Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza zahar bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

zahar
1 adj./iz. Pertsonez eta izaki bizidunez mintzatuz, adin handia duena. Anton. gazte. Agure zahar bat. Simeon apaiz zaharra. Ni ere zaharra naiz; ez, haatik, euskara bezain zaharra. Zaharrago eta hitz-jarioago izaten omen gara. Zahar elbarrituak. Ahuntzik zahar eta bizartsuenak.
2 adj. Urte gehiago dituena. (Erkaketetan). Zaharragoak dira, batez beste, gurasoak irakasleak baino. Ez baita jaio oraindik aldi berean zaharrago eta gazteago izan daitekeen mutilik.
3 adj. Jaiotzez lehena dena. (zaharren forman, seme, alaba eta kideko hitzekin). Ik. nagusi 7. Ez zen seme zaharrena, bigarrena baizik. Nire alaba zaharrena nerabezaro bete-betean dago. Beti da zailagoa ahizpa zaharrena izatea.
4 adj. Gauzez-eta mintzatuz, aspaldi sortua edo gertatua; luzaz iraun duena edo luzaz erabilia izan dena; lehenagokoa. Anton. berri. Euskal libururik zaharrena. Leizarragarena baino zaharragoa den Etxepareren liburua. Hitz zaharrak. Zaraitzun bilduriko kanta zahar batean. Gure literatura zaharra. Hizkuntzaren haria beti da zahar eta berri, aspaldietarik datorrelako, zahar-berriz. Borondate berriak ez zuen indarrik aski, borondate zaharra garaitzeko. Forma zaharrago eta berriagoen artean. Bizkaiera zaharrean. Denbora, mende zaharretan. Frantzia zaharra ezagutu zutenek. Erdal olerki horiek zahar kutsua, zahar usaina dute oraingo irakurlearentzat. Besteren diruaz duenak etxea berritzen, etxe zaharra eta berria ditu bahitzen (esr. zah.). || Eskolako adiskide zaharra. || Asaba zaharren baratzea. Aski da berdintzea idazle zahar bat berri batekin. Zer esango zukeen Etxepare zaharrak horrelakorik entzun balu?
5 adj. Deitura bera dutenez mintzatuz, antzinakoena. Donostiako euskal idazleen arraza bortitza: Baroja zaharra, Bilintx, Soroa, Altzaga eta beste hainbeste eta hainbesterena. Etxaide zaharra, euskaltzainburu luzaroan izan genuena.
6 adj. Denboraren edo erabileraren poderioz, higatua. Oihal zaharrari ez dagozkion adabakiak. Etxe apal batzuk, zaharrak. Ehizarako zenbait arma beltz eta zahar.
7 (Aditzaren partizipio burutuaren eskuinean, honi 'aspaldi' esanahia gehitzen diola). Ik. jan-zahar. Anton. berri 3. Ez naiz Donostian izan zaharra. Ez zen ezkondu zaharra hil zenean.

Esaera zaharrak

Amoratzea, gazteentzat loratzea, zaharrentzat zoratzea. Azeri zaharrak aila luze, bera legezkoak besteak uste. Beharrak, zaharra merkatura. Besteren diruaz duenak etxea berritzen, etxe zaharra eta berria ditu bahitzen. Ez da zaharra duena zaldarra. Ezkontza zaharraz eztei berri egitea. Haritzak azala ametzak bezala, zaharrak ezin dagike gazteak bezala. Idi zaharrari, arran berri. Nork nori, pazia zaharrak pertzari. Oilo zaharrak salda ona du egiten. Zaharra eta labea ahotik berotu. Zapataginak zapata zahar. Zartagin zaharrak pertzari: utikan, beltz hori!. Zor zaharra, min-berritzaile.

Aztergaia: zahar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1996-11-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:Hletra
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

atsotitz, errefrau, esaera zahar.

Euskaltzaindiaren Arauak

AS: zahar(-)etxe, zahar-hitz: zahar-hitzak, zuhur hitzak.

Aurreko pasaldikoari egindako oharrak

BAgiria (2000-01-28): "Zahar hitzaren azpisarrera gisa zahar-hitz sartzea onartu da, honako adibide hau daramala: zahar-hitzak, zuhur-hitzak".

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

adibideko elkartu biak modu berean idazteko eskatuz: ... zuhur-hitzak; eta AS gisa gehituz: zaharraren zaharrez , zaharretan, zaharrez, zahar-sari .

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

zahar-etxe.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E208]: "Zahar hitzaren elkarketa-era laburtua ez da beti -tzar, zar baizik (saguzar); kasu batzutan, hiztunengan etimologia oso argia denean, zahar era bere osoan gordetzen da (mutilzahar, neskazahar; cfr. erd. chico-viejo, chica-vieja). -tzar handikari peioratiboa izaten da (gizontzarra, ormatzarra...) baina Satrustegiri aditua diot Nafarroako zenbait tokitan hutsik erabiltzen dela: gizon tzarra 'ezin okerragoa'" (1993-01-18)

 - [K201]: "(zahar ez: berri) "Oraindik ez da il zaarra; lau edo bost urte gutxi gora-bera" (Manuel Lasarte). "Gai-kontu auek oraindik ez dira zarrak" (Manuel Lasarte). "Ez dira itxi zarrak ostatuak" (Manuel Lasarte) (2009-10-23)

 - [K201]: "iz. "Zaharrak ondu duen ipuin ederra" (Koldo Mitxelena)" (2009-10-23)

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.