Euskaltzaindiaren Hiztegia

2 emaitza eta bilaketarentzat - [1 - 2] bistaratzen.

eta1
1 junt. Maila edo izaera bereko perpausak edo osagaiak lotzen dituen hitza, gehitze bat, harreman bat-edo, adierazten duena. Peru eta Maria. Azeria, lehoia eta otsoa. Bera eta bere semea. Zu eta ni. Zu eta biok. Hura eta gainerakoak. Kale luzea eta zabala. Guraso eta adiskideei idatzi zien. Ongi eta agudo egin. Ohitura berriak eta askok onartzen ez dituztenak. Iñaki badator eta Itziar badoa. Ikusi al duzu Iñaki eta eskatu al diozu autoa? Eseri zaitez eta entzun ezazu. Egin behar dugu eta egingo dugu. Astoa ekarri eta atarian utzi zuen. || (Perpaus edo osagairen baten elipsiarekin). Niri atsegin zait; eta zuri? —Nik esan diot —Eta? —Ez nauela gura erantzun dit.
2 junt. (Galdetzaile baten ondoren, jarraian datorren erantzun modukoagatik harridura adieraziz). Nork, eta Peruk esan behar! Nora, eta Burgos aldera! Non, eta Etxahunean!, nor, eta Engrazia Mattinekin! Zertarako, eta galtzeta orratzak egiteko!
3 junt. (eta-k bi esaldi kideko biltzen dituenean, lehenengoaren laguntzailea nahiz bigarrenarena ezaba daiteke). Astoa ekartzen eta atarian uzten zuen. Zuk biziarazten dituzu guztiak eta santutzen.
4 junt. (Ondoriozko-edo ñabardura adieraziz). Triste bizi naiz eta hilko banintz hobe. Asko ezagutzen zuen eta ez zuen laguntzat nahi.
5 junt. (Orduak adierazteko). Hiru eta erdietan. Zortzi eta erdiak.
6 junt. (Neurri, zenbaki eta kidekoekin). Bi litro eta erdi. Mila eta berrehun. Mila berrehun eta hogeita bost. Bi eta bi lau dira. Minutu bat eta hemezortzi segundo. Bost eta huts galdu zuten.
7 junt. Eta gainerakoak. (eta-ren eskuineko osagaia, eskuarki izena, agertzen ez dela). Apaiza-eta bihar etorriko dira. Sukaldeko ontziak, platerak eta, hautsi zituen.
8 junt. Eta berehala. (Aditzaren partizipio burutuaren eskuinean). Heldu eta lotara joan ziren. Alkatea agertu eta oihuka hasi ziren.
9 junt. (Aditz jokatu baten eskuinean, perpausari kausa balioa ematen diola). Ez du ekarri, handiegia zen eta. Nik egin beharko dut, zuk ez duzu egiten eta. Bakarrik ezin dute eta, lagundu egin beharko diegu. Aitaren berririk iristen ez eta, etxekoak larritzen hasi ziren. || Eskatu zioten haiekin joan zedila, Israelgo buru izan behar zela eta. Hori dela eta, ez dira etorri.
10 junt. (Aditz jokatu baten eskuinean, harridura adierazteko edo esaten denaren indargarri gisa). "Amatxo..., aitatxo da eta!" hots egin zuen handienak. Zortziak eta erdi dira eta! Hara, hemen da bera eta! Han daudela?, hemen daude eta! Baina nolatan, hilda zeundela zioten eta! —Horrelakoen etxean ez nikek nik lanik egingo. —Besteetan ere ez duk egiten eta!
Azpisarrerak
 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.