Euskaltzaindiaren Hiztegia

forma=atsegin sarrera bakarrean aurkitu da.

atsegin 1 iz. Gogokoa edo gustukoa denak eragiten duen sentipena; gogo-betetasunezko egoera, eta egoera hori sortzen duen gauza bera. Nor bere atseginaren bila dabil mundu honetan. Atseginak azkenean atsekabe bihurturik. Askoren mina txoroen atsegina. Lurreko atseginetara. Haragiaren nahigabe-atseginak ezagutzen zituena. Maitasunak dakartzan neke eta atseginak, amets eta etsipenak. Atseginezko bizitza. Atseginezko negarrak. Irakurlearen atseginerako egiten den literatura. Nork bere atseginerako egiten dituen lanak. Atseginaren atseginez irakurri ditut. Atseginak atsegina dakarke (esr. zah.).

2 adj. Atsegin egiten duena, gogaitzen ez duena. Ez zen batere atsegina euripean bide haietatik ibiltzea. Igarlearen lanbidea ez da atsegina, ez beretzat ez besterentzat. Irakasle atsegina. Hiztun atsegina, leuna, ugari-ugaria. Irakurgai atseginak. Lan atseginagoa nahi luke. Oroitzapen atseginak. Poesia antzeko edo poesia ordeko jostaketa ikasi eta atsegin hura. Itxura atsegina eman diote liburuxkari.

atsegin egin Atsegin eman. Huts egiten duenak etsaiari atsegin egiten diola. Herriari atsegin egin nahiz.

atseginekin adb. Ipar. Atseginez. Atseginekin aipatzen zuen haren gibeletik ibilia zen neska gazte baten istorioa. Atseginekin entzun dute ateraldi hori.

atsegin eman Norbaiti edo zerbaiti atsegina sorrarazi. Emakume haiei atsegin emateagatik. Han egon ginen pixka batean begiari atsegin ematen ezin asperturik.

atseginez adb. Heg. Arduraz eta atseginez irakurri dut idazlana. Atseginez zigarroari kea atereaz. Mutil eta neskek atseginez hartu zuten ideia hura. Atseginez lagunduko dizuet. Atseginez entzuten den gauza.

atsegin hartu Atsegina sentitu. Solasean, jan-edanean, jokoan eta atsegin hartzen denbora igarotzea. || Haien bihotzek zer poza eta atsegina hartu zuten, ezin esan daiteke.

atsegin izan 1 du ad. Norbait edo zerbait gogoko edo gustuko izan. Ez zuela haren bertsogintza atsegin. Atsegin izango dugu hura ardura ikustea. Zenbait gauza ez omen ditu ikusteko atsegin.

2 zaio ad. Atsegin zait berri hau zuei aditzera ematea. Oso atsegin zait. Badirudi hurbiltasun hori atsegin zaiela. Atsegin zaizkion idazleak. Jaunari atsegin dakion. Egia esan, Popper atseginago zait Adorno baino.

3 da ad. (Hirugarren pertsona singularrean). Mahaian atsegin da Leon ikustea. Edozein euskaldunentzat atsegin izango den liburua.

atsegin-kontentu Atsegin-poza. Bere atsegin-kontentu handiena arrosarioa eskuan edukitzea. Haragizko atsegin-kontentuetan bihotza ipini duenak.

atsegin-poz Gozamena, atsegina. Urliarekin edo sandiarekin hitz egiteko aukera harrapatzen dudanean, orduan dira nire atsegin-pozak. Ondasunez eta atsegin-pozez betea.

atsegin sari, atsegin-sari 1 adb. Doan, ordainik gabe. Eman dio, baina ez atsegin sari.

2 iz. Eskupekoa, erregalua.

Oharra: azken eguneraketa 2018-02-07