errima - Literatura Terminoen Hiztegia

 
ERRIMA

Errima deritza, orokorrean, poema bateko bi neurtitz edo bertso lerroren edo gehiagoren amaierako silaba bat edo gehiagoko fonemen arteko hoskidetasunari. Errima, hortaz, beti lerroaren amaieran kokatzen da, lerroen arteko etenaldiaren aurretik. Mendebaldeko hizkuntza askotan, bestalde, lerroaren amaieran doan hitza ren azentutik aurrerakoa izaten den hoskidetasuna da errima, hala nola, frantsesez eta espainieraz.

Errima baliabide erritmiko bat da, aliterazioan eta zenbait fonemen kidetasune an eta haien errepikapenean oinarritzen diren beste zenbait figura bezala. Hainbat funtzio betetzen ditu errimak: hots berak errepikatuz doinu berezi bat ematen dio bertsoari, eta neurtitzari batasuna ematen dio. Musikari loturiko sentimendu edo zirrara sortzen du irakurle edo aditzaileen gogoan, eta, bestalde, neurtitz bukaeran egonez, bertso lerroak elkarrekin lotzen ditu, izan dadin errima bera bertso, ahapal di edo estrofa osoan, edo besarkatua, parekatua nahiz gurutzatua; horretaz gain, errimak egitura bat eskaintzen du olerkiaren estrofa guztietan, eta, azkenik, errima ri esker, bai musikaren aldetik, eta bai egituren aldetik, betetzen dira olerkigintzak dauzkan bi funtzio nagusiak: funtzio poetikoa eta funtzio estetikoa.

“Rima” edo “rime” hitzaren hedadura semantikoa ezberdina da metrika hizte gian gazteleraz eta frantsesez. Gazteleraz, bertso lerroaren amaierako hoskideta sunari deritzo errima orokorrean, eta errima asonantea eta kontsonantea bereizten dira, asonantea delarik azentuaz geroztiko silabak bakarrik direnean hoskide, eta errima kontsonantea, berriz, azken bokala, kontsonantea eta aurreko silabako boka la ere hartzen dituena. Frantsesez, aldiz, gaztelaniaz errima asonantea denari “aso nance” soilik esaten zaio, eta “rime” hitza azken bokalaz harantzagoko bokalen eta kontsonanteen kidetasuna izendatzeko soilik erabiltzen da. Ingelesez ere, aso nantzia ez da errimatzat hartzen, eufonia edo hoskidetasun motatzat baizik, eta rhyme, aldiz, silaben kontsonantzia formalizatua da.

1.– Bilakaera historikoaMendebaldeko hizkuntza batzuetan, errimaz baliatu izan dira poetak Erdi Aroaz geroztik; “cantares de gesta” eta “jarcha” izeneko arabiar jatorriko konposizioetan azaltzen da lehenik. Hizkuntza klasikoen tradizioan ez zen ezagutzen errimarik eta bestelako baliabide erritmikoez gehiago baliatzen ziren, batez ere silaba luze eta motzak multzokatzen zituzten oin metrikoen konbinaketaz eta aliterazioaz. Halere, T. Navarro Tomasek dioenez, Erdi Aroko latinean eginiko zenbait kantu zibil eta erlijiosotan erabiltzen zen jadanik errima kontsonantea. Baina, orokorrean, Erdi Aroan asonantzia izan zen nagusi kantu herrikoietan, eta errima kontsonantea, aldiz, trobadore eta Mester de Clerecían landu zen bereziki.

J.Cohenek Structure du langage poétique (1966) liburuan azaltzen duenez, gero eta errima landuagoetarako bilakaera gertatu zen historikoki: errenazimentu garaian, bertsoaren neurkera eta lizentzien erabilera zorroztu egin zen, eta errima kontsonante eta zailagoetarako joera hedatu zen Italiatik Mendebalde osora; errima konbinatuak zituzten estrofa moldeak nagusitu ziren, hala nola, endekasilaboa, octava , silva, lira, estancia , eta beste hainbat.

Euskal Herrian ere Erdi Aroko herri tradizioa asonantziari jarraitu zitzaion, hala nola kantu epikoetan, eta berdin lehenengo poesia idatziaren egile izandako B. Etxepare eta Ziburuko Etxeberri. Aldiz, errenazimentu italiarraren eraginpean, A. Oihenartek ( L’art poétique basque , 1665) aurreko bien poesietako errima asonan teak kritikatu zituen, euskal metrikaren prezeptiba sortu nahiz, eta errimaren erabi lera zorrotzagoa proposatuz. Hala, errima kontsonanteak egiteko proposamena eta saioak egin zituen zubererazko azentu tonikoan oinarrituz. Jarraitzailerik izan ez zuen prezeptiba poetiko hori salbuespena izan zen euskaraz azentuan oinarrituriko errima finkatzeko ahaleginetan, izan ere, aditu guztiek baieztatu dutenez (K. Mitxelena, P. Lafitte, P. Altuna, J. Haritschelhar, J. M. Lekuona…), euskaraz azentu tonikorik ez izateak ez du biderik ematen inguruko zenbait hizkuntzena bezalako errima sistemarik eraikitzeko.

Bestalde, XVII. mendeaz geroztik, Europan atzizki edo hitz konposatuetako bigarren osagaia berdina izatean oinarrituriko errima gramatikalak gaitzesteko joera nagusitu zen, errima “errazak” zirela egotzita. Errima errazek sorturiko nekea gain ditzeko, poesiak bi bide hartu zituen bereziki: alde batetik, antzekotasun foniko han dia izan arren esanahi aldetik guztiz ezberdinak zirenak elkartuz (“hazi/hilarazi”); eta, bestetik, kategoria gramatikal ezberdina zuten hitzen arteko errimak bilatuz. Mendetako garapen estilistiko horren ostean, errekurtsu metriko eztabaidatua izan da errima, eta arbuiatua ere bai, XX. mendean zehar. Literatura idatzian, sinbolisten poesiaren garaietatik “bertso librea” nagusitu ahala, errimaren estimazio estetikoa galduz joan da.

Errimari eginiko kritiketan, betidanik aipatu izan da hotsen kidetasuna esanahi semantikoen ezberdintasunarekin parekatzean mezuaren adigarritasuna zaildu egi ten dela, erritmoa astundu lezakeela edota poetaren ahalbideak lotu eta hertsatu.

R. Jakobsonek seinalatu zuenez, ordea, errima funtzio poetikoa betetzera datorren baliabide edo tresna da, mezuaren beraren formulazioan kokatzen baitu arreta, funtzio poetikoa nabarmenaraziz eta poemaren musikalitatea areagotuz. Helburu bera duen aliterazioa izeneko figurak ere hotsen arteko kidetasuna bilatzen du, baina neurtitz edo lerroaren barruko hitzen arteko kidetasuna da figura horrek azpimarratzen duena. Hoskidetasun mota bi horien artean, antzinakoagoa eta mundu osoko hizkuntzetan orokorragoa da aliterazioa, eta errimarik ez darabilten hizkuntzetan barne hoskidetasunaz eta bestelako baliabide erritmikoez askoz gehiago baliatzen dira, hala nola, anafora, polisindetona, errepika, epifora, antanaklasia, kateatzea edo concatenatio.

2.– Errima motak . Joko berezia egin daiteke errimekin, askatasun osoa baitau ka olerkariak, eta nahiz ohitura zaharrak galdegiten duen errima bera erabiltzea bertsoan, ez dute olerkari guztiek lege hori segitu. Aurkitzen dira euskal literaturan errima parekatuak (a-a-b-b-c-c...) ere, jadanik XVII. mendean Ziburuko J. Etxeberrik erabili zituen, Baleazaleen otoitzean:

“O Jaun, Tobias gaztea ongi begiratua, guardaritzak bidaldurik Arkanjelu saindua, eta kostara arraina erakar-arazia, haren hiltzeko egiten ziñoela grazia, guri ere ekarguzu hurbilera Balea, segurkiago armaren landatzeko kolpea. Biziaren gatik dugu hirriskatzen bizia, arren, egiguzu haren gelditzeko grazia..”

Errima gurutzatuak (a-b-a-b-c-d-c-d...) ere bai : “Kanta arin mundutarra k suntsi beitez bet-beta n sendimendu kaltekorra k hil beitez bihotzetan . Abia gaiten goratze n erregen errege a baltsan lehiaz kantatze n eman duen legea.

(J. Etxeberri)

Errima besarkatuak (a-b-b-a-c-d-d-c ) “Berritzen ar’iz, Xuria , nitan, egun guziez , noizten begie z egin erautan zauria ; et’ene bihotz gaxoa k higanik, maita-sari , herskailu ordari , zitin tragaza-xiloak.

(A. Oihenart, IX. olerkia)

Bertso batean eman daitezke errima parekatuak eta errima besarkatuak (a-a-b c-c-b) aldi berean:

“Musde Tartas erretora, zure izena dua gora, lan honen egiteaz zirela benedikatu, zeren baitzira mintzatu pntsa hiltzeko bidiaz.”

(P. d’Arhetz)

Azkenean, olerkariak moldatzen du estrofa nahi duen bezala. Adibidez, a-b-a

a-b. “Atoz, ene semetxo, nere magalera, gaur ipuin bereziak ditut esateko. Etortzen bazera, baten gora bera goxo bat det gordeta zuri emateko.”

(J. Zubimendi)

Estrofa bereziak guti baliatu dira euskal literaturan. Hona hemen, zazpi neur titzeko estrofan (a-a-b-c-c-b-b):

“Erromako gortetik, Aita Saindua ganik, jin dira berriak pontifo berrientzat, apez zin-egilentzat, bihotz hautsgarriak eta latzgarriak.”

(S. Monho)

Edo bederatzi neurtitzeko estrofan egitura honekin: a-b-a-b-a-c-c-c-a errima parekatuak eta errima besarkatuak, baina bien artean bi errimen ordez hiru.

“Mundu honen hastapenetik gure egunetaraino kain infameren ganik ez da jautsi Pinet baino munstro itsusiagorik, Robespierre eta Jourdan gizonen etsaiez landan ez Frantzian, ez Europan hain fama gaixtoagorik.”

(S. Monho)

Euskaraz ere, errima kontsonanteetarako joera izan da; aipaturiko A. Oihenartez gain, guda aurreko olerkariek ere errima lantzen saiatu ziren, eta bereziki Lauaxeta nabarmendu behar da, ahapaldietan errima mota konbinatuak erabiltzen eginiko saioarengatik.

3.– Errimen balioespen kuantitatiboa eta kualitatiboa . Errima grafemen arteko hoskidetasuna izan daiteke eta errima osoa esaten zaio horrelakoetan, baina, era bateko berdintasun foniko eta grafikoa ez izanik ere, errima aberastzat hartzen da.

Ingelesez, esaterako, errima aberatsa direla esaten da nahiz erabat berdin idazten direnak ( well/well izena eta adberbioa), nahiz azken bokal azentuduna eta hurren go kontsonanteen hoskidetasuna ematen bada: ( catfish/cat-dish ), edota, desberdin idatzi arren, berdin esaten badira ( their/there ).

Neurtitz edo lerroen artean lortzen den hoskidetasunari errima esaten zaio, eta frantses eta espainol literaturetan azken bokal azentudunean hasten da errima, eskui nean doazen fonemak kontuan hartuz. Horren arabera bereizten dira asonantzia eta kontsonantzia, hasieran azaldu bezala. Euskal poesian, aldiz, neurtitzaren azken hitzaren azken fonematik ezkerrera hasten da errima, bokalen eta kontsonanteen hoskidetasuna baliatuz.

Beste sarrera batean aztertu diren berezitasunak ditu errimak euskal bertso gintzan, eta, berezitasun horiek azpimarratzeko, puntua deitu izan zaio zenbait den boraz, baina terminoak adiera bat baino gehiago hartu izan ditu. Izatez, errimaren termino baliokide gisa ez da aspaldikoa, gaur egun oso hedatua badago ere. Bestalde, ohitura zaharra zen, bereziki iparraldean, bertsoen izendatzea puntu kopurua kontatuz egitea: lau puntuko bertsoa, bost puntukoa eta Euskal Herri osoan ezagunak diren zortzi eta bederatzi puntuko bertsoak. Nomenklatura horrek, ordea, puntuaren lehen adiera jasotzen du, hots, puntua errimadun bertso lerro osoa izen datzeko terminoa da hor; adibidez, “bost puntukoa”, bost lerro errimadunen osatu riko ahapaldia edo bertsoa.

Orokorrean, euskaraz errimak balio sistema honi eutsi izan dio: bokalen arteko hoskidetasuna aski izaten zuten lehengo bertsolariek eta kantu egileek, gehienek bokal batekin, anitzek birekin eta noizbehinka hirurekin moldatu baitzituzten bertso ak. Gerora, berriz, errimaren bidez, bokalen eta kontsonanteen arteko hoskidetasu na bilatuz, bertsolariek edo kantu egileek helburu berezia, musika sotil baten sortzea bilatu zuten neurtitzaren bukaeran.

Euskaraz errimaren kalitatea eta luzetasuna balioztatzean, errima gramatikalak eta ez gramatikalak bereizten dira, eta luzetasunaren arabera, aldiz, laburrak, ertai nak eta luzeak bereizten dira. Inoiz luzeak baino luzeagoak izan daitezke, bi hitz besarkatuz osoki. Adibidez, “ zeruko lorea / zeru kolorea , sei silabako errima. Normalean hitz batean doa puntua, baina bietan ere joan daiteke, hala nola, Biyotz erituba ren laugarren bertsoan anik delarik puntua:

“Nere amoriyua / ain fiña izanik,

beti goguan zauzkat/ aztu gabetanik;

ez da mundu guztiyan/ iñor kapaz danik,

dama zu maitatzeko/ ainbeste nola nik.”

(Bilintx)

Bertsolarien errima legeak ez du onartzen errepika dadin hitz bera bertso bere an, non ez duen esanahi ezberdina; adibidez, berria izena eta berria izenondoa, errima aldetik egoki litzateke:

“Iritsi zaigun berria ez da batere berria.”

Euskara hizkuntza aglutinantea delarik, atzizkiz nasaiki hornitua deklinabidean, errazki egin daitezke puntuak atzizkiekin bakarrik ( an, en, az, ez, kin, ko, tik, rik eta abar); partizipioekin ( tu, tuko, turen, tuta,turik ); edo aditz izenekin ( tzen, ten, tzeko, teko ). Kantuetan, esaterako, usu agertzen dira horrelakoez eginiko errima gramati kalak deritzenak. Adibidez, Xalbadoren eskaintzaren laugarren bertsoa Odolaren mintzoa deritzan liburuan:

“Haurra badagokio beha lorietan

eta agertzen dena lerro horietan

ez baldin bada arrotz haren begietan,

enetzat ditaikela, diot egietan,

saririk ederrena sari guzietan.”

Poesia landuan ere ez dira baztertzen puntu gramatikalak, baina, batzuen iritziz, tartekatu egiten dira hoskide dituzten bestelako lexemekin, Bilintxen Biyotz erituba ren laugarren bertsoan ikusi den bezala ( izanik, gabetanik, danik, nik ). Izan ere, errima zailak eta aberatsak direla esaten da errima gramatikalak ekiditen dituz tenak (J. M. Lekuona 1983):

Zaila: “ni nork”, “iñork”, “diyot”, “biyok” (Bilintx)

Aberatsa: “elkarri”, “ekarri”, “jarri”, “garri” (Xenpelar)

Esan bezala, luzeraren arabera, hiru errima mota bereizten dira: laburra, ertai na eta luzea. Errima laburra : silaba batekoa da, irekia (bokal batez bukatua) edo hetsia (kontsonantez bukatua), bigarren kasua delarik silaba erdia hetsia.

Silaba hetsia in: jakin, mutxurdin, ekin, egin.

Silaba irekia ri: ari, janari, eri, hori.

Errima ertaina. Silaba erdia eta silaba irekia, nahiz bi silabakoa:

O TA : (bota, jota, nota errota)

E KI (nobleziareki, aberatsareki, alkarreki, onestatiareki)

E RA (Urdiñarbera, espusatzera, oposatzera, papera)

G INA : (egina, hagina, lagina, bagina) Errima luzea . Silaba erdia eta bi silaba, edota silaba erdia eta hiru silaba: A RRIKA : arrika, barrika, harrika, karrika, narrika. E ZIA : erezia, gerezia, berezia, merezia.

Zenbait adibide harturik, B. Etxeparek errima motzak askiesten zituen; aldiz, Ziburuko J. Etxeberrik errima laburrak, ertainak eta luzeak konbinatzen ditu ahapal A. Oihenartek, aldiz, errima ertaina eta luzea saiatzen du beti:

di honetan:
“Kanta arin mundutarrak suntsi beitez bet-betan sendimendu kaltekorrak hil beitez bihotzetan a b a b
Abia gaiten goratzen c
erregen Erregea d
baltsan lehiaz kantatzen c
eman duen legea.” d

“Erranen duta ? Ahal dezaket egia dena bezala Zu begistatuz geroz laket zu bezi ehor ez zautala.”

Errimaren kalitatearen eta kantitatearen balioztapena ez da, beraz, garai guz tietan berdina izan, eta biak konbinatzeak ez du gehienezko onespena jasotzen. Ongi aztertua dauden kasuetako batera joz, esaterako, J. M. Lekuonak Lizardiren errimak aztertzean ondorioztatu zuen Lizardik errima gramatikalak (atzizki edota morfema beraz eginiko errimak) ez zituela baztertzen (ehuneko 8,59); bestetik, lexema ezberdinetan azken silabatik nekez pasatzen zela errima, hots, errima motza zerabilela eta lautik bat bakarra zela errima ertainera edo luzera iristen zena. Egileak ez zuen errimaren luzetasuna aintzat hartzen, eta eufonia edo hoskidetasu na hobesten zuen bereziki, neurtitz edo lerroaren barruko hoskidetasunean eta ali terazioan apoiatuz (Lekuona, 1983). Izan ere, olerkarien estilistikan erritmoa errimaz bestelako figurez hornitzea hobesten baitzuten, Orixeren irizpideei loturik, baina errimari utzi gabe, halere, hala nola, X. Lizardiren “Asaba zaarren baratza” poema ko ahapaldi honetan:

“Ta asi zan biraka berriz, il zaarrei oska, negarrez, eriotzaren egarri… Bizitzaren ondar-aleak larraiñean eultzen ari!”

4.– Errima bertsolaritzan: Bertsolariek ahoz nahiz idatziz darabilten errima aztertzeari loturik, albora utziko dira koplariek, pastoralgileek, kantugileek, poetek eta gainerakoek darabilten errimaren ezaugarriak. Bertsolaritzaren errimaren azter keta diakronikoak argituko luke zer bilakaera izan duen errimak tradizio bakoitzaren baitan eta nola joan den eboluzionatzen errima asonantetik errima (ia) kontsonan tera, azken hau erabat nagusitzeraino. Hain zuzen, gaur egun errima nagusi hori du gai sarrera honetako azterketa sinkroniko soilak, berori deskribatzea xede, kasuis tikara asko jaitsi gabe eta bertso adibiderik ipini gabe. Deskribatzeak, berriz, bi lan eskatzen ditu: batetik nolakoa den esatea (asonantzia ala errima kontsonantea) eta bestetik zer luzeratakoa den zehaztea (non hasten den eta non amaitzen).

Errima mota bakarra eta (ia) kontsonanteada gaurko bertsolariena. Bertsolarien errima entzunez atzematekoa da berez, eta ez irakurriz. Horregatik hitz egiten da hoskidetasunaz ere (Amuriza, X: 1981, 145). Hoskidetasuna ez da hots berdintasuna halere; horregatik ezin da esan errima kontsonantea denik; baina bai kidetasun handikoa: silaba batzuk hoskide izan daitezke, nahiz eta ezberdin idatzi. Esaterako: “bada” eta “gara”. Bertsolaritzaren arloan errima mota bakarra adierazten da hoskidetasuna esanda; izan ere, bertsolaritzan ez dira errima (kontsonantea) eta asonantzia bereizten.

Horiek horrela, kontua da zehaztea noraino heltzen den bertsolaritzaren erri maren hoskidetasun hori. Lehenik eta behin, hoskidetasuna beti da handiagoa gaz telaniazko errima asonantean edo frantseseko “asonance” delakoan baino. Hau da, beti da bokal berdintasuna eta kontsonante kidetasuna (batzuetan, gehiago ere bai: bokal berdintasuna eta kontsonante berdintasuna).

Bertsogintzako erriman, honako kidetasun hauek onartzen dira kontsonanteetan:

  • b, d, g, r: adibidez, trABA, bADA, lAGA, gARA.
  • p, t, k: adibidez: bAPO, sAlTO, behArKO . oztoPOA, gorroTOA, gaKOA . geriZPEA, hauSTEA, aSKEA .
  • s, x, z: adibidez, eraSOA, goXOA, araZOA.
  • ts, tx, tz: adibidez, erakuTSI, guTXI, eTZI.
  • s, x, z, ts, tx, tz: adibidez, abiSU, naukaZU, berdinTSU... luZEAN, arraTSEAN, anTZEAN, eTXEAN...
  • n, m: adibidez: esANA, AMA.

Kidetasun horiek aipatzean, gogoan hartu behar da, halere, batzuetan zenbait kontsonante ez direla erriman kontuan hartzen. Aipaturiko adibide hauetan, esate rako, sAlTO-ren “l” eta beArKO-ren “r”. Bestalde, batzuetan (errimaren luzeraren arabera), errazago jotzen dira hoskidetasun bereko “s”, “x” eta “z” hotsak eta “ts”, “tx” eta “tz”.

Beraz, bertsolariek darabilten errima askoz ere gertuago dago gaztelaniazko errima kontsonantetik eta frantseseko “rime”tik, errima asonantetik edo “asonan ce”tik baino. Horregatik esaten da “ia kontsonantetzat” jo daitekeela eta errima mota bakarra dela.

Errimaren luzera. Ezaguna denez, gure alboko hizkuntzetan (gaztelaniaz eta frantsesez) hitz baten azentutik aurrera edo eskuinetara hasten da errimarako kon tuan hartzen. Euskarak, ordea, ez du horren azentu markaturik. Eta, hori gabe, eus kararen beste ezaugarri bat balia daiteke bertsolarien errimaren luzera neurtzeko: hizkuntza deklinatua izatea. Deklinatu, jakina, ez dira euskal hitz guztiak dekli natzen, eta denek parte har dezakete berez erriman. Beraz, zabal ulertu behar da “deklinatu” hori. Esan nahi da, azken batean, deklinabidearen oso antzeko siste matzat har daitekeela errimarena (nahiz eta, batzuetan, hitz errimakidea deklinatu ez).

Lau puntu landuz deskriba daiteke egungo bertsogintzan erabilitako errima sis tema:

4.1. Deklinabidean bezala, bi zati bereiz daitezke bertsolarien erriman: erroa eta kasu marka. Esaterako: aTE, aTE-A, aTE-Z, aTE-AN, aTE-TIK... Bertsolariaren errima ez da inoiz kasu marka hutsez osatzen.

4.2. Erroa kontuan hartuta, hiru errima sail zehatz daitezke: 1) berezko “a” boka lez amaituak, 2) “a” ez beste bokal batez amaituak eta 3) kontsonantez amaituak.

4.2.1. Berezko “a” bokalez amaituak . Esaterako: UDA, mUGA, ohitURA... Hitz horien errimakide dira, gainera, berezko “a” bokalez amaitu gabeko hitz batzuk ere: hartU BA, heldU DA, kontURA... Hitz errima kide horiek guztiek Ub/d/g/rA errima dute. Sail honetako beste errima batzuk dira: Ab/d/g/rA, Eb/d/g/rA, Ib/d/g/rA, Ob/d/g/rA; Ap/t/kA, Ep/t/kA, Ip/t/kA, Op/t/kA, Up/t/kA...

4.2.2. “a” ez beste bokal batez amaituak. Esaterako: haSI, iheSI, guZI... Sail honetako beste errima batzuk dira: b/d/g/rE, b/d/g/rI, b/d/g/rO (Ab/d/g/rO, Eb/d/g/rO, Ib/d/g/rO), b/d/g/rU; p/t/kE, p/t/kI, p/t/kO (Ap/t/kO, Ep/t/kO, Ip/t/kO, Op/t/kO, Up/t/kO), p/t/kU (Ap/t/kU, Ep/t/kU, Ip/t/kU, Op/t/kU, Up/t/kU)...

4.2.3. Kontsonantez amaituak. Esaterako: ON, gizON, egON, nON... Sail honetako beste errima batzuk dira: AN, EN, IN, UN; AR, ER, OR, UR; AL, EL, IL, OL, UL; As/x/z/ts/tx/tz, Es/x/z/ts/tx/tz, Is/x/z/ts/tx/tz, Os/x/z/ts/tx/tz, Us/x/z/ts/tx/tz.

4.3. Errimen kasu markak ere hiru sail osatuz bana daitezke: 1) markarik gabe ak ( Δ ), 2) -A, -AK markadunak eta 3) gainerakoak [-(E)AN, -(E)Z, -(r)IK, (E)KO, -(E)TIK...].

4.4. Arauak edo legeak. Alegia, zer arauri jarraiki eta nolako luzerako errima osatzen duten errima erroek eta kasu markek elkartzean.

4.4.1. Berezko “a” bokalez amaituak . Kasu markarik gabe (edo -a markaz), gutxienez hiru hotsekoak (letrakoak) izaten dira errimak. Adibidez: ERA, aukERA, euskERA, gERA. -AK marka edo bestelako kasu marka (erabiliena -AN) hartzean, eutsi egin ohi diete erroko hiru hotsei (letrei).

Adibidez: hEGAN, ERAN, aukERAN, primERAN, gERAN.

4.4.2. “a” ez beste bokal batez amaituak. Kasu markarik gabe, gutxienez bi hotsekoak (letrakoak) izaten dira errimak, nahiz eta beti joera izan hirugarren hotsa (letra) ere bereganatzekoa. Adibidez: haSI, iheSI, guZI...: hASI, ikASI, arAZI...: hoBE, atsekaBE, jaBE, gaBE...

-A eta -AK markak hartzean, beti eusten diete erroko bi hotsei (letrei), hirugarrena askeago utziz. Bestelako markak hartzean ere, eutsi egingo diete erroko bi hotsei (letrei), eta errazago elkartuko dira (aukerarik izanez gero) antzeko erroa duten hitz hoskideekin. Adibidez: graZIKO, ikuSIKO, eTSIKO, uTZIKO, guTXIKO.

4.4.3. Kontsonantez amaituak. Kasu markarik gabe, gutxienez bi hotseko ak (letrakoak) izaten dira errimak, nahiz eta beti joera izan hirugarren hotsa (letra) ere bereganatzekoa (“a” ez beste bokal batez amaituak baino joera handiagoa). Adibidez: eGUN, ezaGUN, euskalDUN, dezaGUN...

-A eta -AK markak hartzean, beti eusten diete erroko bi hotsei (letrei),

hirugarrena askeago utziz. Adibidez: egUNAK, ilUNAK, hiztUNAK... Bestelako markak hartzean, erraz galtzen dute erroko lehenengo hotsa (letra). Adibidez: aldameNEAN, gaiNEAN, joaNEAN, nintzaNEAN, izeNEAN.

Laburbilduz, mota bakarrekoa da gaurko bertsolaritzan erabilitako errima, (ia) kontsonantea, eta deklinabide sistema moduko bat eratzen du. Bi zatikotzat jo dai teke: errima erroz [gehienetan gutxienez bi hotseko (letrako) erroaz] eta kasu mar kaz osatua. Horretaz gain, azpimarratzekoa da errima sistema berezia dela, jardu naren jardunaz bertsolariek berek landua euskararen hizkuntz ezaugarrien plegura, eta alboko hizkuntzetako prezeptiben legeez nekez atzeman daitekeena.

[J. H., L. O., P. E.]

B IBLIOGRAFIA

A LTUNA , P.: Versificación de Dechepare (métrica y pronunciación), Bilbo, Mensajero , 1979 . A MURIZA , X.: Bertsolaritza 1. Hitzaren kirol nazionala , AEK, Bilbo, 1981 .

A MURIZA , X.: Bertsolaritza 2. Hiztegi errimatua , AEK, Bilbo, 1981 . C OHEN , J.: Structure du langage poétique, Flammarion, Paris, 1966 / Estructura de l lenguaje poético, Gredos, Madrid, 1970 .

E SNAL , P.: “Puntua bertsolaritzan”, Euskera , 39 (1994, 3), 1.233-1.270. H ARITSCHELHAR , J.: Le poète souletin Pierre Topet Etchahun (1786-1862),

Contribution à l’étude de la poésie populaire basque au XIX siècle , Amis du Musé e Basque, Baiona, 1969 . L EKUONA , J. M.: “Lizardiren eskema metrikoak”, in Ikaskuntzak euskal literaturaz ,

Deustu, Donostia, 1998, 571-610 . L EKUONA J. M.: Ahozko euskal literatura . Donostia, Erein, 1982 . N AVARRO T OMÁS , T.: Métrica española, Guadarrama, Madrid, 1974 . O IHENART , A.: “L’art poetique basque, indiqueé dans une lettre escritte a un cure d u

Pays de Labourt au moys de mai, 1665” , Gure Herria , 39 (1967), 205-229 .

Estekak:

    Beste hizkuntzatan:

    es: rima
     fr: rime
     en: rime

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper