Euskaltzaindiaren Hiztegia

Iturriak erakutsi

Bilaketa aurreratua

a1 1 iz. Alfabetoko letra (a, A). A larria.

2 area-ren nazioarteko sinboloa.

3 (Letra larriz). ampere-ren nazioarteko sinboloa.

a bildu 1 Helbide elektronikoetan erabiltzen den ikurra, erabiltzailearen izenaren ondoren eta zerbitzariaren izenaren aurretik jartzen dena (@); ikur hori adierazteko erabiltzen den hitza.

2 Arroa pisu neurriaren sinboloa.

a itsatsi Hizkl. Euskal hitz batzuek berezkoa duten hitz bukaerako -a, artikulua ez dena. a itsatsia duten hitzen berezitasuna.

a2 interj. Oi! A!, ikusi banu.

aaiundar 1 adj. Aaiungoa, Aaiuni dagokiona.

2 iz. Aaiungo herritarra.

aba iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, aba-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. aita 4].

ababor iz. Ontziaren ezkerraldea, popatik brankara begiratuz. (Batez ere leku-denborazko atzizkiekin erabiltzen da). Anton. istribor. Uhartea ababorreko aldetik utzi. Ontzia ababorrera makurtzen da. Ababorrean ur zulo bat dago.

abade 1 iz. Gizonezkoentzako monasterio bateko burua. Paulo, abade zahar hura. Leireko abadea.

2 iz. Bizk. Apaiza. Abade jauna. || Esr. zah.: Nolako elizalde, halako abade. Abadearen lapikoa, txikia baina gozoa.

abade egin Bizk. Apaiz egin. Alargundu eta gero, abade egin zen.

abade etxe, abade-etxe Bizk. Apaizetxea.

abade nagusi Bizk. Apaiz nagusia, apaizburua.

abadegai iz. Bizk. Apaizgaia.

abadegintza iz. Bizk. Apaizgintza.

abadeki iz. Apaizgaia.

abadesa iz. Emakumezkoentzako monasterio bateko burua. Monasterioko abadesa zenean. Bere komentuko abadesa.

abadetasun 1 iz. Abadearen kargua eta egitekoa. Ik. abadetza.

2 iz. Bizk. Apaizgoa.

abadetu, abade/abadetu, abadetzen 1 da/du ad. Monasterio bateko buru bihurtu.

2 da/du ad. Bizk. Apaiztu. 1909an jantzi zen kaputxino eta 1917an abadetu.

abadetza 1 iz. Abadearen kargua eta egitekoa. Ik. abadetasun.

2 iz. Bizk. Apaizgoa.

abadia iz. Abade edo abadesa baten gidaritzapeko monasterioa edo eliza. Fraidetegia abadia bilakatu zen eta abade baten manupean bazen kalonje andana bat.

abadiñar 1 adj. Abadiñokoa, Abadiñori dagokiona. Abadiñar pilotaria.

2 iz. Abadiñoko herritarra.

abadot iz. Zah. g.er. Liztorra.

abagune 1 iz. Zerbaitetarako unea edo aukera, besterik adierazten ez bada, ona. Jaunak opa dizun abagune eder hau. Atertu duenez gero, egurasteko abagunea dugu. Aurreneko abagunean egin zuen ihes.

2 iz. Denbora-bitartea. Abagune handian egon naiz pentsatzen.

abaigartar 1 adj. Abaigarkoa, Abaigarri dagokiona.

2 iz. Abaigarko herritarra.

abaila iz. Abiadura; oldarra. Abaila hartu. Bere bizikletarekin, abaila gorrian, auto baten kontra joan da. Abaila handian.

abaildu, abail, abailtzen 1 da/du ad. Neka-neka egin, leher egin. Haurgintzaren nekeak ez du abaildu. Gorputza abaildua gelditu zitzaion.

2 da/du ad. Zuhaitzak edo adarrak fruituaren pisuaz makurtu. Ale gorriz abailduta sagarrak.

abail-abail egin Neka-neka egin, leher egin. Ohean utzi dut ondoezik abail-abail eginda.

abaildura iz. Neke handia. Ik. akidura; unadura.

abakando iz. Otarrainaren antzeko itsas krustazeoa, aurreko hankak hagin handiz hornituak dituena eta sukaldaritzan oso aintzat hartua dena (Homarus gammarus). Ik. misera. Ospakizunetan aitarekin elkartu eta abakandoa edo txangurrua jaten genuen.

abako 1 iz. Aritmetikako oinarrizko eragiketak egiteko taula boladuna. Asia Txikian abakoa asmatu zuten kalkuluak egiteko.

2 iz. Arkit. Zutabe baten kapitelaren goialdea, ohol gisakoa. Abakoaren zabalera kapitelaren altueraren zazpiren bat izango da.

abal iz. Zuz. Zordunak huts eginez gero, zorra ordaintzeko hirugarren batek emandako bermea; berme hori egiaztatzen duen agiria. Eskaturiko 450.000 euroen abalak ahalik eta lasterren aurkeztekotan da familia.

abala eman Zuz. 18 milioi euroko kreditua eskatzeko abala eman zuen Nafarroako Gobernuak.

abal emaile, abal-emaile Zuz. Abala ematen duen pertsona. Bankuek ez dute nahi arriskurik txikiena ere, eta abal-emaileak zorrak ordaindu ahal izango dituela egiaztatzeko, haien diru kontuak ikertzen dituzte goitik behera.

abalatu ad. [Oharra: Euskaltzaindiak, abalatu-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. abala eman].

abaldun iz. Zuz. Abala eman zaion pertsona.

abalkide iz. Zuz. Abal-emaileetako bakoitza.

abaltzisketar 1 adj. Abaltzisketakoa, Abaltzisketari dagokiona.

2 iz. Abaltzisketako herritarra.

abandonatu, abandona, abandonatzen 1 du ad. Zuz. Norbaitek, babestu edo zaindu beharko lukeena bertan behera utzi, babesik gabe utzi. Ez dago erromatar legerik haurrak abandonatzen uzten duenik.

2 du ad. Utzi; alde batera utzi; bertan behera utzi. Ik. utzietsi. Hainbeste urte bertan eman ondoren, zergatik abandonatu ote zuen manikeismoa.

3 (Era burutua izenondo gisa). Lur abandonatu hauetan ezer bizirik uzten ez duen haizea.

abandonu iz. Norbait edo zerbait alde batera uztea, babesik gabe uztea. Aurrerago, egindakoa kontatu zion, umearena eta abandonuarena. Bestela abandonuan geratuko ziren ondasunak mugiarazteaz arduratzen da zuzenbidea.

abangoardia 1 iz. Talde armatu batean aurrean doan zatia. Abangoardian joan. Armadaren abangoardia.

2 iz. Artean, politikan eta kidekoetan, bere ausartasunagatik aitzindari gertatzen den mugimendua. Abangoardiako poesia. Eta bitxiena da abangoardia uztartu ahal izan dutela tradizioarekin. Langile klasearen abangoardia.

abangoardismo iz. XX. mendearen hasieran sorturiko literatura- eta arte-mugimendu berritzaileen multzoa.

abangoardista adj. Abangoardismoari dagokiona.

abaniko iz. Heg. Haizemailea.

abant

abantean adb. Arraunean aurrera eginez. Emakume hauek ere, ez dira makalak abantean.

abant egin Arraunean aurrera egin. Abant egizu, abant!

abantada 1 iz. Bultzada, abiada. Lehenengo abantadan zezenak altxatu omen zuen gora mutila. Abantada hartu.

2 iz. Besoaz-edo egindako kolpe keinua.

abantaila iz. Norbaitek edo zerbaitek edozein aldetatik duen lehentasuna edo nagusitasuna; onura, probetxua. Anitz fabore eta abantaila. Hori egiteak ekarriko dizkion abantailak. Aberastasunaren abantaila handiak. Abantaila bezainbat kalte. Zerbaitetatik abantaila atera. Abantaila hartaz gabetua izatea.

abantaila eraman Zah. Aldea atera. Urreak beste diru guztiei eramaten dien abantaila.

abantailatsu adj. Abantailaz betea. Ik. abantailos. Egoera abantailatsuan dago bere zelaian jokatzen duen taldea.

abantailatu, abantailatu/abantaila, abantailatzen 1 du ad. Ipar. Zah. Abantailaz hornitu. Azkueren batasun saioan ere gipuzkera irten zen abantailaturik.

2 (Era burutua izenondo gisa). Ikasle abantailatua.

abantailos adj. Ipar. Abantailatsua.

abantar 1 adj. Abantokoa, Abantori dagokiona.

2 iz. Abantoko herritarra.

abantari iz. Arraunlaria.

abantzatu, abantza, abantzatzen da/du ad. Ipar. Herr. Aitzinatu, aurreratu.

abantzu1 adb. Ipar. eta Naf. Ia, kasik. Abantzu bi urte baditu hemen garela.

abantzu izan da ad. Azkenetan izan, hil hurran izan. Ikusiz abantzu nintzela, sorterrira ekarri ninduten.

abantzu2 iz. Ipar. Aurrerapena, aitzinamendua.

abantzuño adb. Ia-ia.

abao iz. Abaraska. Abao hutsak kendu.

abar 1 iz. Zuhaitz- edo zuhaixka-adarra, bereziki egur gisa erabiltzen dena. Haritz abarra. Abar txikia. Abarrak biltzen. Abar su, laster su (esr. zah.).

2 iz. Balio gutxiko gauza.

3 iz. Hondakina. Ikatz abarrak.

eta abar Eta gainerakoak. Zezenak, behiak, txahalak eta abar. Olerkariak (Lizardi, Lauaxeta eta abar). Han biltzen ziren beren jaiegunetan otoitz egitera eta abar. || Borroka latz samarrak ditugu era askotako puntuetan, ikastola, erlijio, politika eta abarretan. Gezurrez eta abarrez beterik baitaude.

[Oharra: eta abar luze bat esapidea desegokia da].

abaraska 1 iz. Erleek, eztia gordetzeko, erlauntzaren barnean argizariz prestatzen dituzten gelaxka hexagonalen multzoa. Ik. abao; orraze. Eztia darion abaraska. Erle joan-nahiak, ez ezti, ez abaraska (esr. zah.).

2 iz. Liztorrek eta beste zenbait animaliak egiten duten antzeko egitura.

abaritz iz. Artearen antzeko zuhaitz edo zuhaixka (Quercus coccifera).

abarizia iz. Zah. Zekenkeria, zikoizkeria.

abarizios adj. Ipar. Zah. Zekena, zikoitza.

abarizti iz. Abaritz basoa.

abarka iz. Euskal Herrian erabili ohi den larruzko edo gomazko oinetakoa, batez ere oinaren azpialdea babesten duena eta soka baten bidez zangoaren behealdean lotzen dena. Abarka eta soineko zaharrak adabatu. Abarkak jantzi. Behiaren larruarekin josten ziren abarkak. Abarkak oinetan lotu. Abarka mantarrak jantzi.

abarka handizuren, abarka-handizuren Handizurena.

abarkadun 1 adj./iz. Abarkak erabiltzen dituena. Baserritar abarkadun bat, nik baino anatomia gehiago dakiena.

2 iz. Pei. Baserritarra, gehienetan gizarte klasetzat hartua. Abarkaduna izan arren, guk adinako eskola zuen. Ikusi zeinen beldurtiak diren abarkadun txepel hauek!

abarkagile iz. Abarkak egiten dituen eskulangilea. Abarkagilearen tresnak.

abarkagintza iz. Abarkak egitea; abarkagilearen lanbidea. Abarkagintza, neguko zeregina baserrian.

abarketa iz. Zola espartzuzkoa eta gainaldea ehunezkoa duen oinetakoa. Ik. espartin. Oin bat ortozik eta bestean abarketa zahar bat zeramala. Abarketa zuriak.

abarketari iz. Abarketak egiten dituen eskulangilea.

abaro 1 iz. Zuhaizpeko edo bestelako babesgunea, abereek eguzkitik gerizatzeko erabiltzen dutena. Abaroaren bila gerizpera bildu diren txoriak.

2 iz. Irud. Nazionalismoaren abaroan gizendu nahi du.

abaroan egon Itzalpean egon. Abaroan daude behiak.

abaro egin Ganaduak abaroan biao egin. Non egiten du abaro artaldeak?

abarrakitu, abarraki, abarrakitzen du ad. Suntsitu, desegin. Haize eraso batek abarrakitu du txabola. Bosgarren ordu laurdenerako, arras xehatu, abarrakitu eta azpiratuak izan ziren erromatarrak.

abarreria iz. g.er. Abar hondakinen multzoa.

abarrikatu, abarrika, abarrikatzen da/du ad. Naf. Abarrakitu.

abarrots iz. Harrabotsa.

abartegi iz. Sutarako abarrak gordetzen diren lekua. Ik. egurtegi.

abartsu adj. Abar asko dituena, abarrez betea. Ik. adartsu. Hiru intxaurrondo abartsuren azpian. Baso abartsua.

abartu, abar/abartu, abartzen 1 da ad. Adarkatu, adarretan bereizi. Damurik, hainbeste adaxkatara da abartua gure euskara zaharra!

2 (Era burutua izenondo gisa). Oreinaren adar abartuak.

abartzuzar 1 adj. Abartzuzakoa, Abartzuzari dagokiona.

2 iz. Abartzuzako herritarra.

abasberuan adb. [Oharra: Euskaltzaindiak, abasberuan-ek euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. abespeluan].

abasto adb. Herr. Ugari; nahikoa. Munizioa, bolada baten, eduki dute abasto. Zalekeria likits guztiak asetzen, dirua abasto.

abastu adb. [Oharra: Euskaltzaindiak, abastu-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. abasto].

abat iz. Batez ere Bizk. Monasterio bateko burua. Ik. abade.

abata iz. Usoak erakartzeko edo jaitsarazteko erabiltzen den zurezko hegaztia.

abatar iz. Inform. Interneten eta komunikazio teknologia berrietan, erabiltzailearen identitate grafikoa, argazki bat edo marrazki bat izan daitekeena. Biziki programa interesgarria honako hau, abatarra moldatzeko hamaika marrazki eskaintzen dituena.

abatari iz. Uso ehizan, usoen etorreraren berri ematen duen begiralea.

abatetxe iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, abatetxe-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. abade-etxe, abade sarreran].

abatz 1 iz. Gaztagintzan erabiltzen den zurezko ontzia, bi euskarri dituena, kaikua eta goporra baino handiagoa. Gazura egosirik, abatzetik abatzera botatzen da, irabiaturik hozteko.

2 iz. Gurpilaren erdiko pieza, ardatza sartzen dena eta izpiak biltzen dituena. Intzirika biratzen ziren abatzak ardatzetan. Gurdiaren gurpilak abatzetaraino sartu zitzaizkion lokatzetan.

abaurrear 1 adj. Abaurregainekoa, Abaurregainari dagokiona.

2 iz. Abaurregaineko herritarra.

abaurregaindar 1 adj. Abaurregainekoa, Abaurregainari dagokiona.

2 iz. Abaurregaineko herritarra.

abaurrepetar 1 adj. Abaurrepekoa, Abaurrepeari dagokiona.

2 iz. Abaurrepeko herritarra.

abazera iz. Karatxai-Txerkesiako hizkuntza ofizialetako bat.

abazuza iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, abazuza-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. babazuza].

abdikatu, abdika, abdikatzen du ad. Errege edo erregina karguari uko egin, kargua utzi. Bi hilabeteren buruan erregeak abdikatu egin zuen.

abdomen 1 iz. Anat. Ornodunetan, enborraren behealdeko barrunbea, digestio aparatuaren, gernu aparatuaren eta ernaltze aparatuaren zenbait organo dauzkana. Abdomeneko giharrak.

2 iz. Anat. Artropodoen gorputzeko atzeko zatia. Intsektu horiek argia ematen duen organo bat dute abdomenaren azpiko aldean.

abdominal adj. Anat. Abdomenari dagokiona.

abduktore adj. Anat. Giharrez mintzatuz, gorputz adar bat edo bestelako organoren bat gorputzaren ardatzetik urruntzen duena.

abdukzio iz. Anat. Gorputz adar bat edo bestelako organoren bat gorputzaren ardatzetik urruntzea dakarren mugimendua.

abede iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, abede-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. alfabeto].

abegi iz. Harrera. Abegi txit ona egin diegu. Abegi onez hartzen zituen. Lagunartea gustatzen zaigu eta abegi oneko jendea gara. Zerbitzari abegi txarrekoari ez ikusia eginez.

abegikor adj. Abegi ona egiten duena. Ik. abegitsu. Jendea abegikorra da Txilen. Irribarre abegikorra eskaini zion neskari. Egiazko giro abegikor eta harmoniatsua.

abegitsu adj. Abegi ona egiten duena. Dublingo argiak gorri eta abegitsu ageri ziren gau hotzean.

abelazkuntza iz. Abereak hazteko lanbidea eta jarduera. Euskal Herriko ohiko abelazkuntza. Gaitz horrek kalte handia ekarri zion abelazkuntzari.

abelbide iz. Abere ibiltariek erabiltzen duten bidea. Ik. altxonbide.

abelburu iz. Abere multzo bateko banako bakoitza. Ik. buru 12. Hamar abelburu hazten ziren lekuan, orain badira hogei. Merkaturako zeuzkan abelburu ederrenak.

abeldar adj. Mat. Ik. talde abeldar.

abeldi iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, abeldi-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. fauna].

abeldun iz. Abere jabea. Ik. abeltzain. Neolitoan Euskal Herriko biztanle gehienak abeldun eta artzainak ziren.

abelera iz. Gip. g.er. Egoera.

abeletxe iz. Abereak gordetzen diren toki babestua, baserritik bereizia. Abeletxe batean jaio zen. Iragorriko abeletxean izan ginen egun hartan.

abelgorri iz. Behiaren espezieko aberea. Abelgorria esaten zaie zezen, idi, zekor, idisko, behi, bigantxa, txahal eta behi taldeari darraizkion osterantzekoei. Abelgorrien tuberkulosia. Abelgorriak eta ardiak ez omen dira ostiraletan mendira eraman behar.

Bilaketa konbinatuak:

Letraka:

A - B - C - D - E - F - G - H - I - J - K - L - M - N - Ñ - O - P - Q - R - S - T - U - V - W - X - Y - Z

Oharra: azken eguneraketa 2018-07-13