Lautan Hiru antzerki-jaialdiaren VI. edizioak 'antzerkiaren gorputzari' erreparatuko dio
- LAUTAN HIRU antzerki txikia, festibal handia egitasmoaren seigarren aldia lau ostegunetan egingo da (otsailaren 8an, 15ean, 22an eta 29an), eta guztira 8 ekitaldi eskainiko dira: 5 antzezpen, bakarrizketa bat, tailer performatibo eta parte-hartzaile bat, eta bi irakurraldi dramatizatu (azken bi hauek ekitaldi berean). EHAZErekin batera antolatutako Ikusle-klubari ere eutsiko zaio.
- Bilboko Udalak babesten du jaialdia, eta, urtero legez, Euskaltzaindiak elkarlanean antolatu du egitaraua, hain zuzen, Cafe Bar Bilbao, BIRA Kulturgunea eta 7Katurekin batera. Bestetik, espazio berri bat irabazi du jaialdiak, Askao kalean dagoen La Sinsorga Kulturgunea. Beraz, sei izango dira lanak erakusteko hautatu diren espazioak: BIRA, Cafe Bar Bilbao, Euskaltzaindia, 7Katu gaztetxea, AEKren Kalderapeko eta aipatutako La Sinsorga.
- EGITARAUA HEMEN
Irakurri gehiago: Lautan Hiru antzerki-jaialdiaren VI. edizioak 'antzerkiaren gorputzari' erreparatuko dio Iruzkin berria idatzi
Bonifacio Echegaray-ren artikulu mamitsuenak biltzen dituen liburua argitaratu du Euskaltzaindiak
- Bonifacio Echegaray, promotor y defensor del euskera. Artículos 1927-1933 liburua plazaratu du Euskaltzaindiak.
- Bonifacio Echegarayren figura (Zumaia, 1878-Durango, 1956), Euskal Herrian Don Boni izenez ezagunagoa, ahaztuta zegoen euskal letren munduan, 2021. urte amaieran, idazle eta intelektual talde batek berreskuratzearen beharra ikusi zuen arte. Honela, liburu honek Bonifacio Echegaray abokatu euskaldunak 1927 eta 1933 artean idatzitako artikuluak jasotzen ditu, denak garai hartako euskal prentsa osatzen zuten egunkari ezberdinetan argitaratutakoak (Gaceta del Norte, Euzkadi...).
- Kazetaritzako edozein bildumak bezala, honek momentu historiko bat erakusten du, eta gaur egun eragiten diguten eta Euskal Herrian ildoak eta agenda politikoa markatzen duten hainbat gai ulertzen laguntzen du. Laburbilduz, Echegarayk euskal ekintza batasuna defendatzen zuen, politika alderdikoirik gabekoa eta, noski, euskararentzat ondorio positiboak izango lituzkeen hizkuntza politika eraginkorra.
‘Euskaltzaindiaren adierazpenak’: 6. argitaraldia
- Seigarren argitaraldiak 69 adierazpen biltzen ditu, besteak beste, 64. adierazpena, hots, 2023ko Frantziako Tourraren hiru lehenbiziko etapak Euskal Herriko lurralde batzuk zeharkatzen zituela eta, bai Tourreko zuzendariari, bai lurralde horietako arduradun politikoei egindako eskaera, euskarak leku osoa izan zezan; 65.a, hau da, mediku egoiliarrek azterketak euskaraz egin ahal izateko eskaera; eta 66.a, alegia, Kontsumitzaile eta erabiltzaileen estatutuaren lege-proiektuaren eztabaidarako Euskaltzaindiaren ekarpena.
- Argitaraldi hau hiru formatutan prestatu da: argitalpen digitala, ePub formatua eta PDF formatua (bi azkenekoetan, argitalpen osoa eskura daiteke HEMEN).
- Euskaltzaindiak gorazarrea egin die Donostian Joan Mari Irigoien, Joseba Intxausti, Mixel Oronoz, Jose Maria Rementeria eta Xabier Mendiguren Bereziarturi
- Euskaltzaindiak 2023an zendutako euskaltzainak omenduko ditu Donostian
- Iker Salaberri: "Ignazio Bergararen gutuneria corpus aproposa da garai hartako euskara aztertzeko"
- Sagarra eta sagardoa 'Euskaltzaindiaren Hiztegia'n