Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza bandera bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

bandera
1 iz. Ehun zatia, albo batetik masta edo makila bati atxikia, nazio edo talde baten koloreak edo armarria dituena, eta ikurtzat erabiltzen dena. Bandera-ekarle duela Mikel Aingerua. Txispaz armaturik, bandera zabalik. Banderari haizean eragiten. Beren bandera jasorik gora. Hitzematen dio haren banderari jarraikiko zaiola.
2 iz. Tostako arrauneko estropadetan ematen den sari nagusia. Zortzi traineru onenek Kontxako Bandera jokatuko dute. Astillerok irabazi du dotore Moañako bandera.

Aztergaia: bandera

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau54
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-08-27 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:07

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [I108]: "'Ikurrin', 'bandera' guztientzat, oker? Mitxelenak: "poloniarren ikurrina"" (1993-02)

 - [E124]:  bandera eta ikurrina gaurko usarioan jadanik berezirik daude. Mitxelenaren behialako adibide hori gora behera, gaur ez zaigu Espainiako ikurrina gisakorik irteten. Ikurrina gurea da, banderak, aldiz, guztiak, gurea zein kanpokoenak. Ikastola/eskola hitzetan bezalaxe. Badira, gainera, Mari bandera, neska bandera moduko esaerak 'nabarmen, mutiri' adieran" (1995-01-25)

 - [I102]: arazo honetan, nire ustez, behin eta betiko erabaki bat hartu behar da, eta murritza izanez ondokoak agerian utzi. Bandera dela berba orokorra eta ikurriña, ostera, iparraldean esaten duten legez euskal bandera. Berdintsu gudari berbarekin gertatuko litzateke, eta zoritxarrez hertzain-ik sortzen ez den bitartean ertzain-arekin: ertzain = euskal hertzain, euskal polizigizon/poliziemankume / gudari: euskal soldadua / ikurriña: euskal bandera. Beste guztiak, aldiz, orokorki erabili beharko lirateke, hala nola lehendakari, legebiltzar, legebiltzarkide, sailburu e.a" (1995-01-10)

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.