Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza anekdota bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

anekdota
iz. Gertaera bitxi baten kontaketa motza; gertaera bera. Ik. pasadizo. Gaudiri buruzko hainbat anekdota kontatu zituen atzoko hitzaldian. Inork ez zuen ezer esan, dudarik gabe anekdota desatsegina iruditu zitzaielako.

Aztergaia: anekdota

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:18 1997-09-09 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

bitan ageri da anekdota corpusean (Vill Elorri: "Gertaerak, kondairak, anekdotak... oiek erabat gelditzen dira kanpoan"; "Gauza konkretuak, gertaera ospetsuak, materiaren astuntasuna duten anekdotak: orrelakorik eztuzu emen aurkituko").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

EB dira anekdota 12 (J. Azurmendi, A. Urretavizcaya, J.A. Arrieta, A. Lertxundi, G. Nazabal, J. San Martin, I.A. Berriotxoa, A. Pagola, J.R. Zabala, J.M. Beltran, Natura arakatzen); anekdotatxo 3 (J. Azurmendi, J. Erzibengoa); anekdotiko 2 (I. Irazabalbeitia, J. Azurmendi).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

anekdota : DFrec 4, AB50 15 (eta anedota 1), HiztEn, Euskalterm 1; anekdotario : DFrec 1; anekdotazko : Euskalterm 1; anekdotiko : HiztEn, Euskalterm 1. Cf. 'anécdota, -ico' itzulitako besteak: AB38: autu-mautu 1, jakingai 1, pasadizo 2, pasadizu 2, zelebrekeria 1; AB50: gertaera 1, kontu 2, pasadizu 1.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

Hiztegiotan ez dugu anekdot- aurkitu: EuskHizt, EskolaHE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, PMuj DVC, DRA.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Erdal anécdota / anecdote formen ordainak beste hiztegietan: ElhHizt: "1. pasadizo, istorio, bitxikeria, anekdota; 2. behingo gertaera/kontu, funtsezko ez den gertaera/kontu. // HiruMila: anekdota, pasadizu, autu-mautu, gertaldi. // Lur EG/CE eta EF/FE: gertaldi. // Casve FE: gertaldi. // HaizeG FB: ixtorio, kondaira, ipui. // T-L LFB: ixtorio, ipui, kondaira. // PMuj DCV: "ele-mele, gertaldi, pasaizu; cuentos y anécdotas: autu-mautuak, zar-berriak". // Azkue Aurkibidea: ø.

Erdaretako formak

beste erdaretakoak: fr (DLLF): anecdote / recueil d'anecdotes / anecdotique; it (L. Ambruzzi): aneddotto / anedottica, collezione di aneddoti / aneddotico, -ci; ca (DCC): anècdota / anecdotari / anecdòtic, a; en (Collins): anecdote, story; (odd) incident, (strange) business / collection of stories / anecdotal; trivial; de (Slaby-Grossmann): Anekdote, Geschichtchen / Anekdotensammlung / anekdotisch, anekdotenhaft.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Mailegu isiltzekoa edo gaitzestekoa da, ordain egokia duenez

Saih. Ez da ikusten horren premiarik, pasadizo, gertaera, istorio, kontu, etab. hor daudenean.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E306]: "aski nazioartekoa den 'anekdota' baztertzen bada, poliki aztertu behar da horrek berekin zer dakarren, arazoak izan ditzakegulako 'anekdotiko' onartzeko, eta ez delako erraza, mailegatu gabe ideia hori adierazten duen euskal hitza sortzea; 'anecdotal': adj. ... 2. based on or consisting of reports or observations of usually unscientific observers <anecdotal evidence< (Merriam-Webster); 'anecdotal: adj. containing or consisting exclusively of anecdotes rather than connected discourse or research conducted under controlled conditions. (Collins English Dictionary); en: 'anecdotal, 'anecdotic; fr: 'anecdotique'; de: 'anekdotische'; du: 'anekdotisch'; it: 'aneddotico'; pt: 'anedótico'; hu: anekdotazserü'; cs: 'anekdoticky'; el: ???????????" (2002-09-02)

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: 'egia da baditugula beste sinonimo jatorrago batzuk (guztiak maila eta adiera berekoak izan ez arren), baina hitza nazioartekoa da (errusieraz анекдот anekdot eta hebreeraz ere bai הטודקנא anekdotáh) eta, bestalde, nekez saihets genezake honen eratorria: anekdotiko, alegia. Nik sinonimo landu gisa ontzat emango nuke'.

 - [E116]: 'Elhuyarrekoek ere oso antzeko oharra egiten dute. Nik uste dut arrazoia dutela. EEBSn ere askotan ageri da. Nik sartuko nuke, definizioa emanez, nahi bada: anekdota iz. 'pasadizoa, gertaera, istorioa, kontua''.

 - Erabakia: Erabakia (2002-11): 'anekdota iz. 'gertaera, istorioa, kontua, pasadizoa'. Sartu anekdotiko izond'.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.