Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza abuztu bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

abuztu
1 iz. Urteko zortzigarren hila. Azken hamarkadetako abuzturik beroenetakoa izan da aurtengoa. % 13 hazi da abuztuan Nafarroako ostatu eta hoteletan izan den bisitari kopurua.
2 iz. (Data adierazteko, -en atzizkia hartzen duela). Abuztuaren 12an heldu ziren. Abuztuko hilaren hamabian. Abuztuaren bata asteartea da aurten. Abuztuaren seian etorriko da. Abuztuaren batetik zortzira irekita egongo da. || (Aposizioan, -k atzizkia hartzen duela eta zenbakia artikulurik eta kasu markarik gabe). Gaur, abuztuak 25, asteazkena. Datorren ostegunean, abuztuak 20, izendatuko da epaimahaia.
3 iz. Uzta. Abuztua biltzea. Bost urtetan ez zuten abuztu onik izan.

Aztergaia: abuztu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1993-09-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:05

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Zerrendakoaren pareko forma(k)

agorril sinonimoa ere jasotzekoa da

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E204]: "abuztu, agorrila: forma zaharra berriz hautatzea hobesten dut duda izpirik gabe, forma zaharra eta garrantzitsua delakotz" (1993-02-20)

 - [E208]: Agorril hitza ez al da jatorragoa eta tradizio zaharragokoa?" (1993-01-18)

 - [A104]: ""agorril" jatorragoa ez ote den galdetzen du E208k; horixe bakarrik falta zaigu: azken aldi luze honetan ia zoko guztietan errotu dena aldatzen hastea! Zenbait kasutan badirudi arropa-modarekin bezala jokatu nahi dela hizkuntzarekin: aldarteka! Filologoek jakin beharko lukete, hizkuntzaren erabileran, filologiaz aparte, badirela beste faktore batzuk ere kontuan hartu beharrekoak" (1994-05-18)

 - [I102]: beste norbaitek esaten duenarekin bat nator, horren parean agorril ere ontzat jo beharko litzatekeela, erabileraren hedadura kontutan hartuta batez ere" (1995-01-10)

Euskaltzainen oharrak

 - [I202]: '[aguztu] Malerrekan eta Bortzerrietan behinik behin horrela erabiltzen da. Uste dut komeni dela e. abuztu jarriz sartzea'.

 - [E123]: 'Baina hala idatziko lukete? Ondo pentsatu beharko genuke zenbat euskaldunek idatziko luketen gaur aguztu, forma hori sartu eta gaitzesteko'.

 - Erabakia: Arauak ez du jaso.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.