Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza begi bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

begi
1 iz. Ikusmenaren organoa. Begi handiak, biziak, erneak, ederrak, urdinak, beltzak, eztiak, samurrak, sakonak, odolduak, erreak. Begiak errespetuarekin itzuliak ostia santuagana. Eta horrexek lausotu ditu zenbaiten begiak. Begi aleak. Zure begien dirdira. Begi eritasunak. Begietako lausoa. Begi ingurua. Begiko zuria. Neska begi-argiak irribarre distiratsua egin zion mutilari. Gizon herren, begi-ezkel eta lepo-makurra.
2 iz. Hainbat lanabesetan, kirtena ezartzen den zuloa. Aizkoraren ahoa eta begia.
3 iz. Jostorratz batean, haria sartzen den zuloa. Errazago da gamelu bat jostorratz begitik igarotzea.
4 iz. Batez ere gaztaz eta ogiaz mintzatuz, mamian gertatzen den hutsunea. Gaztaren, ogiaren begiak.
5 iz. Zubietan, arkuen arteko hutsartea. Hamazazpi begiko zubia!
6 iz. Landareetan, kimua sortzera doan pikor modukoa. Ik. pinporta; lore begi. Ernatutako begiak udaberrian hamarren bat zentimetroko altsuma emango du. Aihen begia. Begitik edo azaletik txerta daitezke gereziak. Patataren begiak. || Pikondoa begi-handitzen hasten denean, uda hurbil da.
7 iz. Adabegia; enborraren adabegiek zurean uzten duten gune iluna. Zurak begi asko duenean hirugarren kalitatekotzat jotzen da.
8 iz. meteorol. Zikloi tropikal bortitzen erdigunea, 30 eta 65 kilometro arteko diametroa izan ohi duena eta inguruak baino presio atmosferiko baxuagoa duena. Ideiaren oinarria hauxe zen: zilar ioduroak ura likidotzen duenez, abioietatik zikloien begira zilar ioduroa botatzea, laino-murruak sortzeko eta honela zikloiaren ibilbidea oztopatzeko.
Azpisarrerak

Esaera zaharrak

Auzo on duenak begi lo on. Begia begi ordain, hortza hortz ordain. Ez dakusan begik, ez ahalkerik. Ikusten ez duen begiak ez du minik. Oniritziaren begietan gauza ezainik ez da.

Aztergaia: begi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-05-28 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:MatHizt
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

begi, ernamuin

Jatorrizko forma

elipse baten begiak

Euskaltzaindiaren Arauak

AS: begi-betegarri, begi(-)bista: begi-bistan dago, begi eman, begi-erre izond. Sin. beterre, begi(-)ertz iz. Sin. betertz, begi(-)keinu, begi(-)kolpe, begiko nini, begi(-)lauso, begi(-)nini, begi-oker izond. Sin. betoker, begi(-)ondo iz. Sin. betondo, begi(-)ondoko iz. Sin. betondoko, begitan hartu 'gorrotatu', begi(-)ukaldi, begiz jo, begi(-)zulo Sin. betzulo.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehitzeko eskatuz: begia atxiki, begia bota, begia ipini, begia jo, begia(k) argitu, begia(k) bete, begi(ak) bihurtu, begia(k) eduki, begiak finkatu, begia(k) hedatu, begiak ilundu, begi(ak) irauli, begiak ireki, begiak itxi, begia(k) itzuli, begia(k) josi, begiak landatu, begia(k) luzatu, begia(k) zorroztu, begi-bazter, begi-belarri, begi-bistako, begi(en) aitzin, begi(en) aurre, begietako argi, begi(e)tan eduki, begi(e)tara eman, begietaraino, begi gaizto, begi itsuan, begi-minbera, begi onez, begi-orde, begitan eduki, begitan izan, begi-ur, begiz begi ; eta adib. gisa: begi-argi, begien bistako, begien bistan, begi(en) itxi-ireki.

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

begibakar, begi-betegarri, begi-bista ("begi-bistan dago"), begi-gorri, begi-keinu, begi-kolpe, begi-lauso, begi-nini, begitan hartu ('gorrotatu'), begi-ukaldi, begiz jo. / Asko dira hau bezalako formei dagozkien azpisarrera eta esapideak; zaila da horien eta eraikuntza libreen arteko muga ezartzea; oraingoz, irizpide metodologikoei eutsiko zaie, tradizioan erabiliak jasoz, eta ikusiko da gero horietako zein soil daitekeen eta zein eman daitekeen adibide azaldu gisa.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K204]: "baitezpada eman behar da hitzen errannahia. Ikusten duen begiarekin bada: 'ur begia', ura sortzen den tokia; orratzaren edo gasnaren begia edo ziloa; zubiaren begia edo 'arkua', urin begiak saldaren gainean" (1995-03-03)

Euskaltzainen oharrak

 - [E116]: "[AS: begi-betegarri, begi(-)bista: begi-bistan dago, begi eman, begi-erre izond. Sin. beterre, begi(-)ertz iz. Sin. betertz, begi(-)keinu, begi(-)kolpe, begiko nini, begi(-)lauso, begi(-)nini, begi-oker izond. Sin. betoker, begi(-)ondo iz. Sin. betondo, begi(-)ondoko iz. Sin. betondoko, begitan hartu 'gorrotatu', begi(-)ukaldi, begiz jo, begi(-)zulo Sin. betzulo. AS gisa gehitzeko eskatuz: begia atxiki Ipar. 'zaindu, begia eduki', begia bota (honekin batera aipa litezke begia jaurtiki / egotzi, etc.), begia ipini 'erreparatu, ohartu', begia jo: begia jota daukat neskatxa horri, auzoko politena delako; harri argiagoz eginiko harresiak jotzen dio lehenik begia, begia(k) argitu 1 (itsuari) ikusmena eman. 2 alaitu, alaiarazi. 3 ohartarazi, begia(k) bete 'atsegin izan', begi(ak) bihurtu Bizk. Sin. begia(k) itzuli, irauli (g.er.), begia(k) eduki 'zaindu, erreparatu, ohartu', begiak finkatu, begia(k) hedatu Sin. begia(k) luzatu, begiak ilundu: ilun bitez horien begiak, ikus ez dezaten, begi(ak) irauli g.er. Sin. begia(k) itzuli, bihurtu (Bizk.), begiak ireki: handik jango duzuen egunean irekiko dira zuen begiak, begiak itxi 'hil', begia(k) itzuli Sin. begia(k) bihurtu (Bizk.), irauli (g.er.), begia(k) josi: guztien begiak harengan josiak zeuden, begiak landatu Ipar. Sin. begiak finkatu, begia(k) luzatu: begiak luzatu zituen batean hiru gizon bere ondoan zutik ikusi zituen, begia(k) zorroztu: bi begiak liburura zorroztuta ari zen, begi-bazter: begi-bazterrez begira, begi-belarri: begi-belarri ibili beharra zegoen, begi-bistako izlag. 'begien bistakoa', begi(en) aitzin (leku-denborazko kasuetan erabiltzen da), begi(en) aurre (leku-denborazko kasuetan erabiltzen da), begietako argi 'ikusmena', begi(e)tan eduki, begi(e)tara eman: begietara eman zion zein zen handia egin zuen gaizkia, begietaraino adlag. 'osoki' Sin. begi bietaraino, bi begietaraino, begi gaizto iz. Ipar. 'begizkoa', begi itsuan adlag. 'itsu-itsuan', begi-minbera izond. g.er., begi onez (batez ere ikusi eta behatu / begiratu aditzekin erabiltzen da), begi-orde iz. g.er., begitan eduki, begitan izan, begi-ur 'kolirioa', begiz begi 'aurrez aurre'; eta adib. gisa: begi-argi: neska begi-argia, begien bistako, begien bistan, begi(en) itxi-ireki. OHARRA: asko dira hau bezalako formei dagozkien azpisarrera eta esapideak; zaila da horien eta eraikuntza libreen arteko muga ezartzea; oraingoz, irizpide metodologikoei eutsiko zaie, tradizioan erabiliak jasoz, eta ikusiko da gero horietako zein soil daitekeen eta zein eman daitekeen adibide azaldu gisa"] begi-gose guk esaten duguna Baztanen: begi gosea duzu zuk! (ez egiazko gosea, baizik janariaren itxurak sortzen duena) Iritzi emaile batena: begi-neke K201: ""ez dela begi-nekea Silvana Mangano berriro ikustea" (KM)" (2003-05-15)".

 - [I202]: "begi ilun eta begiak ase sartu AS gisa".

 - [E116]: "Beraz, inork ere ez du jarri zalantzan proposamena, eta egin den moduan onartu behar da. Eskatzen den gauza bakarra da AS hauek sartzea: begi-gose, begi-neke, begi ilun eta begiak ase. Lehenbiziko biak onartuko nituzke. Hirugarrenarekin, kontuan izan behar dugu betilun dugula, eta azkena ez dut ezagutzen. Beraz, hauei buruz ezin dut ezer ere esan. Ez dut lekukorik aurkitu"

 - Erabakia: Erabakia (2004-12-16): "begi-gose: begi gosea duzu zuk!, begi ilun, begiak ase".

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.