Euskaltzaindiaren Hiztegia

forma=jarraitu 2 sarreratan aurkitu da.

jarraitu1, jarrai/jarraitu, jarraitzen 1 dio ad. (nor osagarririk gabe). Norbaiten edo zerbaiten ondotik joan edo ibili. Ik. jarraiki; segitu. Etxeraino jarraitu dio. Jainkoaren deiari baino emaztearen esanari hobeki jarraitu zion. Urrundik jarraituko diot. Mutilak begiez jarraitzen dio. || Bideari jarraitu. Egin zuen aitortza on bat eta jarraitu zion Zerurako bideari. Aitaren lanbideari jarraituz, zuzenbidea ikasi zuen Bordelen.

2 dio ad. (nor osagarririk gabe). Atzetik joan, aurrekoarekin biltzeko, hura atzemateko. Ik. esetsi 2. Ihesi doanari jarraitu. Jarraitu zion Beleak, eskatzen ziola bere gazta.

3 dio ad. (nor osagarririk gabe). Norbait edo zerbait gidaritzat, arautzat hartu, norbaiten iritziak edo erakutsiak onartu. Jesusi jarraitu dio. Hobe nuen Jaunari jarraitu banio. Urrutiegi aurreratzen bagara, herriak nazka hartuko digu eta ez digu jarraituko. Antzinako joera klasikoei jarraituz. Itsu-itsuan jarraitu.

4 dio ad. (nor osagarririk gabe). Beste zerbaiten ondotik etorri edo gertatu. Ekaitzari jarraitzen dion baretasuna. Zerrendan jarraitzen dionak.

5 du ad. (nor osagarririk gabe). Egoera edo jarrera jakin batean iraun. Lanean jarraitu du. Hura iraintzen jarraitu behar duzu? Teresak irakurtzen jarraitzen zuen. Aurrera jarraitu zuen. Nire hartan jarraitzen dut hala ere. Artzain jarraitzeko asmoz. Bizirik geldituok han eta hemen nolabait jarraitu genuen, zeharo errautsia izan zen herri baten barrenean eta kanpoan. Hurrengoan jarraituko dugu.

jarraitu2 adj. Etenik edo etenaldirik ez duena. Ik. etengabe; jarraiki2 1. Errotaren hots jarraitua. Otoitz jarraitua egin beharrean.

Oharra: azken eguneraketa 2016-10-06