Euskaltzaindiaren Hiztegia

forma=jardun 4 sarreratan aurkitu da.

jardun1, jardun, jarduten 1 da/du ad. (du aditza denean, nor osagarririk gabea da). Adierazten dena egin; ari izan, aritu. Lanean jardun du egun osoa. Berriketan jardun. Gure aurrekoak aizkoran oso pozik jardun ohi ziren. Pilotan jardun dugu arratsalde guztian. Ikasten jardun gabe. Kanpaiak jo eta jo dihardu. Eginahalean jardun du bere seme hori hezten. Lanbide horretan jardun duten guztiek dakitenez. Entzutekoak ziren trikitilariak, egun guztian jotzen jardun ziren biak. Neroni jarduna naiz horrezaz bestetan, eta beste anitz jardun dira, ni baino hobeki.

2 da/du ad. Hitz egin, berriketan aritu. Ik. iharduki 2. Zertaz jardungo dugu gaur? Jardun eta jardun isildu gabe.

jardun2 1 iz. Jardutea, aritzea. Ik. jarduera. Ez ninduen oinazturak jo eta aldarazi, luzaroko jardunak baizik. Bere irakasle jardunean burutu dituen lanak. Ez dago Txomin Agirreri bertsolarien jardunak ematen zion tristura oroitu besterik.

2 iz. Hizketa, solasa. Lagun bien jarduna entzun duzu. Amaren zurekiko jardun jainkozkoa eta nirekiko samurtasun santua.

3 iz. Alferrikako hizketa. Utziko al diogu joaten?, galdetu zuen Hermannek, jardun harekin aspertzen hasita.

gogo jardun, gogo-jardun iz. Zenbait egunetan egiten den gogarte-aldi espirituala. San Ignazioren gogo jardunak.

jardunean 1 adb. Zerbaitetan jarduten. Beti jardunean eta beti geldi.

2 adb. Hizketan, solasean. Hiru emakumerekin ari ginen jardunean; beren istorio, ipuin eta holakoak kontatzen zizkiguten.

jarduneko adj. Kargudun baten ordez behin-behinean ari dena. Bilera egin zenean, Carod-Rovira Kataluniako jarduneko presidentea zen, Pascual Maragall bidaia bat egiten ari baitzen. Presidentea kargugabetu ondoren, eta bozak berriz egin bitartean, Legebiltzarreko burua izango da jarduneko estatuburua. || Jarduneko gobernua.

Oharra: azken eguneraketa 2016-10-06