Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza aldatu bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

aldatu, alda/aldatu, aldatzen
1 du ad. Zerbaiten edo norbaiten ordez kideko bat jarri edo hartu. Izena aldatu du. Ikastetxeko zuzendaria aldatu zuten.
2 da/du ad. Erabili den arropa erantzi eta beste bat jantzi. Egunero aldatzen da (arropaz). Ez du aldatzeko atorrarik, ez etzateko oherik.
3 da/du ad. Animalien azalaz, ileaz edo lumez mintzatuz, zaharra galdu eta berria sortu. Une horretan, dokumentalean suge hori bat azalez aldatzen ari zen.
4 du ad. Desberdin bilakarazi. Asmoak aldatu. Gobernu berriak zenbait lege aldatuko ditu. Norabidea aldatu. Esan dudanak ez du ezer aldatuko. Hezkuntzak alda dezake izateko modua. Ezkontzeak ohiturak aldatu dizkio. Zerbaiten itxura aldatu.
5 da ad. Desberdin bilakatu, aldakuntza bat izan. Harrezkero asko aldatu dira gauzak. Azaleko hotsak aldatu dira hor, ez adizkien egitura. Kolorea aldatzen zaienean. Hizkuntza bera aldatuz joan zaigu.
6 du ad. (Atmosferako gertakariez mintzatuz). Haizea aldatu du. Eguraldia aldatzen hasi du.
7 du ad. Landareez mintzatuz, landatu. (Dagokion osagarriak -n atzizkia hartzen du). Baratze atzean hiru zuhaitz gazte aldatu ditut.

Aztergaia: aldatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1993-10-20 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

aldatu, alda, aldatzen. da/du ad.

Zerrenda osagarriak

IparKazet (Justizia): commuer: aldatu .

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehitzeko eskatuz: -ra aldatu, -z aldatu .

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

aldatu, alda, aldatzen

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

da-du ad.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [I108]: "'paperera aldatu'" (1993-02)

Euskaltzainen oharrak

 - [E116]: 'Nire ustez, lehenbiziko azpisarrerak ere adibideak beharko lituzke: 1. Eibartik Gasteiza aldatu zuten 2. Menditik herrira aldatu zen'.

 - Erabakia: Erabakia (2002-07): 'aldatu alda, aldatzen. da/du ad. / -ra aldatu 1 du ad. '-ra eraman, ekarri' Eibartik Gasteiza aldatu zuten. 2 da ad. 'bizitzera joan, egoitza aldatu' . Menditik herrira aldatu zen, / -z aldatu 1 du ad.: Liburuak lekuz aldatu ditugu. 2 da ad.: Laster aldatuko gara etxez'.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.