Euskaltzaindiaren Hiztegia

forma=musu 3 sarreratan aurkitu da.

musu 1 iz. Adiskidetasuna, maitasuna edo begirunea erakusteko, norbait edo zerbait ezpainez ukitzea. Ik. laztan 2; pot; muin2; apa; ma; pa. Judasen musua. Bakezko musua. Hango musu, besarkada eta agurrak gogoratzekoak izan ziren.

2 iz. Aurpegia, begitartea. Musua garbitu. Haur musu-zikin bat.

musu egin Musu eman. Besarkatuz eta musu eginez.

musu eman Ik. musukatu; muin egin. Umetxoak, erraldoiaren lepoa bere besoez inguraturik, musu eman zion. Plazidok Joseri musu eman zion masailean. Nik musu emango diodana, huraxe da. Apaizak aldareari musu ematean. Leku santu hartako lurrari musu eman ondoan. Erregeren eskuari musu eman zion. || Hator, txiki, emaiok musu bat aitari. Bi musu eman dizkiot bere mazela gorrixka haietan. Musu asko eman.

musu-gorri Ik. musugorri.

musu-huts adb. Espero zuena lortu gabe. Ik. mutur-huts. Nork ere sinetsiko baitu haren baitan, haina ez da geldituko musu-huts. Musu-huts utzi.

musu truk, musu-truk adb. Doan, urririk. Duen entzutea ez da jendeak musu truk emana, merezi onez irabazia baizik.

Oharra: azken eguneraketa 2018-02-07