Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza barruti bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

barruti
1 iz. Nolabait mugatu edo hesitutako lur eremua. Ganadua barrutian sartu. Lur gehixeago erantsi, zuloak bete eta barrutiak jaso. Ardi barrutia. Ehiza barrutia.
2 iz. Arauz mugatutako lurraldea. Unibertsitate barrutia. Hauteskunde barrutiak. Udal barrutia. Barruti mugak.
3 iz. Arloa, zernahi giza jarduera banatzen den zati bakoitza; zati horietako batek hartzen duen guztia. Kultura barrutiak. Euskara idatziaren barrutian, irakaste lanetan dugu beharrenik batasun hori. Gai hori, nire barrutikoa ez izateaz kanpora, ez da nolanahi presakako kritika batean ukitzekoa.

Aztergaia: barruti

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:03 1993-11-25 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu landu: ik. OEH argitaratua.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

barruti (eta konposatuak) 271 dira: B-G 60, EB 211; horietan eliz barruti (eta aldaerak) 90, epai-barruti 3, hauteskunde-barruti 3, kultura-barruti 3, itsas-barruti 2, eta ager. banako artzipreste-b., elezar b., epai-b., eragin-b., etxe-b., harreman b., idazle b., industria b., inkisizio-b., lur b., meatze b., mezkita b., mina-b., nekazal b., nekazari b., olerki-b., pertsona b., ur-b.; ik. testuinguruak ondoko dokumentuan; udal(-)barruti 18 aldiz jaso da: El Día 1934 3, adib.: "agiriyan dago zeren tajuz jokatu duten Batzar-Guren edo Congreso'an orañago Udal-barrutien beren gogoko legedi berriyaren edo 'abolición de la ley de Términos Municipales' arazoan", "Udal-barrutiyetako beren legedi berriyaren ezezpen aurka su ta gar ekin eta jarraitu dute"; Jauntxoak: "1842. urtetik 1862.era bitartean lantegi berri franko altxatu zen Donostiako udal barrutian"; BEO 1990 12, denak erdal `distrito' itzuliz; adib.: "Ordenantza udal barrutian aplikatuko da", "Udal Barrutiko ordezkariak: 15. art. Barrutiko Eskola Kontseilu bakoitzean, Barrutiko kontseiluko Ordezkari Lehendakariak bertako kontseilarien artetik ordezkari bat izendatuko du"; Beasain: "Azkenik 'juez' bat komisiotzea akordatu zen, (...) akordio horren atalak bete zitezen, hau da, eskumen-entrega, Kontzejuko ofizialen izendapena, udal-barrutiaren mugarriketa, bizilagun-kopurua jakitea, etab"; J.A. G. de Cortazar: "Hiribilduak eta elizateak sesiotan sartzen dira horrela, beren udal barrutien mugaketagatik"

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

barruti : DFrec 127, AB38 20 (itzulpenak: campo 4, distrito 3, dominio de función 2, término 1, recinto 6, circo 1, area 1, terreno 2), AB50 45 (itzulpenak: departamento 6, territorio 7, ámbito 3, campo 3, distrito 12, marco 3, término 8, jurisdicción territorial 3), HiztEn, LurE (eta eliz barruti: AS), Euskalterm 62 (circunscripción 2, distrito 17, ámbito 4, región 2, fuero 3, espacio 1, zona 3, foro 1, rango 1, area 20, campo 3, esfera 2, dominio 1, demarcación 1, dehesa 1); udal(-)barruti : AB38 3 (`recinto municipal' itzuliak), AB50 4 (`término municipal' itzuliak), Euskalterm (`distrito municipal'; ik. hor `término municipal'en ordaintzat proposaturiko udalerri eta udal-mugape); ur-barruti: AB38 1 (ur-barrutiak: aguas jurisdiccionales); el(e)iz(-)barruti: AB50 7 (diócesis), Euskalterm 1 (obispado) // AB50: geben-barruti 1 (coto), parroki barruti 1 (parroquia) // Euskalterm: abade-barruti 2 (abadía), lurralde-barruti 1 (ámbito territorial), artzapez-barruti 1 (arciprestazgo: lurraldea), apezpiku-barruti 1 (obispado), barruti judizial 3 (partido judicial), funtzioaren barruti 1 (conjunto de llegada).

Sektore jakin bateko informazioa

barruti : HezkAdmin (circunscripción / distrito), AdminMila (1 circunscripción; 2 distrito), LurraldeAntol (interior del perímetro, perímetro, término); barruti judizial , auzitegi-barruti : AdminMila (partido judicial); mea-barruti : EurItune (es cuenca; fr bassin).

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

barruti : EuskHizt (eta (eliz)barruti: AS), HiruMila (1 espacio comprendido entre límites concretos; 2 pasto acotado; 3 terreno acotado; 4 jurisdicción territorial; 5 ámbito limitado; 6 Mat. dominio), ElhHizt (1 cercado, dehesa; corral, redil; 2 distrito, circunscripción; 3 rango; eta barruti judizial edo auzitegi-barruti AS: partido judicial, udal-barruti AS: término municipal), EskolaHE (eta eliz barruti: AS), Lur EG/CE (recinto, ámbito, coto, distrito) eta EF/FE (1 enceinte, enclos; 2 arrondissement, district, secteur; 3 diocèse), Casve EF (1 clos, enclos; 2 juridiction territoriale; 3 lieu déterminé), DRA (1 territorio; 2 obispado: territorio; 3 redil; 4 terreno acotado; 5 jurisdicción territorial), PMuj DVC: barruti (barruti 1: 1 terreno acotado, coto; 2 palenque; 3 sitio prohibido; 4 prado junto a la casa; 5 dehesa, coto de pasto; 6 clausura, recinto interior; 7 cortinal, cortiña; 8 jurisdicción, distrito, demarcación; 9 marco, encuadre; 10 campo de acción; etab.; barruti 2: 1 cogitabundo, muy pensativo; 2 recogido, reconcetrado; 3 recoleto, retirado, retraído; -barruti: juridiscción: eliz-barruti, jurisdicción eclesiástica; gotzain-barruti, jurisdicción episcopal) // Ez dugu aurkitu ap. HaizeG BF, Lh DBF.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.