Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza aire bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

aire
1 iz. Atmosfera eratzen duen gas nahastura, batez ere oxigenoz eta nitrogenoz osatua. Airea beharrezkoa dute izaki bizidun guztiek. Gela honetan airea falta da. Airearen kutsadura. Airearen astuntasuna. Airearen hezetasuna neurtu. Aire kanpaia.
2 iz. Nahastura horrek lurgainean betetzen duen bitartea. Itsasoko arrainak eta aireko txoriak. Airean ez da erraz ibiltzen hegoak moztuta. Kolore bizienak eta minenak histen dira aire handian. Airean zegoen, ez zerurako eta ez lurrerako.
3 iz. Itxura, antza. Tximino airea zuen izaki hark.
4 iz. Batez ere Ipar. Ahairea, doinua. Aire zaharrean kantatu zuen.
5 interj. lgart. Alde! Aire hemendik!

Aztergaia: aire

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-07-23 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

1: itsasoko arrainak eta aireko txoriak. 2 Ipar. 'doinua'. 3 'antza, itxura' / AS: aire girotu: aire girotua jarri dute.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehitzeko eskatuz: aire!, airean, airean eduki, airean egon, aire berean, aire gaizto, aire-girotze, aireko armada, aireko garraio, aireko indar, aireko posta, aire txar, airez, airez aire.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E306]: "'aire-girogailu' azpisarrera sartzea proposatzen dugu" (2001-01-23)

Euskaltzainen oharrak

 - [E123]: 'iritzi-emaile baten iritzia "egitura aldetik aireko armada bezain ondo badago, zergatik bultzatu gutxien erabiltzen dena? "Marina" esateko zer bultzatuko da? Itsasoko armada ala itsas armada?". Hiztegi Batuko lantaldeari pasatuko diot oharra ea nola ikusten duten'.

 - [I102]: 'hitz honekin osaturiko elkartuak aireko forma eratorriarekin ordezkatzea proposatzen da, nire ustez bat ere beharrik gabe eta gainera nahiko era desegokian. Euskaraz aireko 'hegazkin' berbaren sinonimoa ere bada, orduan kontuz ibili behar dugu, sarri askotan forma anbiguoak sortzeko arriskua daukagulako, ontzat jo diren arau ortografikoak kontutan hartuta gainera. Hori hala izanik, eta dagoeneko aireberritu, airebide, aireontzi, aireplano, aireportu ontzat jo direlarik, nire ustez ondokoak ontzat jo behar dira, nahi bada, denak aire hitzaren azpisarrera gisa: airearmada (batera idatzita aireportu bezala, gaztelaniaz eta frantsesez hala delako antza inork zalantzatan jarri ez duena). / airebidaia / airegarraio / aireindar sin. airearmada / aireposta / aire-ministerio / aire-merkataritza / aire-nabigazio / Erdarazko 'línea aérea/linie aérienne' airebide erabil liteke, baldin eta hegazkinek dauzkaten errepideak 'aire-errepideak' deituko bagenitu. Osterantzean, aireko-bideak proposa liteke, eta sinonimo gisa hegazkin-bideak'.

 - [E116]: '(2002-04) Nik dakidala, holakoetan normalean euskarak lehenbiziko bidea hartu du, proposamenean datorrena. Bide hori hobeki egokitzen zaie Euskaltzaindiak hitz elkartuei buruz emandako arauei, nire ustez. Izatekotan ere, aire(-)bidaia, aire(-)garraio, aire(-)posta, etab. beharko genuke. Auzi hau geroago datorren "aire armada*" sarrerarekin lotua dago'.

 - [E210]: 'Horren azpisarrerak jadanik asko badira ere, beste horrenbeste gehi daitezke, hala nola, aireko kontrolatzaile, aireko merkataritza, aire ministerio, aireko nabigazio…'

 - [E116]: '(2002-04) zuek ikusi'.

 - [E123]: 'dagoeneko arautua dugun aire girotu dela eta, iritzi-emaile baten oharra etorri da, aire girotu "aire acondicionado" eta aire egokitu "aire climatizado" bereizketa egin ote daitekeen'.

 - [E116]: '(2002-04) agian egin daiteke, ez dakit'.

 - Erabakia: EArau 119: 'AS: aire! 'alde!'; airean a) 'ernai, urduri': beldurrak/beldurrez airean egon, utzi; b) 'azkar, presaka': zoaz hemendik airean.; airean eduki; airean egon; aire-armada* e. aireko armada; aire berean Ipar. 'laster'; aire-bidaia* e. aireko bidaia; aire(-)bide; aire gaizto 1 'tximista'. 2 'perlesia'; aire-garraio* e. aireko garraio; aire girotu: aire girotua jarri dute; aire-girotze; aire-indar* e. aireko indar; aireko armada; aireko bidaia; aireko garraio; aireko indar; aire(-)konpainia; aireko posta edo aire(-)posta; aire(-)posta edo aireko posta; airetik adlag. Ipar. Sin. airez (Heg.) '(pilota-jokoan) pilotak lurra ukitu aurretik'; aire txar 'perlesia'; airez adlag. Heg. Sin. airetik (Ipar.); airez aire'.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.