Euskaltzaindiaren Hiztegia

forma=ziur sarrera bakarrean aurkitu da.

ziur 1 adj. Dudarik edo zalantzarik gabea, zalantzarako biderik uzten ez duena. Ik. segur; seguru 3; hutsezin. Seinale ziurra. Ez da hori jakite ziurra eta egiazkoa, egiantzekoa baizik. Ziurtzat eduki.

2 adb. Dudarik edo zalantzarik gabe. Ziur nago merezi duen harrera egingo diola jendeak. Begiekin ikusiko bagenu baino ziurrago. Ziur-ziur ez dakigu.

ziur asko adb. Segur aski, seguru asko. Gorostidi du lehenengo deitura eta, ziur asko, gogoz erantzungo dizu.

Oharra: azken eguneraketa 2016-10-06