Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza ito bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

ito, ito, itotzen
1 da ad. Arnasa hartu ezinik hil. Uretan ito. Ez zekien igerian eta ito egin zen. Haragi puska bat eztarrian trabatuta ito zen. Urkatuak itota hiltzen dira. Itotzeko zorian. Itoko ahal haiz! Diotenez, itotzear dagoenak edozeri heltzen dio. || Gizon gaixoak ito behar zuen negarrez bere bekatuen damuz. Egarriz ito beharrez. Presaka eta muturka, ito beharrez (Ik. itobehar). || (Partizipio burutua izenondo gisa). Lurrean hobiratzea bezalakorik ez dago marinel itoarentzat.
2 du ad. Arnasa hartzea eragotzirik erail. Zintzurra tinkatuz ito. Lepoa estututa ito zuen.
3 du ad. Sentimenduez eta kidekoez mintzatuz, itzali, bizitasuna kendu. Guk, besteri bizia arintzeko, barruan ito behar izaten ditugu nahigabeak. Ezin dituk penak garagardotan ito. Baina kezka horiek bere erokeriekin erraz ito eta ahaztu ohi zituen. Lapurdiko kostaldean esperantza oro ito da. Parisko apartamentuan Marlon Brandok eta Maria Schneiderrek bakartasuna sexuan itotzen zuten bitartean.
4 du ad. Ideiez, iritziez eta kidekoez mintzatuz, ez entzuteko moduan edo ia ez entzuteko moduan utzi; isilarazi. Gurari gaiztoek ito egiten dute Jainkoaren hitz santua. Azeriak oiloa legez euskara nahi dute ito. Zapatzen du, garaitzen eta itotzen odolaren mintzoa. Taldearen handitasunak liburuaren inguruko eztabaida itotzen duela. Marokok eskura zituen soldadu guztiak mugiarazi zituen aireportua kontrolpean hartu eta manifestazioak itotzeko.
5 du ad. Zerbaitek beste zerbait gehiegian, kalte egiteko eran estali edo inguratu. Belar gaiztoak garia ito ez dezan. Etxea inguruko arbola eta belardirik gabe geratu baitzen, etxe berri itsusiek itota. Mutxiak janda, hautsak itota. Egungo sistemak informazioz itotzen gaitu. Lurrin egileen bezero zen Biktoria; horrek berezko usaina itotzen zion, mila loreren urrin ustez xarmagarriaren azpian.
6 du ad. Isurkari batek zerbait guztiz estali edo ase. Lurra dena zuela uholdeak ito. Taloak esnetan ondo itorik. || (Partizipio burutua izenondo gisa). Kare-lurrak ez ditu biziki maite; ura asko gustatzen zaio, baina lur astunak eta itoak ez.
7 du ad. Kareaz mintzatuz, erabili ahal izateko urez nahasi edo ase. Kare hila da, urez itotzen edo hiltzen den kare bizi.
8 da/du ad. Itolarria sentitu edo sentiarazi. Aste guztia eman nuen gela barruan, beroak itota. Zer esango zenidake, abioi batean ibiltzera behartuko bazintut?, munduko aire eta haize guztiak zeure esku izan arren, ito egingo zinateke; ni, berriz, fabrikan itotzen naiz. Gizon gaixoak ito behar zuen negarrez bere bekatuen damuz. Egarriz ito beharrez. Presaka eta muturka, ito beharrez (Ik. itobehar).
9 da/du ad. Arazoen edo gehiegizko arduren ondorioz, erabat larritu. Zorrez itoa. Lanez itoa bainaiz egun. Itota zebilen azkenaldi honetan. Hipotekaren zamak itota. Batzuetan lan eskariei ezetz esaten ikasi beharra dagoela ez itotzeko.
10 da ad. Eztanda motorrez mintzatuz, karburagailua erregai gehiegiz bete. Barkuko motorra itota zebilen eta Ibaizabalen itsasadarretik ezin irtenda ibili ziren.
11 Ahotsaz, oihuez eta kidekoez mintzatuz, arnas faltak indarrik gabe utzia, moteldua. (Partizipio burutua izenondo gisa). Gero giza ahots batek, ahots ito batek, galdetu zuen: (...). Gela nagusian oihu ito bat entzun zen. Halako ikara-salto bat egin du Garbiñek, hasperen ito bat ere bai.
12 Itotzen duena, itogarria. (Partizipio burutua izenondo gisa). Giro itoa zen zuzendariordearen bulegoan. Giro katoliko itoa.

Esaera zaharrak

Ur meheetan galtzen dena, ur handietan ito.

Aztergaia: ito

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1995-04-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:03

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

ito, itotzen. da/du ad.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

adib. gisa erantsiz: ito beharrean; eta itoan (erdi itoan, ia itoan, ito-itoan): Baserritar bi etorri zaizkit arnaska erdi itoan; ia itoan zebilen gizon bat salbatu nuen; besoak altxatuz oihu egiten zigun ito-itoan.

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

itoarazi.

Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

ito, ito, itotzen, itoko.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.