kontalari - Literatura Terminoen Hiztegia

 
KONTALARI

Hizkuntza arruntean, istorio bat kontatzen duenari kontalari deritzo (lat . narrator, narratoris ). Literatur testuei dagokienez, eta bereziki narratibakoei, mintzaldia enuntziatzen duen fikziozko izakia da kontalaria. R. Barthesek “paperezko izaki” gisara definitu zuen, gertakizunen kontaketaz, pertsonaien aurkezpenaz, leku-den boren zehaztapen eta deskribapenaz.... hau da, testu barneko elementuen antola ketaz arduratzen da. Esan daiteke autoreak hitza ematen diola kontalariari eta, horrekin batera, kontakizun duenari buruzko informazioa. J. L. Borgesek zioen modura, idazleak zenbait maskara erabiltzen ditu testua antolatzeko: kontalari bat aukera dezake (1.go, 2. edo 3. pertsonan), edo aurkitutako orri batzuen transkri batzaile edo argitaratzaile gisa ager daiteke (hala nola, Camilo Lizardi erretore jau naren etxean aurkitutako gutunaren azalpena edo Leturiaren egunkari ezkutua ...

testuetan) edo noizbait entzundako istorio baten aurkezle huts gisara azal daiteke. Anitzak izan dira Historian zehar kontalariak izan dituen adierazpideak: hastapene tako kontalari-historialari edo kontalari-lekukoetatik hasita, poliki-poliki euren prota gonismoa leuntzen joan diren kontalari modernoetara pasa baita. Kontalariak eta narrazio moduek duten garrantziaren adibide aipagarria da, ezbairik gabe, R. Queneauren Exercices de style (1947) zeinetan, 98 modutan kontatzen baita ger takari bera (X. Olarra, Estilo ariketak, 2005).

Kritikari gehienen aburuz (T. Todorov, R. Barthes, G. Genette, S. Rimmon-Kenan....), kontalariak ematen die narraziozko testuei euren ezaugarririk berezkoe na. Beste modu batera esateko: kontalaririk gabeko narraziozko testurik ez dago, eta, ondorioz, kontalaria bihurtzen da literatur genero narratiboa besteengandik, dela genero dramatikoa, dela lirikoa, gehien bereizten duen ezaugarria. Beraz, testu barneko enuntziatzaileari deritzo kontalari, eta, hori onartuz, ez da zilegi idaz learekin, hau da, testua idazten duen haragizko sortzailearekin nahastea, ezta idaz le roletan ager daitekeen fikziozko sortzaile batekin nahastea ere. Idazlea eta ira kurlea testuz kanpo kokatzen dira, baina idazle inplizitua / irakurle inplizitua batetik, eta kontalaria / narratarioa bestetik, testu barnean kokatzen dira. Bost funtzio egotzi zizkion G. Genettek kontalariari: funtzio literarioa (kontaketari dagokiona), antolaketa funtzioa, komunikatze funtzioa, lekukotza funtzioa eta funtzio ideologi koa . L. Dolêzelen aburuz, lehenengo biak bakarrik dira nahitaezkoak. Horretaz gain,

G. Genettek hiru alderdi hartzen ditu kontuan kontalariaren azterketari ekiten dio nean.

Narrazio denbora : Gertakizun baten kontaketa gertatzen ari den mementoan bertan gauza daiteke (aldi bereko kontaketa), gertatu eta handik denbora batera ( gertatu osteko kontaketa ), edo gertatu baino lehen (gertatu aurreko kontaketa).

Kontaketa maila : hainbat literatur lanetan ikusi dugunez, istorio bateko pertso naia istorio berri bateko kontalari bihur daiteke, modu honetan, kontaketa mailak ugarituz. Halaxe gertatzen da, adibidez, B. Atxagaren Obabakoak (1988) liburuan non kontaketa nagusi baten barruan, hau da, Obabaranzko bidaia kontatzen duen horretan, hainbat pertsonaia, Montevideoko osaba kasu, istorio desberdinen konta lari bihurtzen diren. G. Genettek “diegesi” hitza darabil guk S. Rimmon-Kenani jarraituz, “istorio” erabili dugun zentzu berean. Genettek dioenez (1972: 238), “narratiba batean kontatzen den oro, narratiba hori sortu duen ekintza narratiboa baino goragoko mailan kokatzen da” . Hiru kontaketa maila bereizten ditu kritikari frantsesak: maila estradiegetikoa, maila (intra)diegetikoa eta maila metadiegetikoa. Ikus “Kontaketa maila”.

Pertsona: Atal honetan zehazten da kontalariak istorioan duen parte hartzea. Kontalariak istorioaren garapenarekin inongo erlaziorik ez daukanean, heterodiege tikoa (adibidez, B. Atxagaren Gizona bere bakardadean, 1993) da (3. pertsona gramatikala darabil normalean). Aldiz, istorioko pertsonaia denean homodiegetikoa izango da eta protagonista denean autodiegetikoa (R. Saizarbitoriaren Bihotz bi. Gerrako kronikak , 1996) .

Bestalde, aipatutako ezaugarriez gain, kontalariaren presentzia eta agertzeko moduak sailkatu nahi izan dituzten hainbat proposamen egin izan dira literatur kri tika garaikidean. N. Friedmanek “Point of View in Fiction” (1955) artikuluan, esaterako, kontalariaren presentzia moduak laburbiltzen dituen tipologia ezaguna proposatu zuen. H. Jamesen “Esan” ( telling ) eta “adierazi” ( showing ) arteko ezber dintasuna kontuan hartuz, sailkapen zortzikoitza proposatu zuen Friedmanek kon talariaren subjektibitate maila handienetik objektibitate maila handienerainoko zerrenda eginez: orojakintza editoriala (kontalari orojakile iruzkingilea, Tx. Agirreren eleberrietan azaltzen dena), orojakintza neutrala (kontalari orojakilea darabilena), ni-lekukoa, ni-protagonista, orojakintza mugatu anitza (zenbait pertsonaiaren ikus puntuak antolatzen du istorioaren aurkezpena), orojakintza mugatua (pertsonaia bakar baten ikuspuntutik aurkezten da istorioa), kontaketa dramatikoa (eszena moduan antolatutako kontaketa) eta kamara moduko kontaketa (kontaketa beha viorista). Sailkapen horretan ikuspuntuari zegozkion berezitasunak ere hartzen ziren kontuan, urte batzuk geroago, G. Genettek “modu” ( nork dakusa?) eta “ahots” ( nork kontatzen du?) galderez bereizi zituen atalak, hain justu.

1955ekoa da, halaber, F.K. Stanzelek “egoera narratibo”ei buruz kaleratutako lan interesgarria. Hiru egoera narratibo bereizten ditu Stanzelek: autoriala (istorioaz kanpoko kontalari orojakilea darabilena), pertsonala (kontalaria istorio barneko pertsonaia bat da; hirugarren pertsona darabil) eta Ich-Erzählung edo 1go pertso nako narrazioa, (kontalaria istorio barneko pertsonaia da; lehenengo pertsona dara bil). Sailkapen hirukoitz hori seikoitza bihurtu zen F.K. Stanzelen 1979ko liburuan, eta G. Genettek esan bezala, pertsona (1. edo 3.a), modua eta ikuspuntua (kanpo/barne fokalizazioa) bezalako alderdiak hartzen zituen kontuan. J. Lintvelt (1981) edo G. Genette (1983) izan dira egoera narratiboen sailkapen berriagoak proposatzen ahalegindu diren beste kritikari ezagun batzuk.

Azkenik, kontalari eta pertsonaien arteko harremanak aztertu izan dira, euren jardunen analisitik abiatuz. Antzinatetik zetorren diegesi/mimesi oposaketa, telling/showing arteko bereizketa bihurtu zen H. Jamesen lanetan. G. Genette, MacHale... eta bestek egindako azterketetan, kontatzeko molde mimetikoenetatik (eszena batean pertsonaien solasaldiak transkribatzea), kontatzeko molde diegeti koenetaraino (kontalariaren ahotsa gailentzea) aztertu zuten. Zerrenda horretan, besteak beste, pertsonaien esanak eta pentsamenduak narratzeko modurik ezagu nenak zehazten dira, hala nola, zehar estiloa, zehar estilo askea, bakarrizketa aipa tua eta barne bakarrizketa . Aipatutako lau kontatzeko molde horietan, gradazio nabarmena kausi daiteke, kontalariaren ahotsa agerikoa den kontatzeko moldeeta tik (zehar estiloa, kasu), ahots hori erabat desagertzen den kontatzeko moldeetara (barne bakarrizketa).

[M. J. O.] B IBLIOGRAFIA B AL , M.: Teoria de la narrativa , Cátedra, Madrid, 1985.

B ENNET , A.; R OYLE , N.: Introduction to Literature, Criticism and Theory : Key Critical

Concepts, Prentice Hall, New York, 1999 . F RIEDMAN , N.: “Point of view in Fiction” , in F RIEDMAN , N.: Form and Meaning in Fiction , Georgia University Press, Georgia, 1975 .

G ARRIDO D OMÍNGUEZ , A.: El texto narrativo , Síntesis, Madrid. 1993.

O LAZIREGI , M. J.: “Fokalizazioa: hurbilpen teorikoa eta zenbait aplikapen euska l narratiban”, ASJU , XXV-1 (1991), 3-64 . R IMMON -K ENAN , S.: Narrative Fiction: Contemporary Poetics , Methuen, London ,

1983 . S TANZEL , F.K.: A Theory of Narrative , Cambridge University Press, Cambridge. 1988 .

Estekak:

    Beste hizkuntzatan:

    es: narrador
     fr: narrateur
     en: narrator

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper