Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza abar bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

abar
1 iz. Zuhaitz- edo zuhaixka-adarra, bereziki egur gisa erabiltzen dena. Haritz abarra. Abar txikia. Abarrak biltzen.
2 iz. Hondakina. Ikatz abarrak.
3 iz. Balio gutxiko gauza.

Esaera zaharrak

Abar su, laster su.

Aztergaia: abar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1993-09-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

abar 'adar txikia' / AS: eta abar (eta abar luze bat joskera desegokia da).

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

Euskaltzaindiak arautu berriez aipatu da: a) formak bere horretan onartu behar dira; b) izatekotan, azalpena aldatzeko eskabidea egin dezake lantaldeak; c) ez, ordea, esan duenaren kontrakoa esanaraziz. Kasu honetan, "eta abar luze bat eraikuntza desegokia da" oharra kentzeko eskatuko da.

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

eta abar

Zerrendako formaren laburdura

badu ohizko laburdura: etab.; honen parekoa da etc.

Forma zuzenaren inguruko erabilera okerrak

eta abar luze bat eraikuntza desegokia da

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

adar txikia

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E208]: "Adar forma hedatuagoa den arren, mendebaldeko abarra ere kontutan hartu beharrekoa da. Alde batetik, abar hitza hegoaldetik gutxienez Lizarraraino heltzen zen, eta gaurko erdaraz ir a por abarras ere esaten omen da, eta bestetik anbiguotasunezko kasu batzu garbitzeko ezin hobeki dator. Nola bereiztu, adibidez, Istanbul ondoko "El cuerno de oro" eta Frazer-en "La rama dorada", batari "Urrezko adarra" eta besteari "Urrezko abarra" esan gabe?. Bestalde, Kiriki-oren garaitik abarra hitzak sarrera handia izan du literaturan besterik gabe baztertzeko" (1993-01-18)

 - [A104]: ""etab." laburdura aipatzen da, baina ez "e.a.". Ez ote onargarria?" (1994-05-18)

 - [E114]: XK-k proposaturik, ABAR hitza eskaintzen duzue ADAR 'rama'ren sinonimo bezala. Baina gauza jakina da berba horrek arrama ihartuak adierazten dituela/zituela. | Gero eskainiko duzue beharbada, autore berak proposaturik, URDE ZERRIren sinonimo bezala. Baina ez dut uste gauza bera direnik, ez nire ama zenarendako. Entzun elkarrizketa hau, nik berarekin Bakaikun gure etxean izan genuena (1969, irailean): | Amak: "Lau urde dekatzau". | Nik: "Eta ura?" | Amak: "Ura ezta urdiá, ura txerri gaztiá da". | Beharrezkoa bada, errepikatuko dut hau bere garaian" (1994-07-28)

Euskaltzainen oharrak

 - [E109]: 'Eta abar luze bat horren gainean kalkoa dela esaten bada, baina hori bakarrik, orduan jendeak uler dezake zilegi dela' (2001-01).

 - [E123]: 'Bada tartean Hiztegi Batuko lantaldearen eskaera ohar hori kentzeko eskatuaz'.

 - Erabakia: Erabakia (2001-01-26): 'Kalko desegokia dela esatea aski dela esan da. Horren ordez erabil eta abar, eta abar. Hala onartu da'.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.