JAGONET galde-erantzunak

Kuantifikazioa adieraztea: leku-denborazko kasuak (zenbat denborako/denboratako?; zenbat kilometrora/kilometrotara?; zenbat egunean/egunetan)

a) 34. araua dela-eta (hiru kiloko haurra eta abar), galdera egitean ere horrela erabili beharko genuke? Esate baterako: zenbat denborako/denboratako? Zenbat kilometrora/kilometrotara? Zenbat egunean/egunetan?

b) Sei urteko eta sei urtetako ez dira berdinak (ardoaren kasuan ulertzen da, baina bestelakoetan ez da hain argi suertatzen).

a) Hiru galdera desberdin daude hor:

  1. -ko izenlagunari dagokionez, zenbat denborako? da aukera zuzena. 34. arauan bertan ageri da antzeko galdera bat: Zenbat kilometroko bidea?
  2. Iraupena adierazten duen -n inesiboaz, 110. araua da gakoa. Horren arabera, bost egunean hobesten da, betiere bost egun horiek etengabeko unitate gisa hartzen badira (5 eguneko aldia), hau da, ZENBAT DENBORA(Z) galderari erantzun nahi badiogu, eta dagokion galdera ere ZENBAT EGUNEAN litzateke. Egun-kopuruari buruz ari bagara —alegia, ZENBAT EGUNETAN (zenbat aldiz) galderari erantzun nahi badiogu—, nahitaez bost egunetan esan beharko dugu.
  3. -(ta)ra kasu-markari dagokionez, ez dago arau berariazkorik. Bi erabilera-modu daude, euskalkien arabera: zenbat kilometrora eta zenbat kilometrotara; biak dira zilegi.

b) Goragoko b. atalak argitzen du gorabehera hori. Argibide gehiago nahi izanez gero, jo hona: "zenbatzaileak eta nolakotasuna (-ko/-tako: hiru kiloko haurra / lau hankako mahaia)" (EBE).

Horiez gain, ikus hauek ere: "Denbora adieraztea: -an/-tan (hiru egunean/egunetan), -ra/-tara (bost urtera / bost urtetara)" (JAGONET), "Espazioa adieraztea: -ra/-tara (hiru kilometrora / hiru kilometrotara)" (JAGONET), "Kuantifikazioa adieraztea: leku-denborazkoak (bost minutuan/minututan; zortzi urte hauetan/honetan; bost kilometrora/kilometrotara) " (JAGONET).

 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper