Euskaltzaindiaren Hiztegia

2 emaitza jakin bilaketarentzat - [1 - 2] bistaratzen.

jakin1, jakin, jakiten
1 du ad. Zerbaiten berri eskuratu edo izan. Badakizu zergatik ez den etorri? Nondik dakizu hori? Ez daki zer dioen. Ez daki gaurko ikasgaia zein den. Ongi daki gauza horiek nola diren. Zer genioen jakin gabe. Nahi nuke ere jakin ea zergatik agertzen den hitz hori frantsesez. Nork lapurtu zuen ez baleki bezala. Bere etxean gertatu zena jakin zuenean. Laster jakin zen nongoa zen. Badakit maite nauela. Dakienak daki eta ez dakienak ez daki. Buruz dakit hori. Oraindik jakiteko nago zer nahi duzuen. Jakinik ez zitzaiola horrelakorik gertatuko. Mundu guztiak dakien gauza. Nork ez daki hori? Jakina da leku izenak leku kasuetan agertu ohi direla. Berak ezertxo jakiteke egin ziotena.
2 (ez dakit zer, ez dakit zenbat eta kideko esapideetan, ziurra ez den zerbait edo ongi gogoratzen ez den zerbait adierazteko, indargarri gisa). Horregatik ezagutu ninduen Andonik gaur dela ez dakit zenbat urte. Kalte berriak ekarri dizkiotela euskarari, ez dakit zer kasketaldi egoskor dela medio.
3 du ad. Gai bati buruz aski ezaguera izan, zerbait erabiltzeko trebetasuna izan. Ez daki gaurko ikasgaia. Hizkuntza ongi dakiten guztiak. Ongi daki ingelesez. Ez zekien bere Oiartzungo hizkera besterik. Euskaraz ikasten edo dakitena hobetzen ari direnentzat. Badaki irakurtzen, idazten, josten. Pilotan jakin. Ez daki dantzan.
Ohiko lexiak

Esaera zaharrak

Albiriste, ez dakienak hobe uste. Dakienak daki haizea burruntzian sartzen. Dakienak hartzen, dakike ematen. Gure orak buztanaz daki balaku egiten, eta ahoaz ausikitzen. Ibia duenak iragan, daki osina zein den barren. Mundu honek dirudi itsasoa, igerika ez dakiena hondarrera doa. Orratzetik hariraino behar du jakin. Ustea ez da jakitea.
jakin2
1 adj. Ezaguna. Jakina denez, bi aldiz agertu da liburu hori.
2 adj. Mugatua, zehaztua izan dena. Indar jakin bat behar da pisu jakin bat jasotzeko. Azentu hori silaba jakin batean zegoela. Toki eta une jakin batean kokatua.
3 adj. Jakituna. Mediku anitz jakina. Zarelako bertsotan osoki jakina.
 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.