1 emaitza Salbatore bilaketarentzat [1 - 1]
Salvador (es), Sauveur (fr), Salvator (fr), Salvator (en)
Latineko saluator ('askatzailea', 'salbatzailea') kristauen artean pertsona izentzat erabili zen, Jesus izenaren baliokidetzat jotzen baitzen. Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean Jainko salbatzailea Gaizka euskaratu zen eta San Salvador Hortakoa fantziskotarraren euskal izentzat Salbator, Salbatore proposatu. Santuaren egunak abuztuaren 6an (Jainko salbatzailea) eta martxoaren 18an (Hortakoa) dira.
Corpus onomastiko honetan, hirugarrenen lanen edukiak sartu dira, arloan ospea eta gaitasuna dutelako. Ondorio horretarako, behar diren baimenak eta lizentziak eskatu ditu Euskaltzaindiak, eta, horrenbestez, behar diren jabetza intelektualeko eskubideak eskuratu, oker edo hutsik ezean. Edukiren batek hirugarrenen eskubideak hausten dituela uste baduzu, eman iezaiozu berehala horren berri Euskaltzaindiari (honako helbide elektroniko honetara idatziz: info@euskaltzaindia.eus), beharrezko neurriak berehala har daitezen.