Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza adar bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

adar
1 iz. Zenbait animaliak kopeta aldean dituzten hezurrezko luzakinetako bakoitza. Akerrak adarrak okerrak ditu. Orein adar-zabala. Errinozeroaren sudur adarra. Adar bihurriak.
2 iz. Adar itxurako gauza. Barraskiloaren adarrak. Ilargiaren adarrak.
3 iz. pl. (Bikotekideen arteko leialtasunik ezaren irudi gisa). Ik. adarrak jarri. Senar-emazteak ez dira lehen bezalakoak, adarrak ez dira inolako drama. Horrek eman dit benetan mina, jendaurrean adarrak jantzita ibili eta neu enteratu ez izanak.
4 iz. Zuhaitzaren enborretik ateratzen diren besoetako bakoitza. Adarretara igo. Erroak utzirik adarrei lotzea. Katagorriak adarrez adar dabiltza. || Mandoa arte handi baten adarpean sartu zen.
5 iz. Oheburuaren, aulkiaren bizkarraldearen edo kideko zerbaiten muturra. Ik. ohe adar. Hantxe zeukan sotana, aulkiaren adarrean.
6 iz. Adar hustu eta zulatua, musika-tresna bezala erabiltzen dena. Adar hotsa entzunda.
7 iz. Adar hustua, ontzi bezala erabiltzen dena. Bete ezazu adarra olioz.
8 iz. Sirena (tresna eta hotsa). Adarrak jotzen zuenean irteten ziren langileak lantegitik. Badira bi egun adarrik entzun ez dugula; gauzak baretzen ari dira hor kanpoan.
9 iz. Zerbait zatitzen den alderdietako bakoitza. Ibai horrek sarde egiten du, eta haren bi adarren artean bada zelai bat ederra eta guztiz aberatsa. Ez dakit bide adarrik onena hautatu ote zen. Erakundearen bi adarrak.
10 iz. Giza jardunez mintzatuz, alorra. Soziolinguistikaren adarra. Adar guztietako jakintsuak.
11 iz. Zapatak janzten laguntzeko tresna. Jantzi nahi zenituzke zapatak?, tori adarra.
Ohiko lexiak

Esaera zaharrak

Idia adarretik eta gizona hitzetik.

Aztergaia: adar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1993-09-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

adar, ada-

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

azpisarrera gisa gehituz: adar-zulo ; eta adib. gisa: adar-oker.

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

adib., 1. animalien hezur-luzakina ("akerrak adarrak okerrak ditu"); 2. zuhaitzen enborretik ateratzen den besoa ("pagoaren adarrak moztu"); 3. musika-tresna ("adar-hotsa entzunda"); 4. hed. bidearen, zientzien, etab.en zatia (???)

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [I108]: "adierak" (1993-02)

 - [I102]: "hitz honek badu 5. zentzu bat, Bilboko erdaran oraino ere, eta euskaratik mailegatua, entzun daitekeena: sirena. "Lantegiko adarrak 12etan jotzen du egunero"" (1995-01-10)

 - [K204]: "eta adarburu: taula batetan "un noeud"; calzador. Bada ere "ortzadar", "deiadar"" (1995-01-13)

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: 'Hitz honek, gutxienez beste bi adiera hauek izan beharko lituzke: 5. aulkiaren bizkarraldea edo ohearen atzeko aldea. 6. zapatak janzten laguntzeko tresna, gaur eskuarki metalezkoa. Biak Orotarikoan ageri dira'.

 - [E123]: 'biak jaso daitezke. Nolanahi ere, askoz hobeto dokumentaturik dago OEHn 5. adiera, 6.a baino; azken honetan, hiztegietako aipamena bakarrik ageri da. Baina egokia izan daiteke, batez ere 'calzador' esateko besterik ez badugu'.

 - Erabakia: Erabakia (2001-05-25): 'aipatutako bi adiera berri horiek ere erantsiko zaizkio adar sarrerari'.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.