Euskaltzaindiaren Hiztegia

Euskaltzaindiaren Hiztegia hiztegi arauemailea da, etengabe berrikusten eta osatzen dena. Azken eguneratzeak 49.471 forma biltzen ditu guztira (38.650 sarrera, 10.440 azpisarrera eta 381 ohiko lexia), 66.523 adiera eta 108.630 adibide.

Tradizioan eta egungo corpusetan oinarriturik, hitz bakoitzari dagozkion adierak eta adibide argigarriak eskaintzen dizkio erabiltzaileari. Gainera, formak arautzeko baliatu diren datuetara eta irizpideetara, eta adibideen iturri izan diren Orotariko Euskal Hiztegira, XX. mendeko euskararen corpus estatistikora eta Lexikoaren Behatokia corpusera zuzenean jotzeko bidea ere ematen dio, bai eta Euskal Hiztegi Historiko-Etimologikora eta Euskararen Herri Hizkeren Atlasera ere.

Euskal hitzen gaztelaniazko ordainetara joan nahi lukeen erabiltzaileari Adorez 5000 hiztegirako esteka eskaintzen zaio, eta badu Azkueren hiztegian kontsultak egiteko esteka ere, Aurten Bai Fundazioaren aplikazioaren bidez.


Hiztegiaren bideo-tutorialak

Tutorial hauen helburua Euskaltzaindiaren Hiztegiari probetxua ateratzen ikastea da. Hiztegira jotzen dugunean, hitz baten esanahia zein den jakitearekin konformatzen gara, baina Euskaltzaindiaren Hiztegiak askoz informazio aberatsagoa eskaintzen du.

Euskaltzaindiaren Hiztegia (Tutoriala-1)

Euskaltzaindiaren Hiztegia (Tutoriala-2)

Euskaltzaindiaren Hiztegia (Tutoriala-3)

Euskaltzaindiaren Hiztegia (Tutoriala-4)

 

The Azkue Library and Archive

CUSTOMER SERVICE HOURS
9:00 - 14:00

The Azkue Library and Archive serves Euskaltzaindia. It is also open to all researchers and it aims to foster research and support the distribution of Basque cultural issues as far as it is able.