Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza abal bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

abal
iz. zuz. Zordunak huts eginez gero, zorra ordaintzeko hirugarren batek emandako bermea; berme hori egiaztatzen duen agiria. Eskaturiko 450.000 euroen abalak ahalik eta lasterren aurkeztekotan da familia.

Aztergaia: abal

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:29 1997-02-25 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Lantaldearen irizpideak
Antzekoa da gaztelaniaz eta frantsesez, eta adiera argituz onartzekoa

baldintza minimoa betetzen du, eta onartzekoa da, premiazkoa den eremu-adieretan.

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

abala eman, abal-emaile.

Informazio lexikografikoa
Maileguaren adiera-erabileremuak, eta ordainak

1 Merkataritzan, 'zordun nagusiak huts eginez gero, zorra ordaintzeko hirugarren batek emandako bermea'. 2 bestetan erabil berme .

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: 'Horren aldamenean, Merkataritza jarri da. Agidanez, hobe da Zuz. jasotzea, Zuzenbide zibilean ere abalak berezko arauketa duelako. "Abal" hitzaren azpisarrera gisa, abal(-)emaile jaso da eta, horren definizio moduan, honako hau jarri da: "abala sinatu duena". Egia da abal-emaileak abala sinatu behar duela; baina kontuan izan behar da abalean beste sinadura batzuk ere ager daitezkeela. Hortaz, hobe da definizio hau jartzea: "abala eman duena". Gainera, "abal" hitzaren familia osoa ohiko egoerekin osatu nahi izanez gero, orduan abalkidetza eta abal(-)emailekide sartu beharko lirateke' (2000-12-20).

 - [E123]: 'Eta Merk. eta Zuz. jarriko balitz? Niregatik konforme definizioa horrela aldatzearekin, baita familia osatzeko proposamenekin ere. Hiztegi Batuko lantaldeak proposatuak dira orain ditugun azpisarrerak ere'.

 - [E113]: ' Abalkidetza hitza sartzen bada, ez ote litzateke halaber abalkide ere sartu behar? Zertan ote datza orduan abalkide eta abal(-)emailekide hitzen arteko aldea? Oinarria lexikalak onartu ondoan (kasu horretan izen eta aditz formak), handik sortzen diren eratorriak hiztegi berezietan bereziki tratatzekoak dira menturaz, adituen aukeren arabera. Nire aburuz, abalkidetza eta abal(-)emailekide hitzak zuzenbideko edo merkataritzako hitzak ikusterakoan aztertu behar lirateke'.

 - Erabakia: Erabakia (2001-01-26): 'E210ek k Zuz. marka jarriko lioke. Onartu da eta 'bermea' adiera duela esango da. Abal(-)emaile hitzari, berriz,'bermea ematen duena' adiera erantsiko zaio. Abalkide ere sartzea onartu da'.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.