik. Ni ez nator bat proposamenarekin, nahiko hitz desberdinak baitira, eta betitik aski erabilia (Ikus OEH) eta bestea baino erregularrago baita. Orain arte egindakoa kontuan hartuz, ez dut arrazoi aski aurkitzen bat bestearen kaltetan hobesteko. Biak parean emango nituzke, bi AS gisa, geroago lantaldeak berak bihardanik eta bihartik proposatu dituen bezala".

 - Erabakia: EBB (1995-10): beti bat, beti-bateko, betiko, betikoz, betirako azpisarrerak kendu dira. // Erabakia (2005-05-27): "OK".

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.