Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza gari bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

gari
iz. Lastodunen familiako laborea, herrialde gehienetako giza elikaduran oinarrizko gertatzen den hazia ematen duena; (multzokari gisa) landare horren alea (Triticum aestivum). Ik. ogi 4. Gari motak. Gari garaua, pikorra (Ik. galgarau). Gari alorrak, soroak (Ik. galsoro). Gari metak, pilak. Garia, zekalea, oloa eta garagarra. Bi anega gari. Soroan gari ereiten. Udan garia ebakitzen. Gari-ebakitzeak ditugu aste honetan. Gari ebakitzen diharduenak azaoak egiten ditu, gero metan pilatzeko. Gari uzta oparoa. Garia aletu. Gari irindua. Estekatuko haut gari bala bezala. Garia ogia egiteko erabiltzen da. Gari helduaren kolorekoa. Gari-lastoa, osorik, Goierri aldean asko ematen zaio ganaduari. || Egun batean egin ditugu gari guztiak.

Esaera zaharrak

Ahuntzak garia ikusi, baina ez hesia. Apirila hotz, ez gari eta ez ahotz. Elur asko den urtean garia, eta erle asko dugunean eztia. Ez da zer eska gari zumarrari. Izotz urte, gari urte. Orri erortze, gari ereite. Urte elurrezkoa, garizkoa.

Aztergaia: gari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau72
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-05-28 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:04

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

gari, gal-

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: gari-ale , gari-hazi , gari-jotze , gari-zuri .

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: Azpisarrerak (zehaztu): gari-ale > gari(-)ale, gari-hazi > gari(-)hazi, gari-jotze > gari(-)jotze, gari-zuri > gari zuri / Azpisarrerak (berriak): gari(-)ebakitze, gari(-)harri, gari(-)meta.

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-11-02): Forma berririk ez da orain erantsiko. Eta lantaldeak proposatu duen azken azpisarrera gari zuri forman jasotzea erabaki zuen batzordeak, galbera forma aztertzean (2009-10-05); beste azpisarrerei, berriz, ohargileak proposatu dituen grafia bikoitzak dagozkie. Gainera, gari(-)irin azpisarrera ere jasoko da.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.