Plazaberri artxiboa

Plazaberrin harpidetu:

Sare sozialetan:

Twitter

Euskaltzaindiak harremanak gauzatuko ditu Espainiako Justizia Ministerioarekin, euskal izendegiarentzat bestelako bideak asmatzeko

  • Euskaltzaindiak eskatuko dio Espainiako Ministerioari malguago joka dezan euskal izendegiarekin.
  • Dena den, gogoratu behar da Euskaltzaindiak, erakunde aholku emaile ofiziala denez, legeriaren arabera jokatu behar duela izendegiari dagokionez, Erregistro Zibilarekiko ahalmenak Akademiatik kanpo baitaude.

    83362772

 

Joxan Artze gogoan

  • Andres Urrutia (euskaltzainburua): "Joan zaigu olerkari fina, musikari leberra eta kulturgile paregabea! Euskal kulturak asko zor dio letraz eta espirituz. Goian bego".
  • Patxi Uribarren Leturiaga (euskaltzain osoa): "Ustekabean hartu gaitu KARMEL aldizkarian dihardugunok Jose Antonio Artzeren heriotzak. Aurrerantzean ez dugu gure artean izango urteroko idazleen bileran. Ezingo dugu gozatu bere irribarre samurra. Euskara bihotzez maitatuz musika, olerki eta beste zenbait alorretan poza eta itxaropena sortu eta zabaldu zuen hau bezalako pertsonak arnas berriaren iturburu ditugu gure gizartearen bihotzean. Egiaren, transzendentziaren, Jainkoaren bila jardun izan duen pertsona samur eta maitagarria izan da. Hala gogoratuko dut nire oroitzapenean. Gogoan izango dugu, jakina, Karmel gure aldizkarian ere. Nire doluminik beroenak bere etxekoei nahiz inguruko lagun min guztiei".

    1200px Joxean Artze idazlea 2011n
    (Joxan Artze euskal sortzailea, aspaldiko argazki batean)

 

Euskaltzaindiaren webguneak lau milioitik gora bistaratze izan ditu 2017an

  • Guztira, 866.202 bisita jaso ditu gure atari digitalak 12 hilabetetan.
  • 2017an gorakada nabarmena bizi izan du webguneak, neurri handi batean, Euskaltzaindiaren Hiztegiari esker.
  • Hiztegia izan da gehien kontsultatu den edukia, baina badira erabiltzaileen arreta merezi izan duten bestelako zerbitzuak, tartean, Euskal Onomastikaren Datutegia, Orotariko Euskal Hiztegia, Arauak atala, JAGONET kontsulta zerbitzua edo Plazaberri bloga.

    Pantaila argazkia
    (Irudian, 2017ko abenduko zifrak)