Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza analogo bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

analogo
adj. Beste zerbaitekin analogia duena. Berrikuntza ez da existitzen, gizakion esperientzia guztiak analogoak dira. Larbaren organo horrek armiarmaren irun-organoaren funtzio analogoa du.

Aztergaia: analogo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau H
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:25 1997-07-09 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Teknizismo hiztegi honen mailari ez dagokiona

Tekn. hiztegi honen mailari ez dagokiona: erabilera arruntean aski dira antzeko, pareko bezalakoak.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E306]: "erabilera arruntean 'analogo' ez dela behar eta 'antzeko', 'pareko' eta antzekoak aski direla esaten bada, 'analogia'-z orobat esan liteke? ('antz', 'antzekotasun', parekotasun'...); gure ustez, hobe biak sartzea, 'analogia' eta 'analogo', zenbait jakintza-alor espezializatutan erabiltzen direla ohartarazirik, beharbada" (2002-09-02)

Euskaltzainen oharrak

 - [I102]: 'Teknikoa izan arren, oso erabilera zabalekoa delarik hiztegian sartuko nuke besterik gabe'.

 - [E116]: 'Lan taldeak dioenez, badira beste hitz batzuk euskaraz horren esanahia bil dezaketena. Egia da, bestetik, EEBSn badirela adibide batzuk, nahiz ez gehiegi, analogorekin eginak. Elhuyarrekoek ere, etorri diren ohar berrietan, esaten dute "analogo"aren parekoak baldin badira euskaraz , gauza bera gertatzen dela "analogia" sarrerarekin ere ('antzekotasun', 'parekotasun'...), baina hau lehen itzulian sartu genuen. Beraz, badirudi koherenteena dela "analogo" ere sartzea kasu honetan. Gehienez, definizioa eman daiteke (analogo 'antzekoa, parekoa'). Zuek ikus, nik ere sartuko nuke, definizioa emanez, definizioa emanez ez baitugu sarrera baztertzen, baina bai esaten irakurleari ahal duenean 'antzeko' edo 'pareko' erabiltzeko'.

 - Erabakia: Erabakia (2002-11): 'analogo'.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.