Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza abere bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

abere
1 iz. Ugaztun nagusia, piztia ez dena, eta bereziki etxaldeetan lanerako erabiltzen dena edo janaritarako hazten dena. Behiak, zaldiak, arkumeak eta gainerako abereak.
2 iz. Animalia, batez ere ugaztuna. Zertako egin zituen izarrak, abereak, hegaztiak, arrainak eta lurgainean ikusten diren piztia mota guztiak? Abereetatik batek ere ez du mintzorik baizik gizonak. Geldi, geldi —dio lehoiak—, ni naiz abere guztien buru eta nagusia. Ez gaituk abere basak.
3 adj. Abereari dagokiona, abereen gisa jokatzen duena. Bere gizon aberearen eskuetan. Bazeukan euskaldun egoteko xede zin bat, nahikari abere bat.

Esaera zaharrak

Abere gaiztoa da gorrotoa.

Aztergaia: abere

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-11-26 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

abere, abel-

Jatorrizko forma

abere, azienda

Euskaltzaindiaren Arauak

AS: abere xehe, abere-hiltzaile iz.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

erants azpisarrera gisa: abere-talde.

Informazio lexikografikoa
Adiera(k) edo arlo semantikoa

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: 'Horren azpisarrerak hamaikatxo izan daitezke. Honako hauek, behintzat, ezinbestekotzat har daitezke: a) abere beltz: 'txerria'; abere xehe definizio eta guzti onartuz gero, hori ere jasotzea komenigarri izan daiteke. azienda beltz azpisarrera arautua dugu dagoeneko Hiztegi Batuan. Abere larri-rekin egitea proposatzen den bezala (ikus Satrustegiren oharra), hau ere sar daiteke. b) abere-hiltegi. Hori agertaraztea komeni da, abere-hiltzaile jaso den heinean. c) aurrekoez gain, beste bi hauek gehi daitezke: abere(-)azoka eta abere(-)lapur' (2001-03-26).

 - [E113]: '[a] Abere beltz sintagma gutxitan agertzen da corpusean (hiruzpalau agerraldi), eta adibide urri horien artean, Orixeren bat bada, non ez baitagokio adiera horri ('ganado caballar' adierazten baitu hartan). OEHan aipatzen diren lekukoen artean Lhande dugu; honen arabera, haatik, abere beltz, ez da baitezpada 'txerria', basurdea ere izan baitaiteke; honela dio: 'bête porcine (sanglier, etc.)''.

 - [E123]: 'Dudarik gabe ondo osatuak daude. OEHn ez dator abere-ren azpisarreren artean. Entziklopedia laburretan ere ez dira ageri. Hauen beharrik dugun aztertu beharko genuke'.

 - [E123]: '[b] hiltegi bera ez ote nahikoa? Hala definitzen du Eskolarako Hiztegi Entziklopedikoak: "abereak hiltzen diren etxea". Eta Hiztegi Entziklopedikoak: "animaliak hil eta larrutzen diren toki edo lantegia". Eta OEHn ere hiltegi-ren bigarren adiera horixe da, 'matadero''.

 - [E113]: 'Ados MArekin'.

 - Erabakia: Erabakia (2001-03-30): 'abere beltz azpisarrera sartzeko proposamena, eztabaidaren ondoren, erretiratu egin du azkenean ohargileak berak; abere hiltegi sartzea ez da onartu; aski da hiltegi sarrerarekin. Beraz, ez da onartu oharra. Abere azoka [...] ez da hiztegian sartu beharrekotzat ikusi. Abere lapur sartu ala ez bozkatu da: 9 alde, 1 kontra. Beraz, abere(-)lapur sartuko da'.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.