Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza barru bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

barru
1 iz. Barrena. Zamatzen dute barru guztia kareharriz. Itxura ederra eta barrua hobea. Eliza barru guztia erre zen. || Irakurgai arinak, errazak, barru gutxikoak.
2 (Leku atzizkiekin, singularrean. Dagokion izen sintagmak -en atzizkia hartzen du, baina bizigabe bati badagokio eta determinatzailerik ez badu, atzizkia eta mugatzailea gal ditzake). Etxe barruan ezkutatu dira. Jesus ona, zeure zaurien barruan gorde nazazu. Hobiaren barrura begiratu zuen. Etxe barrura sartu zen. Erregutu bihotz barrutik Jaunari. Bihotzaren barrutik irten behar dute berba horiek. Probintzia barruko herri asko (Ik. barruko). Hauek ez dute irabazirik Elizaren barruko aberastasunetan. Zenbat arazo etxe barrurako eta kanporako? Alde egin zuten haiek, eta barrurako sarbide gabe gelditu nintzen.
3 (Dagokion izen sintagmarik gabe). Barruan zeuden guztiak atxilotu zituzten. Barrura sar zaitez! Usain gozoa dator leihotik barrura. Kanpotik eta barrutik margotu zuten ontzia. Azaletik eta barrutik aldatu da. || Begiak txikiak eta barru-barruan sartuak.
4 iz. Pertsona baten barrenaldea, bereziki sentimenen edo nahien egoitzatzat hartua. Ik. barren 4. Barrua ondo berotuta Nafarroako ardoarekin. Ondo baino hobeto ageri du zein barruraino daukan sartuta txiki-txikitatik ikasi zuen berbeta.
5 (Leku atzizkiekin, singularrean). Ardiz jantzita datozkizue, baina beren barruan otso amorratuak dira. Ez ziren barrutik gaiztoak. || Nahigabea barru-barrura sartu zaio. Mañasiren negarra egiazkoa zen, barru-barrutik berez zetorkiona.
6 iz. lgart. Espetxea. Barrura sartuko haute, horrelakoak esaten badituk.
7 postpos. Aipatzen den denbora-bitarteaz gero. (Denbora-epe bat adierazten duen hitz edo esaldi baten eskuinean). Ik. -en buruan. Bi urte barru bukatuko da lana. Hiru egun barru piztuko zara. Ordu gutxi barru etorriko da. || Astebete barru, berriro hasi zen sakramentuak hartzen. Ordubete barru gorpu zen.

Esaera zaharrak

Lurra bigunago, harra barrurago.

Aztergaia: barru

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01 1993-11-25 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

barru 1 iz.: barruak ez dit agintzen. 2 postpos.: bi urte barru bukatuko da lana. / AS: barruan, barruko, barrura, barrurako, barrutik, barrutiko, barruz.

Informazio osagarria
Leku-denborazko izenen eratorriak

cf. OEHko azpisarrerok: barruago-, barruan, barruko, barrura, barrurago, barruraino, barrurako, barrurantz, barrutik, barrutiko, barruz

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.; 2. pospos. ("bi urte barru bukatuko da lana")

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [A104]: "Aipatzekoa: "barruak hau agintzen dit"" (1994-08-02)

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: EBB (1995-10): barruago-, barrurago, barruraino, barrurantz azpisarrerak kentzea erabaki da.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.