Euskaltzaindiaren Hiztegia

3 emaitza alde bilaketarentzat - [1 - 3] bistaratzen.

alde1
1 iz. Gauza biren arteko desberdintasuna. Ik. desberdintasun. Bi produkturen arteko aldea. Kolorean dute alderik handiena. Euskaldunak nahi dituztela elkarrengandik banandu, aldeak diren baino handiagoak eginez, leizeak sakonduz. Alde ederra! Alde ederreko kontua! Bien arteko aldea handitu nahiz.
2 iz. Kopuru bati beste bat berdintzeko gehitu edo kendu behar zaion kopurua. Hor dugu bestetara gabe, hogei urteren aldea. Hemezortzi tantoren aldea izanik, lan erraza zuten. Gaztelekuko pilotariak gogotik saiatu ziren aldea murrizten, baina Adiskidekoek ondo eutsi zioten aldeari. Hamahiru puntuko aldea atera diote bigarren sailkatuari.
alde2
1 iz. Zerbaiten zatia, beste zati bati edo batzuei kontrajarria; gauza edo puntu bati buruz, haren ingurua; inguru horretatik nolabait bereizten den zatia. Ik. aldetik 4; aldean 2; aldean 3; aldera. Mendiaren alde honetan. Goiko, beheko, eskuineko aldea (Ik. behealde; goialde...). Infernu hartan egongo dira kondenatu guztiak alde guztietarik suz inguratuak.
2 iz. (Bereziki bi zati bereizten direnean). Txanponaren bi aldeak. Alde batean eta beste aldean. Alde batetik bestera igarotzen du. Alde batera eta bestera begiratzen dugula. Ni alde batetik joan nintzen eta bera bestetik etorri. Bi aldeetako euskaldunen batasuna. Itzultzen dute orria beste aldera. || Uraz beste aldean. Itsasoz beste aldera joan ez dadin. Mendiez hemengo aldean.
3 iz. (Gauza abstraktuez mintzatuz). Auzi baten alde guztiak aztertu. Arazo bat alde jakin batetik soilik ikusi. Kontu honek ez dik alde onik. Ezkontzeak alde onak eta txarrak ditu.
4 iz. Lurraldea, eskualdea. Alde haietako artzain eta unaiak. Aditzera eman dezagun alde guztietan. Jende onak badirela alde guztietan.
5 iz. (Leku izen baten eskuinean). Berri bat heldu zait Erromako aldetik. Ainhoako aldean.
6 iz. Zatia, puska. Mezaren alde edo parte nagusiak. Lau alde egin zituzten, gudamutil bakoitzarentzat bat.
7 iz. Iritzi edo helburu bera duten pertsonen taldea. Ik. alde3; alderdi 6. Gerran, alde batekoen poza bestekoen negar iturria izaten da. Ez noa alde bateko eta bestekoen arrazoiak aipatzera. Alde biei aditu ondoan.
8 iz. Gorputz atala. Gorputzeko alde guztiak mindurik dituen gaixoa. Ukitu zuen alde mindua. || Mokor aldean eta saihets ondoan.
9 iz. mat. Poligono bat ixten duten lerroetako bakoitza; angelu bat osatzen duten bi lerroetatik bakoitza. Triangeluaren aldeak.
10 iz. Era, modua. Nola izan daiteke hori?, alde askotara. Beste gertaera bat ere badugu, bakoitzak bere aldera kontatzen duena. Gertaera berbera bi aldetara entzuten badugu.
11 postpos. -rantz. (Izen sintagma soilaren eskuinean). Ik. aldera 3. Zerbait gaizki egin izan banu bezala, ihes egin nuen mendi alde. Bazihoazen etxe alde.
12 adb. Aipatzen den pertsonari edo gauzari mesede eginez. Ik. -en alde. Anton. aurka; kontra. Inor ateratzen bazaio kontra, zu jarri alde. Erdiak kontra izango ditut, alde beste erdiak. Jainkoa alde badut, oro alde ditut. Epaileak alde dituenak irabazten du auzia.
13 adb. Hurbil. Horra atsekabea poztasunetik zein alde dagoen.
14 interj. Norbaiti nonbaitetik alde egin dezan agintzeko erabiltzen den hitza. Ik. alde hemendik. Alde! Alde denok segituan!

Esaera zaharrak

Urguilutsua da beteritsu bertzeen alderat, bererat itsu.
 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.