2 emaitza Paule bilaketarentzat [1 - 2]
Paula (es), Paule (fr)
Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean gaztelaniazko Paula izenarentzat ematen den baliokidea, Erdi Aroan Paule gizonak izendatzeko erabiltzen bazen ere. Ikus Paula.
Paula (es), Paule (fr), Paula (en)
Latineko Paulus 'txikia' hitzetik dator. Erromatarren artean arrunt erabilia izan zen, baina zabalkunderik behinena Done Paulo apostoluari zor zaio. Paulo Saul izenaz bataiatutako judua zen, erromatar hiritarra bazen ere. Kristauen etsai amorratua izan zen Damaskorako bidean Jainkoaren hitza entzun zuen arte: 'Saul, Saul, zergatik persegitzen nauzu?'. Orduz geroztik kristoren fedea aldarrikatzen ibili zen eta kristautasuna judu ez zirenen artean hedatzen. Santa Paula izeneko martiria III. mendean bizi izan zen Malagan (Espainia). Santuaren eguna ekainaren 3an da. Aldaera: Paule (Deun-ixendegi euzkotarra).
Corpus onomastiko honetan, hirugarrenen lanen edukiak sartu dira, arloan ospea eta gaitasuna dutelako. Ondorio horretarako, behar diren baimenak eta lizentziak eskatu ditu Euskaltzaindiak, eta, horrenbestez, behar diren jabetza intelektualeko eskubideak eskuratu, oker edo hutsik ezean. Edukiren batek hirugarrenen eskubideak hausten dituela uste baduzu, eman iezaiozu berehala horren berri Euskaltzaindiari (honako helbide elektroniko honetara idatziz: info@euskaltzaindia.eus), beharrezko neurriak berehala har daitezen.