aktante - Literatura Terminoen Hiztegia

 
AKTANTE

Narrazioaren ekintzan izaki batek betetzen duen funtzioaren arabera definitzen da beraren aktante izaera. A. J. Greimas (1966) izan zen, L. Tesnièreren (1959) gra matika estrukturalaren terminoez baliatuz, actant hitza literatur azterketara egokitu zuena. Euskaraz jardule itzuli zuen G. Garatek (1985), eta iharduntzaile K. Otegik (1976); gainerakoan, aktante mailegua erabili da.

Formalista frantsesek eman zituzten narrazio lan baten ekintzan esku hartzen duten izakietako bakoitza bere funtzioaren arabera definitzeko lehen urratsak. Izan ere, ordura arte, pertsonaia eta errealitateko gizon-emakume bat parekatzeko joera oso hedatua zegoen, azterketa psikologikoak, sozialak eta historikoak eginez.

V. Proppek (1928) garatu zuen funtzio kontzeptua, ordura arte motiboak baitzi ren narrazioen azterketarako oinarriak. Ikus MOTIBO . Zehazki, pertsonaia baten ekin tza jakin batek narrazioaren bilbearen garapenean duen zentzua hartzen zuen funtziotzat. Ipuin miresgarriak aztertuz, jarraikortasun jakin batean garatzen diren hogeita hamaika funtziotan oinarrituriko narrazioaren azterketa moldea proposatu zuen. Halaber, hogeita hamaika funtzio horiek zazpi paperetara bildu zituen, horie tariko bakoitza ipuin miresgarriaren ekintzaren eremu bati uztartua: aurkaria, emai lea, laguntzailea, printzesa, aita aginteduna, heroia eta heroi faltsua . E. Souriau (1950) ere antzeko ondorioetara iritsi zen antzertiaren inguruko ikerketetan, baina sailkapena sei funtziotara murriztu zuen.

Aktanteen eskema proposatzerakoan, A. J. Greimasek gogoan izan zituen V. Proppen funtzioak, E. Souriauk antzertirako eginiko proposamenak eta C. Lévi-Straussen mitoaren azterketak. Ondorioz, narrazio batean ager litezkeen pertsonaia motak sei aktante jakinetara mugatu zituen, Vl. Proppen eskema zabala honako hiru bikoteetara murriztuz:

  1. Ekintzaren subjektu-objektuak : Subjektuak ekintzari printzipio dinamikoa eskaintzen dio: desirari, nahiari, beldurrari, eta abarri erantzunez. Sentituriko beha rra, beldurra edo nahia da objektua, subjektuak lortu nahi duena. Hartara, desira edo nahia da bi aktante horiek uztartzen dituena.
  2. Ekintzaren bidaltzaile-jasotzaileak : Bidaltzailea subjektuari zeregin bat ezar tzen dion pertsona edo izate abstraktua da (gizartea, patua, ...). Jasotzailea, oste ra, ekintzaren onuraduna da; ez du preseski protagonista izan behar. Bi aktante horiek komunikazioak eta jakintzak uztartzen dituzte. Izan ere, objektua subjektua ren desira izateaz gain, komunikazio objektu ere bada.
  3. Ekintzaren laguntzaile-aurkariak : Laguntzailea subjektuari bere zereginean laguntzen diona da. Aurkaria, berriz, kontrako indarra. Bikote horren arteko harre mana boterean oinarritzen da.

Honelakoa da eskema : Bidaltzailea Objektua Jasotzaile a Laguntzailea Subjektua Aurkari a

Greimasen proposamen horretan ez dira gizon-emakumeak soilik hartzen pertsonaiatzat: edozein izakik zein ideiak, narrazioko sei aktante horietariko baten lekua har dezake. Bestalde, aktanteak ez dira beti finkoak, eta istorioak aurrera egin ahala eraikiz doaz, eta sekuentziaz sekuentzia alda daitezke. Aurreko eredu funtzionalen aldean (Vl. Propp, E. Souriau), Greimasenak sinpletasuna eta eragin kortasuna ditu aldeko.

Esate baterako, Txano Gorritxoipuinean, egoki antzematen dira aktante horiek guztiak. Subjektua, neskatxa bera da, etxetik abiatzen baita, amak emandako oparia amonari emateko asmoarekin, eta objektua amonari eraman nahi zaion oparia da. Bidaltzailea, neskaren ama da, beronek bidaltzen baitu oparia eramatera, eta jasotzailea, amona, oparia jasoko duena. Laguntzailea ehiztaria da, neska eta amona askatzen baititu otsoaren sabeletik; eta aurkaria, otsoa.

Euskal kritikan sarritan erabili izan da Greimasen aktante eskema hori eleberri edo ipuinen azterketa egiteko. Esate baterako, J. M. Lasagabasterrek aplikatu izan du euskal eleberri modernoaren azterketan; gisa berean egin du Hots taldeak J. M. Irigoienen Oilarraren promesa eleberriaren azterketa, eta G. Garatek Tx. Agirreren Kresala eleberriarena. Berez, hainbat termino erabili izan dira sei aktante hauek izendatzeko: protagonista, objektu edo helburua, erabakitzailea, hartzailea, anta gonista eta laguntzailea ( Oilarraren promesaren azterketa, Hots taldeak egina); subjektu heroia, xedea edo objektua edo balioa, emailea, hartzailea, arerio saltzai lea eta laguntzailea (G. Garatek); eragilea, objektua, epailea, destinatarioa, aurka koa eta laguntzailea (J. Amenabarrek)... Hiztegi honetan, aldiz, subjektu, objektu, bidaltzaile, jasotzaile, aurkari eta laguntzaile deritze Greimasen sei aktanteei.

[I. R.]

Ikus, halaber, A URKARI , B IDALTZAILE , J ASOTZAILE , L AGUNTZAILE , O BJEKTU , S UBJEKTU .

B IBLIOGRAFIA

G ARATE , G.: Euskal eleberrien kondaira , Ed. Mensajero, Bilbo, 1985.

G REIMAS , A. J.: Sémantique structurale. Recherche de méthode, Seuil, Paris, 1966 / Semántica estructural. Investigación metodológica , Gredos, Madrid, 1971 . O TEGI , K.: Pertsonaia euskal nobelagintzan , Gero, Bilbo, 1976 . S OURIAU , E: Les deux cent mille situations dramatiques , Flammarion, Paris, 1950 . T ESNIERE , L.: Éléments de syntaxe structurale , 2. argit., Klincksieck, Paris, 1965 .

Estekak:

Beste hizkuntzatan:

es: actante
 fr: actant
 en: actant

Sede principal

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Centro de Investigación

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Sedes

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Asociación

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper