JAGONET galde-erantzunak

Aditzaren jokabidea: ahal izan (ez ahal da etorriko! / ez da etortzen ahalko)

Oso esparru zabala duen aditza da ahal izan, era ezberdinetan erabiltzen duguna, gainera. Guk forma arruntenak eta erabilienak zein diren jakin nahi dugu eta nork, norekin, noiz, zertarako eta abar kontuan hartuz egoki erabiltzen irakatsi ere bai. Esate baterako, mendebaldean bultzatu behar ote dugu etortzen ahal zara forma?

Euskal Gramatika Laburra: Perpaus Bakuna, 420. or. liburuak dakarrena da gomendatzekoa: bereizi egin behar direla ahal desirazkoa (ez ahal da oinez etorriko!) eta ahal ahalezkoa (ez da oinez etortzen ahalko).

Ahalezko balioan, aditz laguntzaile guztiekin ager daiteke, betiere aditz nagusiaren erregimenaren arabera: joaten ahal da, egiten ahal dugu, joan ahal naiteke, egin ahal dezake...

Eta ez dirudi, -kedun formetan, ahal erabiltzeak esanahia aldatzen duenik (egin ahal dezake, egin dezake).

Aspektuari dagokionez, aspektu burutua izan edo ukan partizipioen bidez adierazten da, aditz nagusia gehienetan partizipioa izanik (euskalki batzuetan aditz-izena ere bai): aski goiz etorri ahal izan da, liburuak erosi ahal izan ditu, horri esker ikasten ahal izan dut munduaren berri...

Aspektu burutugabea, ahalek berak bakarrik adierazten du, aditz nagusia, euskalkien arabera, partizipioa edo aditz-izena izanik: etorri ahal naiz, etortzen ahal naiz...

Geroaldia markatzeko, ostera, forma bat baino gehiago aurki daiteke; badirudi erabilienak, geroaldiaren marka ahali zuzenean erantsi, eta aditz nagusia -tu edo -t(z)en formak daramatzatenak direla: ikusi ahalko dugu, ikusten ahalko dugu... Nahiz geroaldiaren marka izan aditzari ere lot dakiokeen: ikusi ahal izango dugu.

Bestalde, ez dago bereziki bultzatu beharrik etortzen ahal zara; aski da jakitea/irakastea egitura hori zuzena dela euskaraz, erabil daitekeela eta batez ere ekialdeko euskalkietakoa dela.

Horrez gainera, ikus hauek ere: "Aditzaren jokabidea: ahal izan, ezin izan" (JAGONET), "Aditzaren jokabidea: ahal izan, ezin izan (joan ahal nintzen / joan nintekeen, ezin joan naiz / ezin naiteke joan)" (JAGONET), "Aditzaren jokabidea: ahal izan (ahal izan/izaten/izango, ahalko)" (JAGONET), "Aditzaren jokabidea: ahal (ahal naiz, ahalko naiz, ahal izan nintzen)" (JAGONET), "Aditzaren jokabidea: ahal izan (joan daiteke / joan ahal da / ahal da joan)" (JAGONET)

 

Informazio gehigarria:

Zalantza-mota: morfologia > aditz-jokoa, sintaxia > aditza

Unitate-mota: hitzak-aditzak > adizki jokatuak

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper