Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza baratxuri bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

baratxuri
iz. Baratzeko landarea, zitoriaren familiakoa, erraboila ataletan banatua duena eta sukaldaritzan, janarien bizigarri, erabiltzen dena (Allium sativum). Ik. berakatz. Porruz, tipulaz eta baratxuriz asetzen zirela. Eguzkia baino garbiagoa, baratxuria baino zindoagoa. Haren ikasgelan baratxuri-usain bizia zegoen.

Aztergaia: baratxuri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1993-11-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

"Baratxuri es la forma septentrional y la empleada, salvo Mendiburu, por los escritores guipuzcoanos del Beterri; el resto de los guipuzcoanos emplean baratzuri". #mdash# "Berakatz documentado en autores vizcaínos desde principios del s. XIX. La forma barakatz, aunque es la primera que se documenta (en Landucci), no se encuentra en los textos".

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

baratxuri: 27 ager. (G 11, EB-EgAs 10; IE 6); batxuri: ager. 1 (G); baratzuri: 7 ager. (EgAs); barazuri: ager. 1 (G); berakatz: 8 ager.(B: 6; G 1; EB 1).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

DFrec: baratxuri (3). AB38: baratxuri (9) eta baratzuri (3). AB50: baratxuri (2), baratzuri (2), barazuri (1) eta berakatz (1). HiztEn: berakatz, baratzuri: ik. baratxuri. LurE: berakatz, baratxuri: ik. baratzuri.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Allium sativum.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehitzeko eskatuz: baratxuri-ale = baratxuri-atal = baratxuri-xixter ; baratxuri-belar , baratxuri-buru , baratxuri-korda , baratxuri-salda , baratxuri-zopa .

Informazio lexikografikoa
Landare eta animalien taxonomi izena

Allium sativum

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E123]:  'Baratxuri-salda 'baratxuri-zopa' Niretzat salda eta zopa ez dira gauza bera (gure etxean behintzat diferenteak izan dira). Bi azpisarrerak emango nituzke, definitzailerik gabe'.

 - [E116]: 'baratxuri-xixter. Ez dakit nik xixter hau nondik atera den. Ez genuen eman lehenbiziko itzulian. Baztanen baratxuri-ziztor, baratxuri-xixtor dira erabiltzen direnak'.

 - [E116]: 'Bat nator MArekin 'salda' eta 'zopa' desberdinak direla, gure etxean ere bereizten ziren. Ez dakit, ordea, 'baratxuri-salda' eta 'baratxuri-zopa' zertan bereiz daitezkeen. Nik beti 'baratxuri-salda' entzun dut etxean. Bestetik, xixter hori J. Etxeparek erabiltzen du, eta badira beste bi adibide ere, baina jakin nahi nuke hain garbia den hala dela, eta ez 'xixtor' (Etxeparek ez ditu biak erabiltzen eta, beraz, lekukotasun horrekin nire zalantzak ditut). Hitz bera erabiltzen dugu laranja xixtorrak bereizteko, adibidez'.

 - Erabakia: Erabakia (2004-09-17): 'baratxuri Allium sativum; baratxuri-ale, baratxuri-atal, baratxuri-belar Alliaria petiolata, baratxuri-buru 1 'baratxuriaren erreboila'; 2 'baratxuri-atala', baratxuri-korda, baratxuri-salda, baratxuri-zopa. XKren oharra: zizter eta ez xixter jartzea erabaki da, zizter lehendik erabakia dugulako; baratxuri-salda eta baratxuri#mdash#zopa biak jartzea erabaki da, baina berdintasunik jarri gabe, MAren oharra aintzat harturik'.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.