hil1, hil, hiltzen
1 da ad. Bizia galdu, bizitzeari utzi. Atzo hil zen. Hil bedi! Ezbeharrez hil da. Hirurogeita hamalau urterekin hil zen. Zu ere atzerrian hilko zara. Haren emaztea hil zen arte. Senarra hil zaio. Ongi hiltzen laguntzeko. Zugatik hiltzen banaiz. Hiltzeko orduan. Bere burua hiltzeko arriskuan ipintzen duena. Hiltzera kondenatu. Hiltzerakoan agindu ziguna. Nahiago dut hil. Ama, ez zaitez hil! Hil arte maiteko zaitut. Laster hil beharra zen. Bere izena, hil orduko desegiten hasia da. Ongi hil nahi baduzu. Gosez hil. Urkaturik hil. Gazterik hil. Gerran hilak. Euskaldun bizi eta euskaldun hil. Hila da. Hilda dago. Hilda aurkitu dute (Ik. hilik). Hiltzeko zorian (Ik. hilzori). Hil berria da. Txomin hil berri da (Ik. hilberri). 2 da ad. Gauza abstraktuez mintzatuz, izateari utzi, desagertu. Hil da euskara! Urte zaharra hil orduko, berria jaio. Jendeak bizirik segituko du fisikoki, jakina, baina jende hori ez da jende berbera; hor zerbait hil da.
3 du ad. Bizia kendu. Ik. garbitu 10; akabatu 1; erail; kalitu. Harrika hil zuten. Ez ezazu inor hil. Abel Kainek hila. Anaia hiltzeko asmoa hartu zuen. Harrapatzen bazaitu, jo eta bertan hilko zaitu. Biztanle guztiak hil, herria erre eta gatza erein zuen. Ehiztariak hil duen txori bat bezala. Tiro batez hil du bere burua. Hila eta hobiratua izan zena. 4 da/du ad. Suaz, argiaz eta kidekoez mintzatuz, itzali. Zuzia erretzeaz bizitzen da eta erretzeaz hiltzen da. Behin ere hiltzen ez den suan. Kanta hori akabatu baino lehen hil baitzitzaion pipa. Argi bat hil da munduan. Putzak pizten du kandela, eta bai hiltzen ere.
5 da/du ad. Desirez, sentimenduez eta kidekoez mintzatuz, indarra, bizitasuna edo karra galdu edo galarazi. Hil zitzaizkion betiko itxaropen guztiak. Fedea hiltzen ez bada. Zeure kontzientziak gogoa hozten eta hiltzen baitizu.
6 du ad. Goseaz edo egarriaz mintzatuz, ase, kendu. Beren eguneroko gose-egarriak hiltzeko. Gosea hil nahi dute askok inoren bizkarretik.
7 Hilik dagoena. (Partizipio burutua izenondo gisa). Zure semearen gorputz hila. Haur hilaren ama. Txakur hil bati. || Hizkuntza hilak.
8 Motela, bizitasunik edo indarrik ez duena. (Partizipio burutua izenondo gisa). Fede bizia eta fede hila. Gauza onak egiteko gogo hila izatea. Argi hila. Piperrak biziagotzen du salda hila. Zer prestueza, zer hotz eta hila naizen, zuri esker onak emateko!