poesia - Literatura Terminoen Hiztegia

Aurkitutako sarrerak:

kontapoesia
poesia

 
KONTAPOESIA

Istorio bat kontatzen duen poesia da kontapoesia. Oso luzea izan daiteke his toria hori, hala nola, herri baten kondaira mitologiko-historikoa, baina oso laburra ere bai, esate baterako, gertakari bihozti edo xumeen adierazpen idilikoa. Kontakizun baten berezko egiturapean eta lauki barruan kokatzen dira eta garatzen ekintzak eta eszenak, sekuentziak eta azpisekuentziak, eta horiek behar den beza la nabariarazteko teknikak eta baliabideak. Beraz, ez da gaien konposizioa baka rrik, baizik eta konposizioko zati bakoitzari dagokion tratamendua emateko teknika eta nahi den erliebea bistaratzeko dauden prozedurak. Eta, azken batean, ikuspe gi eta gustu molde baten ondorio da kontapoesiarekiko atxikimendua, uste izaten delako, filosofiaren aldetik eta estetikaren aldetik, gaitasun propioa duela kondaira baten inguruan landutako poemak.

Kontapoesia hitza narrazio bat neurtitzetan ematen duen generoa izendatzeko sortu zen, 1989ko Billabonako Ahozko Literatura Jardunaldietan (A. Zavala, Euskal erromantzeak , 2000). Erromantze edo balada generoari euskal izena ematea zen helburua, haren bi ezaugarri nagusiak bilduko zituen izenez: hitz neurtuan poema narratiboa izatea. Eragozpenak ikusten ditu Zavalak hitz hori erromantze edo bala da ordez erabiltzeko, ordea; besteak beste, eremu zabalegia hartzea eta tankera narratiboa duten hainbat bertso berri barne hartzea, hala nola, “Markesaren alaba”. Ohargarri da, nomenklatura aldetiko oharrak osatze aldera, genero horretako sor karientzat oso hedaturik egon zela garai historikoetan eresi hitza; gogora, esate baterako, A. Oihenartek eresi hitza azaltzeko dioena : “ Récit, vieille chanson qui contient quelque histoire ou narration” .

Poesiaren euskal eremura bilduz, baladak deituriko saila da zaharrena eta bereiziena, hiru aro hartzen dituela: 1) Testu zaharrak, Erdi Aroaren ilunabarrekoak; 2) Balada tradiziozkoak XVI.-XVIII. mendeetakoak; eta 3) Balada arruntak, XVIII.-XX. mendeetakoak. Bigarren aipamenean, epika genuke kontuan eduki beharrekoa. Berriroko saila da euskal literatur alorrean, olerki “nazionala” ere deritzana: J. M. Hiribarren, Eskaldunac (1853); N. Ormaetxea “Orixe”, Euskaldunak (1950); S. Mitxelena, Arantzazu euskal poema (1949): Euskal Herriaren izaera eta ekintzak goraipatzen dituzte. Hirugarrenik, kondaira idilikoak aipatu behar dira; Lizardiren “Xabiertxoren eriotza” da horren eredu jakingarria, eta antzeko poemak ondu zituzten gerra aurreko eta gerraosteko euskal poetek. Eta laugarren, narratibak euskal literaturaren azkenaldian hartu duen garrantzizko garapenean, joera honen barruko poetek landutako emaitzak hartu behar dira gogoan, B. Atxagaren eta J. Sarrionandiaren kontapoesia adierazgarri jotzen dela. Bestalde, ohartarazi behar da bertsolaritzak ere bere lana egin duela kontapoesia sailean, bereak dituelarik balada arruntak; egin ditu, baita ere, arnas epikoa duten poemak, hala nola, J. K. Zapirainen Brabanteko Genovevaren bizitza arrigarri miragarria (1929); hainbat eta hainbat kronika, bereziki gerrakoak; bertsopaperetako mila kontakizun historiko eta istoriotakoak.

[J. M. L.]

Ikus, halaber, B ALADA , B ERTSOLARITZA , E PIKA , I DILIOA , N ARRATIBA .

Estekak:

Beste hizkuntzatan:

es: poesía narrativa
 fr: poésie narrative
 en: narrative verse

 
POESIA

Poesia terminoa poiesis hitz grekotik dator, eta sorkuntza, asmakizuna eta fik zioa zuen esanahia; ondorioz, obra literario oro poesiatzat jo zitekeen. Literatur teo riaren iturriei begiratzen bazaie, berriz, poesia ez zen luzaroan generoetan sartu, izendatze orokorra baitzen, dramatikoa eta narratiboa biak poetikoak baitira, erran nahi baita, etimologiak dioen bezala, sorkuntza lanak. Halarik ere, garaiez garai, poesia, eta bereziki lirika, hirugarren genero berezi gisa agertu eta finkatu da erro mantizismoaz geroztik.

Hain zuzen ere erromantizismoaren eraginez, poesiaren izaera definitzeko saioek beti gogoan izan dute poesia gizakiaren historian dagoela errotuta, gizakia rekin batera sortzen baita, emozioak azaldu eta mintzatzeko gai denetik. Poesiaren definizioa egiten saiatu diren adituek alderdi hori azpimarratu izan dute: Questions de poétique n R. Jakobsonek dio olertia definitzeko ez-olertiarekin erkatu behar dela, eta, halaber, ez dela erraza olertia ez dena adieraztea, izan ere, olertia lilura eta magiarako bigarren ahalmen bat da, eta haren muturrean hizkuntz komunitate batek erarik ohizkoena duen hitz laua dago. F. García Lorcak berak ere esan zuen olerkari batek ere ez dakiela zer den olertia.

Olertia definitzeko ahaleginaren barruan zenbait ikuspuntu atzeman daitezke. Munduari buruz ideiak finkatzeko kezkak olertia “entusiasmotzat” hartzera eraman zuen Platon. Inspirazioa poesiaren kontzeptuari lotu-lotua da: Platonen poetikan, erran daiteke egilearen kontzientziatik hara jarria dela poemaren iturria. Jainkoek, Musek ala indar ezkutuek eman inspirazioaren emaitzetarik sortzen da poema lite ratur tradizioarentzat; sineste horrek anitz itxura hartu du denboran zehar, eta XX. mendean oso eztabaidatua izana da. Aristotelesentzat, olertia “naturaren imitazio ederra” bazen ere, Juan Ramón Jiménezek, bizitzaren zati luze bat bere olertia defi nitzen saiatu eta gero, olertia “landutako instintoa” zela adierazi zuen eta bere kide

A. Machadorentzat “espirituaren taupada sakona” (“honda palpitación del espíri tu”).

Poesia edo Olertiaren definizioak zailtasunak eragiten ditu: batik bat sorkuntza da, eta irudimenak berebiziko garrantzia du. Olertiaren eremua mundu osoak eta giza irudimenak asma ditzakeen mundu guztiek osatzen dute. Olertia ez da zientzia, artea baizik, eta artea forma da, ez besterik. St. Mallarmé olerti adituaren iritziz, bertsoak ez dira ideiez egiten, hitzez baino. Olertiak bere mintzaira propioa du, gainerako herritarrena bera izan arren. Bereizgarri nagusia besteek bezala idazten ez duen sortzailearen irudi indibidualizatua da, hura irudimenaren arabera konparaketaz, antitesiaz, alegoriaz, pertsonifikazioaz, metaforaz, metonimiaz, hiperbo leaz eta beste figura erretoriko batzuez baliatzen da. Gainera, mintzaira poetikoak zehatza eta laburra izan behar du, zenbait gramatika elementu kenduz, hala nola, juntagailuak. Ideia poetikoak sarritan ez dira prozesu logiko bati jarraituz aurkezten, prosan gertatzen den legez, eta hiperbatonaren erabilerarako eta komunztaduraren arauak hausten dituzten lizentzia poetiko batzuk hartzeko askatasun handiagoa dago.

Ezaugarri formalak ere baditu beraz poesiak. Lehenik, neurtitzaz baliatu da;

XIX. mendearen erdia arte, mendebaldeko kulturan, neurtitza berenaz poesiaren markatzat agertu da; halarik ere, erran behar da ez dela ezaugarri fidagarria, luzaz neurtitzetan idatziak izan baitira bi genero nagusietan sartzen ziren tragediak eta epopeiak. Bestalde, esan bezala, erretorika figurak sarritan agertzen dira poesiaren ezaugarrietan, errealitatearen aipatzeko konparaketa eta metafora bezalako figurak baliatzen baitira. Poesia mailan, Antzinaroko poesietarik, surrealisten olerkietaraino, analogia izan da mintzaira poetikoaren sortzeko prozedura edo bide nagusietarik bat. Bestalde, prosodiak ere badu bere lekua oinarrizko ezaugarri horietan, haste tik musikari lotua izana baita poesia, Orfeoren figura lekuko.

Sail asko izan ditu poesiak; hala, poesia epikoa sortu da oso antzinatik, eta gor teko poesia motak, handikien zerbitzuko idatziak, odak, gorazarreak, eta abar. Baita lirika edo niaren poesia ere, zeinetan funtsezko zatiketan lirika molde herrikoia edo herri lirika deritzana eta lirika landua edo kultua bereizten diren. Denborarekin, azken mota horrek, molde lirikoak, du gaina hartu poesiaren historian.

Lirismoaren ezaugarri nagusitzat honako hauek aipatzen dira: esakuntza mai lan, poeta bere izenean mintzo da, bere sentimenduak ditu mintzagaitzat hartzen eta erakusten. Badirudi bere buruari buruz ari dela edo finkatu gabe gelditzen den hartzaile bati buruz zuzentzen duela bere mezua. Idazlan poetikoak bere baitan dauka helburua. Horregatik, R. Jakobsonek argitu dituen hizkuntz funtzioetan, poe tikoa deitu funtzioaren bidez azpimarratu du literatur idazkietan eta bereziki poesian mezua beretzat, hizkuntza edo formarentzat landua zela. Bururatzeko, erran behar da egituren arabera sailkatu ohi direla poemak: egitura finkatua dutenak badira, hala nola, “balada” (zortzi edo hamar neurtitzetako bertsoak eta lau eta bost neur titzetako igortzea) edo “soneto” edo hamalauduna (hamalau neurtitzetako poema) adibidez. Egitura finkatu eta neurtitz gabekoak: neurtitz libreetan idatzi olerkia, pro-saz idatzitakoa edo berdin prosa poetikoa. Ageri denez, nekez osatu den genero liriko hori, irekiz eta deseginez edo prosan urtuz joan da XX. mendean zehar.

Zenbait sailkapenen arabera, hiru olerti mota bereiz daitezke. Lehenengoa fono-semantiko edo osoa deritzana da eta erritmoak eta errimak zehazten duten bertso erregularra du ezaugarri; adibidez, Ch. Baudelaireren Les fleurs du mal(1861). Bigarrena poesia fonikoa da, zeinean hizkuntzaren hots baliabideak baino ez baitira erabiltzen. Hirugarrena, aldiz, “prosazko poema” da. Kasu honetan hizkuntzaren hots baliabideak erabiltzen ez direnez, arlo metriko-fonikoa garatu gabe duen nolabaiteko olerti edo poema semantikoa sortzen da, hau da, neurria eta erri ma errespetatzen ez dituen bertso librea; adib, Arthur Rimbauden Une saison en enfer ( Denboraldi bat infernuan , M. Lasa, 1991).

Beste alde batetik, olertiaren jatorria zehaztea ezinezkoa gertatzen da, baina ziurra da gizakiaren adierazpen artistikoekin batera agertzen zela kantu tribal, fol kloriko eta abarretan.

Olerti moduen artean, lirikoa, epikoa, dramatikoa, bukolikoa, hutsa edo poesia purua eta lan honen mugak gaindituko lituzketen beste batzuk ere aipa litezke, hala nola, olerti tragikoa, komikoa, klasiko-abangoardista, erlijioso-profanoa, soziala, eta abar.

  1. Poesia lirikoa . Batez ere arlo subjektiboa azaltzeko erabiltzen da, sentimen du indibidualizatuez baliatuz. Olerti epikoan ez bezala, ez da gertaera historiko baten agerpen eta sorkuntza soilera mugatzen, eta gertaera horrek olerkariaren bai tan eragiten duen sentimendua adierazten du.
  2. Poesia epikoak gertaera historiko baten alderdi objektiboa azaltzen du batik bat, gertaera horien deskribapena eta narrazioa bere alderik funtsezkoena izanik. Ez da olerkari baten kantu indibidualizatua eta subjektiboa, kolektibitate baten adie razpena baizik.
  3. Poesia dramatikoa arlo subjektibo-objektiboa agertzeko aplikatzen da. Ez da gertaeren kanpoko edertasun objektiboa edo barneko edertasun psikologikoa azaltzera mugatzen, era erreal eta bizian ekintza erakustera baizik. Iturri nagusia giza pasioa du, eragile dituen gatazka, borroka eta jazoera tragiko guztiekin.
  4. Poesia bukolikoa landa bizitzari, bereziki artzainei, loturiko poesia generoa da. Bukolismo poetikoa (egile batzuek arkadismo izena ematen diote) K.a. III. mende hasieran Sirakusako Teokritoren bertsoetan agertu zen, baina batez ere P. Virgilioren Eglogak dira ezagunak, Teokritorengandiko inspirazioaz, landa bizitzaren beharra azpimarratzen dueneko literatur lanak. Euskarara itzuli dituzte haren lanak

A. Ibiñagabeitiak ( Bergiliren unai eta alor-kantak , 1992) eta I. Ruiz Arzallusek ( Virgilio. Bukolikak eta Georgikak , 1997)

5. Poesia hutsak edo puruak itxuraz gizatartu gabeko edertasun estetikoa ikertzen du, soilik elite batek –J.R.Jiménezek “la inmensa minoría” deituriko gutxiengo handiak– uler ditzakeen sinbolo hermetikoak erabiliz. Moguer-eko oler kariak “obra eta ez obrak” aldarrikatzen zuen, olertiari ez dagozkion elementuak bahetuta eta beti gero eta perfekzio handiagoa bilatuz.

Olertia aldakuntza historiko batzuei loturik egon da; hala ere, funtsean, bere senari eutsi egin dio. Erdi Aroan, bulkada erlijiosoak neurri handi batean olertia Jainkoari zuzendua izatea eragin zuen. Errenazimentua heltzean, mundu grekolatindarrerako itzulera eta humanismoranzko joera gertatu zen. Barrokoaren iristearekin batera, XVII. mendean, olertia hizkuntzaren aberastearengatik ederrago egin zen. XVIII. mendeak arauarekiko erabateko errespetua eskatzen duen neoklasizismoa ekarri zuen. Bertsoari ezarritako mugapenek XIX. mendeko erromantizismoa ren etorrera prestatu zuten, iraultza sentimentalean oinarritutako olerti lirikoari bidea eginez.

XIX. mendearen bigarren zatiaren eta XX.aren hasieraren artean olertia guztiz berritu zuen mugimendu kate bat jazo zen. Hitzarekiko kultua eta bertsoaren musi kaltasun edo sonoritatearen bilaketa dira Ch. Baudelaire, P. Verlaine, St. Mallarmé eta A. Rimbaudek bultzatu zuten frantziar sinbolismoaren ezaugarririk behinenak eta haien jarraitzaile dira modernismoaren sortzaileak esparru hispanikoan (R. Dario eta A. Machado). 1914-1918ko gerraostetik aurrera Frantzian dadaismoa eta aban goardismoa sortu ziren, edozein kutsu tradizional hautsi nahian, eta haietatik surre alismoa eta kreazionismoa jaio ziren.

Mugimendu horietan ez bezala, Espainian belaunaldi ez-borrokalari bat sortu zen, “27ko belaunaldia”. Olerkari horientzat olertia aldakortasunari nagusitzen zaion fenomeno unibertsala, arte transzendentala da, errealitate hautsezina, hilezkorra eta gorena, eta egunerokotasuna gainditzen du. Berezi izan nahi zuten mintzaira ilun eta bihurria erabiliz, tradizio literarioen aurka bortxazko protestarik egin gabe. Aipatutako belaunaldiko olerkariak honako hauek dira: P. Salinas, J. Guillén, F. García Lorca, R. Alberti, L. Cernuda, V. Aleixandre, D. Alonso, G. Diego, M. Altolaguirre eta abar. Antzinako maisuekiko ( Góngora) eta aurreko olerkari hurbile kiko (M. Unamuno, A. Machado eta batez ere J. R. Jiménez) begirunea zuten.

Euskal olertiari dagokionez, euskal literaturaren historiak XVI. mendetik badu poesia kultuaren tradizioa eta baita narratibak baino bizitza luzeago eta balio este tiko gehiago ere. Historikoki muga bat ezarri daiteke XX mendearen eta aurrekoa ren artean, izan ere, Gerra Zibilaren aurreko idazle nagusiek Lizardi, Orixe eta, Lauaxetak mugarria ezarriko baitute lirika kultuaren bilakaeran, eta gudaostekoek ekarpen horri eduki existentziala eta soziala eransten asmatuko dute (G. Aresti, B. Gandiaga eta J.M. Lekuona). J. Miranderi aipu berezia egin behar zaio, darabiltzan gai berriengatik eta Frantziako sinbolismoaren ekarpenagatik. Gainera, B. Atxagaren eskutik Etiopia (1978) liburuak hizkuntza haustura dakar, zaharrak astin du eta bide berriak urratzen ditu hizkuntza eta literatura arloan.

[G. A.]

Ikus, halaber, E PIKA , L IRIKA .

B IBLIOGRAFIA

A LONSO , D.: Poesía española, Gredos, Madrid, 1950.

B OUSOÑO , C.: Teoría de la expresión poética, Gredos, Madrid, 1970. C ASSOU , J.: Encyclopédie du symbolisme , Ed. Somogy, Paris, 1979. C UDDON , J.A.: Dictionary of Literary Terms and Literary Theory . Penguin, London,

1977 . M ICHAUD , G.: L’œuvre et ses techniques , Librairie Nizet, Paris, 1957 . R AYMOND , M.: Vérité et poésie , Ed. de la Baconnière, Neuchâtel, 1964 . Z ARDOYA , C.: Poesía española del siglo XX, Gredos. Madrid, 1974 .

Estekak:

Beste hizkuntzatan:

es: poesía
 fr: poésie
 en: poetry

Sede principal

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Centro de Investigación

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Sedes

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Asociación

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper