Izen bikoteen deklinabidea: Bizkai-Gipuzkoetako, apiril-maiatzetan, ekain-uztailetarako

Galdera

Zuzena da 1909ko apiril-maiatzean, 1910eko urri-azaroko eta abar esatea edo 1909ko apirilA-maiatzean, 1910eko urriA-azaroko esan behar da?

Erantzuna

Ez bata eta ez bestea. Euskaltzaindiak arautu gabeko kontua da hori; baina eredugarria da Euskaltzaindiaren 151. arauaren izenburua: Espainia-FrantziETAKO eskualdeen izenak, alegia.
Hortaz, nik dakidala, 1909ko apiril-maiatzETAN eta 1910eko urri-azaroETAKO da erabilera egokia. Orobat, Azpeiti-AzkoitiETAKO bertsolariak, Bizkai-GipuzkoETAN ibili, ekain-uztailETARAKO egitasmoak eta abar.
Adibide gehiago, hemen: Hitz elkartuen osaera eta idazkera, (53. or.), Mikel Zalbide, Euskaltzaindia, 1992.

Data: 20150416
Erantzulea: Joxe Ramon Zubimendi, JAGONETen arduraduna

Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.