Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza arrain bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

arrain
1 iz. Animalia ornoduna, uretan bizi dena eta hegalak dituena, ugaztuna ez dena eta arnasa brankien bidez hartzen duena. Ur gezatako, gazitako arrainak. Hegaztiak airean eta uretan arrainak.
2 iz. Janaritzat erabiltzen den arraina. Arraina dugu bazkarian. Arrain gutxi eta haragi asko jaten dute. Arrain urdina zuria baino koipetsuagoa da.
3 iz. pl. Zodiakoko konstelazioa. (A larriz). Ik. pisces 1. Uztai antzeko izar-gerrikoa ageri baita hamabi izar mordorekin: Aharia, Zezena, Bikiak, Karramarroa, Lehoia, Birjina, Balantza, Eskorpioia, Sagitarioa, Kaprikornioa, Akuarioa eta Arrainak; han ikusten nuen guztia batean.
4 iz. pl. Zodiakoa banatzen den hamabi zatietako hamabigarrena, eguzkia Pisces konstelazioaren aurrean ikusten den aldiari (otsailaren 19tik martxoaren 20 artekoari) dagokiona; zati horri dagokion ikurra. Ik. pisces 2.

Esaera zaharrak

Arrainik ez den urera ez bota sarea. Sareak hurrago, arrainak estuago.

Aztergaia: arrain

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau46
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-07-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Erabilera zainduetan nagusitu den forma

arrain da forma nagusitua, eta hobestekoa

Jatorrizko forma

arrai(n), arran-

Euskaltzaindiaren Arauak

AS: arrain(-)saltzaile.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehitzeko eskatuz: arrain-hazkuntza, arrain hegalari, arrain-hezur, arrain-irin, arrain-ontzi, arrain txiki, arrain zabal, arrain-zopa .

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K204]: eta arrain arroltze "frai"; arrainbeharri "concha"; arrainexur ; arraingazitu; arraingorri; arrainka; arrainkari; arrainketa; arrainki; arrainezpata "espadon"; arrainidi "lamantin"; arrainlore "ortie de mer (bot); arrainsare; arraintegi; arraintoki; arraintsu; arrainurhezko "dorade"; arrainbeltz "arrano moeta bat. Horiek berak: arran..." [Lhande-renetik hartu ditut ...] (1995-01-13)

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: 'Horren azpisarreren artean, arrain(-)sarda jar daiteke, hala baitakarte Elhuyar hiztegiak, VOX hiztegiak, Mujikaren hiztegiak, 3000 hiztegiak…'

 - [E208]: 'arrain txiki, arrain zabal nik besterik gabe, hitz hauek, lainotsuegi eta zehaztasunik gabeak direlako, hemendik kenduko nituzke'.

 - [E116]: 'Ez dut ongi ulertzen XK-k dioena, zeren sarrera horiek, zerbait izatekotan, aski zehatzak baitira eman diren gisan. Beste gauza bat da ongi eman diren edo ez. Hau da, 'arrain zabal' hori 'arraia' da edo ez da? Hala bada, oso zehatza da. Hala ez bada, gaizki emana da, hori nik ez dakit, OEHn, dena dela, esanahi horrekin ere ematen da. Bestetik, onartzen baldin bada, uste dut hitz batean eman beharko litzatekeela, espezie bat baita. Bestetik, AUk dioenarekin bat nator, eta "arrain sarda" sartzearen aldekoa naiz'.

 - [E123]: 'espezie-izenak diren neurrian, zehatzak dira jakina; eta zehaztasun hori argi uzten da definizioa ematean. Idazkerari dagokionez, ez dut argi ikusten espeziea izateak elkarturik idaztea eskatzen duenik, bereziki kontuan izanda ze kontsonante-multzo sortuko litzatekeen. Gehienez ere, marra erabiliko nuke. Horrelakoez ez genuen ezer esan Hitz elkartuen osaera eta idazkerari buruzko arauan'.

 - Erabakia: Erabakia (2003-07, 2003-09, 2003-10): 'arrain [eta AS gisa] arrain-saltzaile / arrain-sarda / arrain-salda / (kendu besteak)'; kenduok dira: arrain-hazkuntza, arrain hegalari, arrain-hezur, arrain-irin, arrain txiki, arrain zabal .

 - Erabakia: Osoko bilkura (2014-12-19): arrain // AS: arrain-hazkuntza edo arrain hazkuntza [azpisarrera gehitu], arrain hegalari [azpisarrera gehitu], arrain-hezur edo arrain hezur [azpisarrera gehitu], arrain-irin edo arrain irin [azpisarrera gehitu], arrain txiki iz. 'harkaitzetako arraina, tamainaz txikia'. [azpisarrera gehitu], arrain zabal iz. 'arraia' Raja sp. [azpisarrera gehitu], arrain-zopa edo arrain zopa [azpisarrera gehitu]

 - Erabakia: Osoko Bilkura (2015-10-30): Onartua: arrain 1 iz. 2 iz. pl. Sin. pisces

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.