Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza aurpegi bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

aurpegi
1 iz. Giza buruaren aurreko aldea. Malkoak nituen aurpegian. Garai hartako aztarna aurpegian daramate. Egia da Patxi dela, aurpegira begiratzea merezi ez duena.
2 iz. Aurpegiera. Aurpegi alaiz hartu ninduen. Aurpegi ilunez begiratu. Sekula ez diot aurpegi argirik ikusten. Aurpegi ona, gozoa, beltza, garratza, hitsa, haserrea. Irribarre egin, eta zintzo aurpegia jartzen du.
3 iz. Zenbait animaliaren buruaren aurreko aldea. Katua aurpegia eta biboteak garbitzen hasi zen.
4 iz. Hainbat gauzak agertzen dituen alde edo alderdietako bakoitza. Baina hau guztia txanponaren bi aurpegietako bata besterik ez da. Aurpegi biko kristaua. Auziaren alderdi edo aurpegi hori.
5 iz. Itxura. Aurpegi berri bat erakustea komeni zaio erakundeari. Izan ere, arras aurpegi berezia dute gurean irakaskuntzaren istiluek.
6 iz. mat. Poliedro bat osatzen duten planoetako bakoitza. Poliedroaren aurpegi bakoitzean era desberdinean islatzen da ingurukoa.
Ohiko lexiak

Aztergaia: aurpegi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau48
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:Hletra 1993-11-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: aurpegi(a) eman, aurpegira bota, aurpegira eman.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: aurpegia izan , aurpegian eman , aurpegira esan , aurpegiz aurpegi , aurpegiz ezagutu eta, onartuz gero, aurpegia atera .

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

aurpegi(a) eman; aurpegira bota, aurpegira eman

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: '"arpegi* e. aurpegi". Hori gehitzea argigarri izan daiteke'.

 - [E116]: 'konforme'.

 - [E210]: '(2003-07-16) Horren azpisarrera moduan aurpegira bota zerrendaratzea egoki izan daiteke. Hona hemen adibideak: -Bekian amarena zala errua, baña ezeutsan arpegira bota gura (Aguirre, Domingo de, Kresala, 121). -Espiritu Santuaz bete ziran ezkeroz ez dute bildurrik ezagutzen, Jesusekin egin dutena juduei aurpegira botatzeko (Inza, Dámaso, Kristau ikasbidearen azalpena, 86). -Zapuzkume ustela! bota zion arpegira gorrotoz baño gehiago destañez (Etxaniz, Nemesio, Euskal antzerkiak. Kontu-kontari, 144). -Egunean ordu pare bat igaroko eben, gitxienez, alkarri trapuzar eta zer esan guztiak arpegira botaten (Bilbao, Félix, Ipuin-Barreka, 145). -Beiñ izan nintzan aren laguntasunan biarrian, eta milla bidar arpegira bota desta gero (Etxebarria, Toribio, Lexicón del euskera dialectal de Eibar). -Inori aurpegira botatzea, nolanahi ere, erraza da: esanak frogatzea zailago litzateke (Mitxelena, Luis, Idazlan guztia: Zinea etab., 257)'

 - [E116]: 'nik ere bidezkoa ikusten dut proposamena. Hori erantsiko nuke'.

 - Erabakia: Erabakia (2003-07, 2003-09, 2003-10): 'arpegi* e. aurpegi'.

 - Erabakia: Erabakia (2003-12-19 / 2004-01-30): 'OK'.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.