muga
1 iz. Zerbait amaitzen den tokia edo unea. Itsasoari harrizko eta hareazko muga ezarri diona (Ik. mugarri). Jainkoa dugu helburu eta muga. Zu zara guztien hasiera, iturburua, iraupena eta muga. Haren ausardiak ez du mugarik. Jakintzaren muga estu-gogorrak zituen maite. 1888an jaio zen Orexan eta aurten hil Añorgan: horiexek dira Orixeren bizitzaren mugak. 2 iz. Bi lurralde bereizten dituen marra. Italiako muga igarorik. Buenos Airestik ateratzean, Villazón du mugan aurreneko herria. Lapurdiko mugetatik urruti. Frantzia du muga iparraldetik. Mugaren bi aldeetan dago Euskal Herria (Ik. mugalde). Iparraldeko muga. Mugaz bestaldean. Mugaz haraindikoak. Kanaango mugako Retma zeritzan lekura joan ziren (Ik. mugako). Frantziako muga-herri batean. Etorkizuneko Europa mugarik gabekoa izango da. OMEk ez du mugak ixteko eta hegaldiak bertan behera uzteko eskatu. || Panama eta Kolonbiako muga-mugan bizi dira. 3 iz. Jakintza-arloez, jarduerez eta kidekoez mintzatuz, arlo horren eremuaren muga. Filosofiaren eta jakintzaren arteko muga ilunean. Nire iritziz, dantza garaikidearen barruan zernahi egin dezakezu; beharbada horixe gustatzen zait, mugarik gabe dantza egitea. Euskal literaturaren muga hertsietatik landa ere bizia badagoela erakusten du.
4 iz. Zerbaiten edo norbaiten garapenerako muga edo oztopo den gabezia. Nobelagile honek baditu bere muga eta ahulezia estetikoak. Bere dohain aberatsei ezartzen dien muga hertsia.
5 iz. Unea, denbora, ordua. Etorri zenean jateko muga, Jesus jarri zen mahaian.