Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza ampere bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

ampere
iz. fis. Korronte elektrikoaren intentsitatearen unitatea (A). 12 ampereko korrontea.

Aztergaia: ampere

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:20 1997-07-09 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2013-12-17 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Corpusean eta argitaratuan ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

EB dira ampere 9 (UZEI, Elhuyar, I. Iñurrieta, J. Iturbe); eta amperemetro 10 (I. Azkune, Elhuyar; eta Fisika: "zirkuito amperemetro").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

amper : AB38 1; ampere : AB38 9 (eta "ampere-bira", "ampere-ordu", "Ampere-ren teorema", "Ampereren lege"), HiztEn (eta AS: ampere metroko), Euskalterm 5 (eta "ampere-ordu", "ampere-bira"); amperemetro : AB38 6 (eta "amperemetro termiko"), HiztEn, Euskalterm 1; amperimetro : AB38 3; anpere : LurE; anperemetro : AB38 2, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

Bestetakoak: ampere : ElhHizt, HiruMila; amperemetro : ElhHizt, HiruMila; anpere : EuskHizt, EskolaHE; anpere-ordu : EskolaHE (AS); anperemetro : EuskHizt. Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FB, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Hiztegi berezituetako datuak

ampere , amperemetro : Fisika Hiztegia, Teknologia Mekanikoa/2.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: anpere / HiztEn: + / LurE: anpere / ElhHizt: + / EskolaHE: anpere.

Araua aldatzea proposatu da.

Lantaldearen irizpideak
Euskaltzaindiaren esku utzi da forma bat aukeratzea

auzi orokor oraindik bideratu gabea da nola hartu behar diren izen propioetatikook: a) -mp- da nazioarteko forma (eta hori darabilte sektorekoek), baina b) erdaraz beste guztiak ere -mp- formakoak direnez, mugatua da irizpide horren indarra, euskaraz baita arrotza -mp- grafia.

Informazio osagarria
Batasuna egiteko bidea eskaintzen duen forma

Ik. anpere (EArauB-ko berrietan arautu du gero Euskaltzaindiak)

Maileguen egokitzapen sistematikoa

-mp-/-np-.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

 - [E301]: "Euskaltzaindiak azken orduan anpere hitza erabaki du. "algebra" hitzarentzat esana errepika daiteke. Horrez gain, nola idatzi beharko ote ditugu orain erabiltzen ditugun eta anpere bezala izen berezietatik eratorritakoak diren "coulomb", "watt", "volt", "gauss", "hertz", "henry", "maxwell", "tesla", "newton" eta beste hainbat eta hainbat? Euskaltzaindiak erabaki arte erabili gabe ezin dugu egon, bistakoa denez" (2000-10-09)

 - [E301T]: "ik. 2001eko urtarrilaren 4ko ohar zabala". (2001-01-04)

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: 'Orokorragoa denez gero, agidanez, hobe da 'ampere* e. anpere' jartzea, eta, gero, anpere eta anperometro zerrendaratzea'.

 - [E208]: 'ampere, amperemetro: nazioarteko forma #mdash#mp- duna da, Ampere fisikariaren izen propiotik heldua. Nazioartekotasunaren izenean #mdash#mm- (immunologia adibidez) onartu badugu, zer erreparo dugu kasu honetan berdin jokatzeko. Euskaldun fisikariek bide hori onartu zuten aspaldian'.

 - [E101]: 'bat dator'.

 - [E116]: 'bada txosten bat, hitz hori egunero-edo erabiltzera behartuak daudenek egina (Elhuyarreko Iñaki Azkune, Sagra Barandiaran, Elixabete Etxeberria, Antton Gurrutxaga eta Alfontso Mujikak sinatzen dute), eta hor eskatzen dute 'anpere' ez baizik 'ampere' jartzea, urteetan hala erabili izan dutelako. Nik ez dut eragozpenik onartzeko eta horrela onartzeko, mp-rekin. Hala ere, hizkuntzaren ikuspuntutik eztabaidagarria da ematen dituzten arrazoiek holako pisua duten. Izen berezi batetik eratorritako unitateek normalean errespetatzen dute jatorrizko ortografia hizkuntzetan zehar. Hori da joera nagusia, nahiz beti ez den betetzen. Bestetik, ez da harritzekoa ingelesak, gaztelaniak, italierak, frantsesak, alemanak, danierak, suedierak, etabarrek 'mp' jartzea ('ampere'), hizkuntza horien ortografiak ez baitu onartzen 'np' segida. Ez da hori, ordea, euskararen kasua, euskarak zerbait onartzen ez badu 'mp' delako. Beraz, 'anpere' esatea egokia da guztiz hizkuntza honetan. Hala ere, tradizio hori badenez, eta 'ampere' erabiltzea ere jatorrizko izen bereziarekin bat datorrenez, hau proposatuko nuke: ampere / amperemetro / anpere* e. ampere / anperemetro* e. amperemetro'.

 - Erabakia: Erabakia (2002-10): '#mdash#'. EArau 124: 'anpere / anperemetro'.

 - Erabakia: Euskaltzaindiaren 2013-06-28ko osoko bilkuran onartutakoa.

 - Erabakia: Osoko bilkura (2014-12-19): ampere [-n- -> -m- aldatu]

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.