Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza odol bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

odol
1 iz. Kolore gorriko isurkari lodia, gorputz osoan zainetan zehar dabilena, elikagaiak eta oxigenoa banatzen eta hondakinak jasotzen dituena. Ahotik odola dariola. Odolaren kolorekoa. Zauriz eta odolez beterik. Odolez gorritua. Odola gatzatu. Odol hotzeko eta beroko animaliak. Gorputza odoleraino zigortuz. Odol zainak. Odol-tantak darizkiola. Odol aztarnak. Zaila da belarrian sortzen diren infekzioak tratatzea, ez dagoelako odol-fluxu nahikorik antibiotikoa bertaraino irits dadin.
2 iz. (Leinuaren ezaugarrien oinarritzat hartua). Odol bereko haurride bagina bezala. Odol bateko ahaideak. Mutiko hura bere odolekoa zela jakin zuenean (Ik. odoleko). Jakoben odolekoak zirenei. Nire odolekoek jasoko dute nire gorputz hila. Ahaidetasuna odolekoa edo erantsia den. Judu odolekoa. Jatsuko odola zuen bere zainetan. Odolaren mintzoa. Odola bera baino lokarri sendoagoak elkartzen gaitu.
3 iz. (Gerra edo borroketan isurtzen den odolaz mintzatuz). Ik. odol isurtze. Odolak odola eskatzen du. Bere odol-egarria asetzeko. Are atsekabe handiagoa hartu zuen, aurkitu zenean, ez etsaien, ezpada israeldarren odola isuri beharrean. Kazetariek ere odolez ordaintzen dute Iraken bizi den indarkeria-egoera.

Aztergaia: odol

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1996-02-22 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: odol(-)belar Parietaria officinalis, odol(-)emaile, odol(-)hodi, odol(-)kolpe.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: odol-bero, odol-erre, odol-gaitz, odol-galtze, odol-hotz, odol hotzean, odol-isuri, odol-isurketa, odol-isurtze, odol-talde .

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

odol-kolpe, odol-belar.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.