berotu, bero/berotu, berotzen
1 da/du ad. Zerbait bero jarri, beroago bihurtu. Labean, eguzkitan, uretan berotu. Ogia jateko, ura edateko eta sua berotzeko. Burdina goritasuneraino berotu. Gehiegi berotu. Berotuaren berotuz kiskaltzen. Sutondoan berotu ziren. Barrua ongi berotuta Nafarroako edari beltzaz.
2 du ad. Beroa eman. (nor osagarririk gabe). Neguko eguzkiak ez du berotzen. Arte egurrak asko berotzen du.
3 du ad. Edari alkoholdunak burua nahasi. Ardoak berotutako soinularia.
4 du ad. (Eguraldiaz mintzatuz). Hego haize pixka batekin asko berotzen zuen eta gaizki ibiltzen ginen.
5 du ad. (Muskuluak edo gorputz atalak) ariketa fisikoa egiteko prestatu. Bidearen hasiera lasaia da, bailararen edertasunaz gozatu eta giharrak berotzen joateko aproposa. Zango eta besoak gehiegi berotu gabe ekin behar izan zioten lehiari. || Isil-isilik dago kantarekin hasi ziren eztarriak berotzen.
6 da ad. Ariketa fisikoa egin aurretik gorputza eta muskuluak prestatu. Hasi aurretik, ongi berotu behar da. Berotzen ari zela, ezkerreko hankan min sentitu zuen.
7 da/du ad. Norbaiten gogoa biziagotu. Maitasunak beroturik. Gogoa berotzeko. Ebanjelioko hitzak entzunda ere berotzen ez direnak. Eztabaidetan berehala berotzen den horietakoa.
8 da ad. Ugaztun emea arreske jarri.
9 du ad. lgart. Norbait jo, jipoitu. Denen artean ederki berotu zuten.