Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza aurrehistoria bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

aurrehistoria
iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, aurrehistoria-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. historiaurre].

Aztergaia: aurrehistoria

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:38 1997-12-10 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh23 2020-03-10 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

aurrehistoria iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, aurrehistoria-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. historiaurre].

aurrehistoria 28: Berria 10, DiarioVasco 2, EiTB 4, Elhuyar 2, Elkar 2, Erlea 2, Jakin 5, UEU; aurre-historia 4: Argia 2, Berria, Karmel; historiaurre 565: Aizu 16, Argia 49, Berria 219, Deia 15, DiarioVasco 74, EiTB 64, ElCorreo, Elhuyar 29, Elkar 34, Erlea 2, Consumer 3, Espainiako Gobernua 2, Euskaltzaindia 5, Goiena, Jakin 14, Laneki 7, UEU 18, Uztarria 12.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

aurrehistoria 11: Herria 7, Iban Zaldua, Ramuntxo Etxeberri, Eneko Bidegain, Joxe Azurmendi; aurre-historia 7: Herria 4, Anjel Lertxundi, Ramuntxo Etxeberri, Joxerra Garzia; historiaurre 107: Herria 16, Berria 49, Isabel Arrigain 8, Anjel Lertxundi 5, Ramuntxo Etxeberri 3, Filosofiako gida 3, Anton Garikano 2, Joxerra Garzia 2, Josu Zabaleta 2, Xabier Arregi 2, Joseba Zulaika, Karlos Zabala, Xabier Olarra, Iban Zaldua, Jose Antonio Mujika, Juan Garzia, Xabier Mendiguren Elizegi 2, Luis Elberdin, Ibon Uribarri, Koro Navarro…

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: Ik. historiaurre / LurE: - / ElhHizt: Ik. historiaurre / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak

Debekua bere horretan uztea proposatu da. Forma hobetsiak (historiaurre) bere bidea egin du.

Informazio osagarria
Oraingoz bakarra aski da

Ik. historiaurre (hau da oraingo maila honetan jasotzekoa; protohistoria bezalakoak #mdash#edo horien euskal ordainak#mdash#, berriz, teknizismo oraingoz baztertzekoak dira).

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: "Aurrehistoria* e. historiaurre. Ez dira gauza bera eta Europako kultur hizkuntza guztietan kontzeptu biak ongi bereizten dira. Nik neuk behintzat, itzulpen batzuetan biak erabili behar izan ditut. Gauza bat da historiaurrea, 'historiaren aurreko garaia, hots, dokumentu idatzirik agertu baino lehenagokoa'(esp. Prehistoria, fr. Préhistoire, ing. Prehistory, al. Vorgeschichte, adj. prähistorisch) eta beste bat aurrehistoria (esp. Protohoistoria, fr. Protohistoire, ing. Protohistory, al. Urgeschichte) zerbaiten historiaren lehenbiziko hasi-masiak, maiz ahozko tradizioz jasoak, hots, aurreko edo aitzineko historia'. Egia da, noski, eskuarki lehen kontzeptua eta dagokion hitza (historiaurrea) askoz ere gehiago erabiltzen dela, baina horrek ez digu eskubiderik ematen bestea kendu edo, are okerrago, gauza bera balira bezala, kontzeptu biak nahasteko".

 - [E116]: "Kontua da, ordea, idazleek ez dutela horrela erabili. Idazleek "prehistoria" adierazteko "aurrehistoria" eta "historiaurre" erabili dituzte, maizazo bigarrena lehenbizikoa baino. Hiztegietan ere "historiaurre"-ri ematen zaio lehentasuna, eta gomendatzen dute hau erabiltzea, ez bestea. Baina ez dut aurkitu "aurrehistoria" inork ere erabiltzen duenik "protohistoria" adierazteko. Normalean "protohistoria" erabiltzen dute zuzenean. Guk ez dugu arrazoirik biak parean emateko, eta biak ematekotan, kontuan izanik erabilera, "prehistoria"-ren esanahiarekin eman beharko genituzke, esanahi horrekin erabili baitituzte hitz hauek idazleek. Beraz, egokiena da lantaldearen proposamena onartzea edo, bestela, ez aipatzea".

 - [I102]: "Hobe ezer ez aipatzea, 'aurrehistoria'ri bidea ez ixteko, XK-k esandakoa guztiz zentzuzkoa dela kontuan hartuta gainera".

 - [E123]: "bat nator PSren proposamenarekin. Izatekotan ere, adiera gehi diezaiokegu argi gera dadin zein esanahi ez diogun onartzen "aurrehistoria" hitzari. Beraz: aurrehistoria* e. historiaurre 'historiaren aurreko garaia'. Baina ez nuke gordeko aurrehistoria 'protohistoria' adieran; ez behintzat oraingo itzulian".

 - Erabakia: Erabakia (2004-02-27 / 2004-03-26): "PROPOSAMENA: aurrehistoria* e. historiaurre 'historiaren aurreko garaia'".

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.